top of page

Zornotzako nazioarteko krosak zabalduko du Euskadiko kros-denboraldia

Egilea: Pululu Itzulpena: Auritz Mendizabal




Asteburu honetan, atletismoko hitzordu garrantzitsuena igandean izango da, Zornotzako Jauregibarriako zelaietan. Zornotzako nazioarteko krosa, landa-denboraldia Euskadin zehar irekitzen duen krosa, Atapuercan (Burgos) egingo den kluben arteko Espainiako kros-txapelketan parte hartzeko sailkapen-krosa da.




Txindoki Jaso Autowag AT taldeko atleten ordezkaritza zabala egongo da. Zehazki, hiru talde oso izango dira, 16 urtez azpikoen kategorian dauden gizonak, kluben estatuko txapelketarako aldez aurretik sailkatuta daudenak aurreko azaroan Espainiako hirugarren izan baitziren Sevillan, eta 16 urtez azpikoen kategorian dauden emakumeak, berriz, lehen mailako atleten artean sailkatzen saiatuko dira, nahiz eta zaila izan. Gizonezkoen 18 urtez azpikoak ere egoera berean daude eta zail izango dute sailkatzea, bi talde sartzen baitira bakarrik. 20 urtez azpikoen gizonezkoetan Unax García eta Jon Etxeberria izango dira klubaren ordezkariak. Emakumezkoen 20 urtez azpikoetan Iraia Mendiarentzat Europako txapelketetara sailkatzeko lehenengo testa izango da, Turinen abenduaren 11n ospatuko direnak. Eta gizonezkoen seniorretan Xabier Sanchez izaldarrak debuta egingo du klubaren elastikoarekin.




Lasterketa-agendaren gainerakoan, larunbatean, Tolosan, San Frantzisko pasealekuan, eta Tolosa CF mendeurreneko ekitaldien barruan, txanda-txapelketa bat, 4x400 metro kalean, atleta txikiek, kuadrillek eta klub federatuek parte hartuko duten proba ikusgarria; larunbatean bertan Bilboko gau maratoi, maratoierdi eta 10 kmtako beste edizio bat ospatuko da, Arrigorriagako Ausartak mendi lasterketa Arrigorriagan (Bizkaia), Juan Migueliz Leyre trail Leyren (Nafarroa), Eltxo Trail Orendainen eta Lizuniaga igoera Beran (Nafarroa). Igandean Baxurde Krosa Usurbilen, Donibane Lohitzun-Hondarribia maratoi erdia eta Zubiri-Iruña maratoi erdia.

Emaitzak

Donostiako 15 km-ko klasikoan, bost atleta urdinek hartzen zuten parte: Álvaro Calderón 38. zen 53:34rekin, Asier Auzmendi 131. 57:43rekin, bi atleta horiek Valentziako maratoirako prestatzen ari zirela; Odilo Rivela 143. zen 58:05ekin eta Iban Verdugo 375. zen 1:6:81rekin, hau ere maratoia prestatzen. Azkenik, Angel Pérez “Pululu” 726. zen 1:14:19rekin 1581 helmugaratuen artean.

5 km-ko lasterketa paraleloan, Beñat Iturrioz beasaindarra 12. zen 15:51rekin eta Samuel Vega, berriz, erbi-lanetan aritu zen lagun batentzat: 30. zen eta 19:41ean iritsi zen 173 atleten artean.

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page