top of page

Valentziako maratoia

Egilea: Pululu Itzulpena: Auritz Mendizabal




Asteburu honetako hitzordurik garrantzitsuena igandean, hilak 4, Valentziako maratoia izango da, Espainian gaur egun egiten den maratoirik onena eta munduko onenetako bat. Txindoki Jaso Autowag ATko lau atletak hitzordu garrantzitsu hori mimoz eta ahalegin handiz prestatu dute. Turia hirian Álvaro Calderón donostiarrak parte hartuko du. Oraingo honetan, 2 ordu eta 40 minututik behera aritzeko asmoarekin joango da eta hiru atleta, Asier Auzmendi eta Iztueta anaiak, Iker eta Egoitz izango dira, eta hauek helburu bera izango dute: 2 ordu eta 45 minututik behera korrika egitea. Ea denek beren helburuak lortzen dituzten.

Herri lasterketetan, larunbatean, hilak 3, Juan Zubelzu lasterketa Barakaldon (Bizkaia), igandean, hilak 4, Zarauzko binakako lasterketa mistoa, Berriatuko (Bizkaia) Errege Bideko krosa, Etxebarri Xtreme Etxebarrin (Bizkaia) eta Donibane Lohitzuneko les Fouless luziennes lasterketa Iparraldean.

Asteartean, hilak 6, Orioko eskolako krosa, eta ostegunean, hilak 8, Altsasuko lasterketa herrikoia, Candi Arnanz memoriala, eta Tafallako peñetako lasterketa herrikoia, Tafallan.

Emaitzak

Donostiako maratoian, Txindoki Jaso Autowag ATko Odilo Rivela segurarraren lasterketarik onena (3:06:25), Azkoitiko herri lasterketan Xabier Sanchez izaldarra 11. postuan, eta Artaxoan (Nafarroa), San Saturnino lasterketan, Garikoitz Bravok hirugarren postua.

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page