top of page

Urko Etxebeste eta Haitz Urrestarazu Sabadelleko 16 urtez azpikoen estatuko txapelketara

Egilea: Pululu Itzulpena: Auritz Mendizabal




Martxoko azken asteburuan, pista estaliko denboraldi honetako Espainiako azken txapelketa egingo da, 16 urtez beherakoen kategoriako Espainiako txapelketa, hain zuzen. Horrekin amaitzen da neguko pista-denboraldia. Apirilaren hasieran, aire zabaleko pista-denboraldia ere hasiko da; apirilaren 3an, igandea, Eibarren, Gipuzkoako eskola-txapelketako lehen jardunaldia, eta apirilaren 9an, larunbata, Gipuzkoako sub 16, 18, 20 eta masterren txapelketa Ordizian, parte-hartze askeko frogekin batera.

Sabadelleko (Bartzelona) hitzorduan, Urko Etxebeste beasaindarra egongo da 3.000 metroko lasterketan. Parte-hartzaileen 8. markarik onena izango du 9.08.34ko erlojupekoarekin. Espainiako lehen txapelketa da Urkorentzat pistan. Txapelketa horretan, hurrengo txapelketetarako ikasteaz gain, lasterketarik onena egiten saiatuko da, ahal den markarik onena egiteko. Urkok larunbatean izango du karrera 20:10ean.

1.000 metroko proban Haitz Urrestarazu ataundarra egongo da 2.45.06 marka handiarekin, parte-hartzaileen rankingeko 35. postuan. Haitzen Espainiako lehen pista-txapelketa honen helburua, zalantzarik gabe, hitzordu handi horretatik ikastea da eta, bide batez, erlojupekoa hobetzea lortzea. Finalean sartzeko aukera oso zaila izango da. 13:15ean egingo du.

Lasterketa herrikoietan, agendako protagonista larunbatean Azkoitia-Azpeitia marato-erdia izango da. Atleta federatuentzako distantziako Gipuzkoako txapelketa den Azkoitia - Azpeitia maratoi-erdia. 8 km-ko proba laburra ere izango da. Igandean, hauek izango dira: Donostia - Hondarribia Talai mendi 30 km-ko lasterketa, Ahuntzen mendi lasterketa Elgetan 15 km-koa eta Antxumeen mendi lasterketa laburra 4 km-koa, Sopelako herri lasterketa Sopelan (Bizkaia), Lantziegoko lasterketa herrikoia Araban, 6 km-koa, Lekunberriko legua Nafarroan, 9 eta 4,5 km-koa.

Emaitzak

Txindoki AT eskolako ikasleen erabateko nagusitasuna denboraldiko azken krosean, Argixaoko pistan eta inguruetan, Zumarragan. Nesken kategorian, Intza Arrondok irabazi zuen, 2. Ane Iparragirrek, 3. Ane Barandiaranek, 5. Irene Basartek eta 12. Ane Imazek, taldekako lehenak izateko. Mutilen kategorian, 2. Jon Eskisabel, 3. Martin Mayora, 5. Liam Cabanillas, 9. Unax Zubillaga eta 12. Eritz Sodupe taldekako lehenak izateko. 6. izan zen Aitana Reboredo neska alebinetan.





Estatu Batuetan, aire zabaleko bigarren lehiaketan, Ane Torresek 12.31 marka 4 kg-ko bolarekin, eta disko-jaurtiketan (1 kg) 35.62 marka pertsonala jaurtitzen zituen Luisianan, Mariasun Asurabarrenak 1983ko ekainaren 4az geroztik duen 36.70 klubeko marka zaharrenetik (36.70) gutxira.

Laredoko 10 km-etan, Asier Auzmendi 475. zen 36.03rekin, orain independentea den Alexander Oiarbide atleta ordiziarra 228. zen 33.34 eginez bere pupiloetako bati lagunduz, eta Bolitas Anaiak-eko Mitxel Cuadrado 661. zen 37.46 markarekin.

Beasaingo Arriarango mendi lasterketan, Gari Bravo lazkaotarraren hirugarren postu handia 11 km-ko bertsio motzean eta bosgarren postua Jokin Leunda gazte ordiziarrarentzat.

Hiru Mendiak lasterketan, Donostian, Igeldoko igoeran, 6,5 km-an, Eneko Oliveira izaldar gaztearen hirugarren postuan.

Zestoako lasterketa herrikoiean, Jon Etxeberria Iztueta lazkaotarraren 4. postu handia.

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page