Urdinen partaidetza handia larunbatean pista estalian

Egilea: Pululu Itzulpena: Auritz Mendizabal




Argi dagoena da ezin direla utzi orain eskaintzen diren aukerak pasatzen eta, oraingoz, egungo bizitzan bezala, uzten digutenarekin konformatuko gara.

Joan den asteartean, Eusko Jaurlaritzak baimena eman zuen atletismo-probak eta Gipuzkoako txapelketak pista estalian egiteko, aurreko abenduan hiru aldiz egin ziren neurri zorrotz berberekin. Gainera, kategoria absolutuko probak ez ezik, 16, 18 eta 20 azpi-mailetako atletek ere parte har zezaten. Zalantzarik gabe, pista estaliko oso denboraldi ona biziko dugulakoan gaude.

Datorren larunbat arratsaldean, Donostiako Anoeta belodromoan, pista estaliko denboraldi honetako parte-hartze libreko probetan izango den lehen hitzordu horretan, Txindoki Jaso Autowag AT taldeko atleten ordezkaritza zabala izango da eta 19 atleta, klubeko atleten %36, Altamiran egindako entrenamenduak marka onetan islatzen saiatuko dira.

Atleta urdinek mota guztietako probetan parte hartuko dute, hala nola abiadura-lasterketetan, hesi-lasterketetan eta iraupen-erdiko lasterketetan, jauzi bertikal eta horizontaletan, bai eta pisu-jaurtiketan ere, indoor denboraldian egiten den jaurtiketa modalitate bakarra.

Nesken Kluben Euskadiko Kopan seigarren postu handia

Talde bikaina izan zen Txindokiko Jaso Autowag AT taldeko neskek pista estaliko kluben Euskadiko Kopan jardun zena joan den larunbatean Donostiako belodromoan.

Helburu nagusia bete egin zen: berriro ere kluben arteko lehiaketa polita sentitzea atletismoa bezalako kirol indibidual batean eta, gainera, 2019an egindako azken agerraldian lortutako zazpigarren postua hobetu zen. Eta hori pertika-proban baja emanez eta hiru atletek debuta eginez proba jakin batean taldeari laguntzeko.

Arratsaldeko onena Irenia Apaolaza zen 200 metroko proban gailenduz 25.55eko markarekin; bigarrena, Ane Torres, pisu-jaurtiketan (4 kg), lehen aldiz biraka botaz eta estatuko 23 urtez azpiko gutxienenkoa lortuz; laugarren izan ziren Uxue Ibáñez 1500 metrotan 5:02.96rekin eta Nora Tobar altuera jauzian berarentzako marka exkaxarekin (1,58); bosgarren Itsaso Estala 60 metrotan 8.15ekin eta Itsaso berak, Leire Tobar, Garazi Etxeberria eta Ane Ormazabalek osatutako 4x200 erreleboak B seriea irabaziz 1:49.95ekin; seigarren izan zen Nahia Iaola 800 metrotan (2:32.81); zazpigarren Leire Tobar 60 hesietan (9.74); eta zortzigarren Ane Ormazabal jauzi hirukoitzean (9,44) eta 4 jauzi baliodunak eginez, Garazi Etxeberria luzera-jauzian (4,13) eta 4 jauzi baliodunekin, Iraia Mendia 400 metrotan 1:03.44rekin eta Naroa Iturrioz 3000 metrotan 12:44.10ekin.

Gizonezkoen lehiaketa Realak irabazi zuen, Octavian Romanescuren garaipenarekin 60 metroan 7,05ekin eta Odei Lópezen bigarren postua pisu-jaurtiketan (7.260kg) 13,32rekin. Emakumezkoetan Donostiako Atletikoa gailendu zen, Nerea Galparsorok 200 metrotan 25.65 eginez.

Sarrera nabarmenenak