top of page

Txindoki ATren podium historikoa Santiponcen (Sevilla)

Egilea: Pululu Itzulpena: Auritz Mendizabal


Txindoki Jaso Autowag AT taldearen pozez betetako igande berria eta historikoa.

Klubeko presidentea, Eneko Agirrezabal, Behobia Donostia lasterketa jendetsu eta denen erreginaren garaile bihurtu zen igandean, hilak 14, eta zazpi egun geroago Sevillako Santiponce herrian, zehatzago esanda, Italikako alde arkeologikoan dagoen zirkuituan, non, aurten, Espainiako Nazioarteko Kros garrantzitsuenarekin batera, kluben arteko estatuko txapelketa jokatzen baitzen. Eta bertara joan ziren 16 urtez azpiko gure atletak, Lasarteko krosean era zapaltzailean sailkapena lortu zutenak bertara joateko. Eta ez hori bakarrik; joan eta Txindoki ATren 45 urteko historian lehenengo aldiz (master kategoria salbuetsita) podiumean sartzea lortu zuten taldeka.

RFEAk urtean zehar antolatzen duen Espainiako txapelketarik jendetsuenean podium bat. 80ko hamarkadaren hasieratik, Txindoki AT taldeko talde batek edo gehiagok parte hartu dute Kroseko diziplina horretan. Talde horiek beti nabarmendu izan dira Euskadin, eta era guztietako emaitzak izan dituzte.

Bada, oraingo honetan, klubeko 16 urtetik beherako mutilek zeregin ona egiteko itxaropena zuten; izan ere, ezin-hobeto egin zuten, eta brontzezko domina lortu zuten, Espainiako hirugarrenak baitziren, eta guztiek karrera handia egin zuten.

Azkenik, Espainiako hirugarrenak izan ziren (izan ere bigarrenak bailiran igo ziren podiumera antolakuntzaren akats bat medio) estatu osotik lehiatu ahal izateko sailkatu ziren 53 taldeetatik eta 349 atletarekin. Onena Jon Naldaiz izan zen 13. helmugan, eta 11. puntuatzen zutenen artean; 23. Urko Etxebeste eta 18. puntuatzen zutenetatik; 31. Ethan Cabanillas eta 26. puntuatzen zutenetatik; 84. Haitz Urrestarazu eta 74. puntuatzen zutenenatik; 99. Eneko Oliveira eta 87. puntu; eta 194. Auritz Mendia eta 173. puntuatzen zutenetatik. Horrela 2. izan zen Plasencia taldearengatik 2 puntu soilera sailkatu ziren eta Bartzelona garailetik 6ra, bukaera zein estua izan zen erakusgarri. Hori horrela, zilarrezko domina kolkoratuta etorri ziren akats batengatik eta extremeñoekin domina trukaketa egin beharko dute, lasterketa bukatu eta 3 ordura autobusean bueltan zetozela RFEAtik dei bat jaso baitzuten akatsaren berri emateko. Horrez gain, esan behar da 16 urtez beherakoen taldea datorren urteko Atapuercan (Burgos) izango den Espainiako txapelketarako sailkatu dela zuzenean.

Orain arte lortutako domina bakarra master kategorian lortu zen kategoria horretako kluben arteko Espainiako kros txapelketan. Eldan (Alacant), 2012an. 35 eta 39 urte bitarteko kategorian, brontzezkoak izan ziren Sergio Román, José Antonio Blanco “Txuri”, Mikel Albeniz eta José Javier Cuadrado “Karratua”, 18 taldek parte hartu zutelarik.

Alcobendasen, 10 km-tan, Alexander Oiarbideren lasterketa handia. Seigarrena zen marka pertsonalarekin helmugan, 30.23ko markarekin, eta marka pertsonala ere egin zuen 5 km-an 14.35ekin, eta, pixkanaka, bere burua gainditzen ari da.

Ikaztegietako herri-lasterketan beste garaipen bat lortu du Izaro Rubiok: 10 km egin ditu 37,19an, eta 10 km-tako lasterketetan podiumetik jaitsi gabe dabil; dagoeneko badira sei egin dituenak irailaren 26tik Josetxo Imatzen hasi zenetik. Gizonezkoen lasterketa berean, 10. postua lortu du Unax Garciak (Izaroren semea), 34.35ekin, eta José Javier Cuadrado “Karratu” 11. postuan, 34.45ekin. Karakateako igoeran, Elgoibarren, 35. postua Ayoub Hsinnek.


Donostiako maratoia

Asteburu honetako hitzordurik garrantzitsuena igandean izango da, Donostiako maratoiaren beste edizio bat egingo baita, aldi berean Gipuzkoako maratoi txapelketa. Hitzordu horretan klub urdineko bi maratoilari izango dira: Álvaro Calderón donostiarra 2:35-era hurbiltzeko asmoz eta Asier Auzmendi ordiziarra 2:45-etik jaisteko. Donostian bertan, maratoia baino lehen, 10 km-ko lasterketa bat izango da, Euskadiko Txapelketa izango dena, eta Izaro Rubio ordiziarra bertan izango da.

Asteburu honetako beste lasterketa batzuk hauek dira: larunbatean, Durangoko emakumearen lasterketa eta Artaxoako (Nafarroa) San Saturnino herri-krosa, eta igandean, nazioarteko Santurtzitik Bilbora.

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page