Txindoki ATko bost atleta Gipuzkoako atletismo galan

Egilea: Pululu Itzulpena: Auritz Mendizabal




Datorren astelehenean, Gipuzkoako Atletismo Federazioak Gipuzkoako atletismo gala egingo du Tolosako Topic-en, Tolosa CF mendeurrena dela eta.

Gipuzkoako atletismo-gala ez da 2018aren bukaeratik ospatzen pandemia dela eta. Berriro elkartuko da Gipuzkoako atletismo-familia eta, beti bezala, bertan banatuko dira urrezko, zilarrezko eta brontzezko ezkurrak 2019, 2020, 2021 eta 2022 denboraldietan proba eta kategoria desberdinetan Gipuzkoako errekorrak lortu dituzten atletentzat.

Txindoki Jaso AT taldeko bost atleta joango dira: Iraia Mendia lazkaotarrak urrezko ezkurra jasoko du 3000 metro oztopoetako lasterkan errekor absolutua egin zuelako La Nucian 10:26.29 eginda. Irenia Apaolaza zeraindarrak zilarrezkoa jasoko du 23 urtez azpiko 400 metroetako errekorra egiteagatik Santanderren uztailaren 10ean egin zuen 55.30 denborarengatik. Aratz Cendon ordiziarrari borntzezkoa emango diote 2021eko martxoaren 21ean Oviedon pisu-jaurtiketan 16.59rekin 16 urtez azpiko errekorra bota zuelako. Urko Etxebeste beasaindarrak kolore berdineko ezkurra jasoko du ekainaren 4an 1500 metro oztopoetako 16 urtez azpiko errekorra 4:25.16an uzteagatik. Eta, azkenik, Haitz Urrestarazu ataundarrak ere brontzezkoa jasoko du 1000 metroetako Gipuzkoako errekorra 2:34.56an jartzeagatik Avilesen ospatu zen estatuko 16 urtez azpkioen txapelketan brontzea lortzeko egindako markarekin uztailaren 24an.

Herri-lasterketen agendan hauek ditugu larunbaterako: Berrobira krossa Berrobin, Sorginen mendi lasterketa Atxondon (Bizkaia), Gorlizko herri krossa Gorlizen (Bizkaia), Cortesko San Migel krosa (Nafarroa) eta Ttutturu trail krosa Lekunberrin (Iparralde). Igandean, Uharte Arakil-Beriain kilometro bertikala dugu Uharte Arakilen, Nafarroan, eta Astrabuduako herri krossa, Astrabuduan (Bizkaia)

Emaitzak

Nora Tobarren bosgarren postua, altuera-jauzian, joan den asteburuan Pescaran (Italia) egin zen 23 urtez beherakoen Mediterraneo txapelketan. Atleta Espainiako selekzioarekin hirugarren aldiz nazioarteko izan da, eta hirugarren sailkatuaren altuera bera egin du.

Igandean Idiazabalen egin zen 16,8 km-ko Axari trail txiki mendiko lasterketan, Iraia Mendia lazkaotarrak lasterketako errekorrarekin irabazi zuen, seigarren postua lortuz, 24. postuan Eneko Oliveira sartu zen eta hirugarren kadetea izan zen, 25. postuan Odilo Rivela eta 108. postuan Ayoub Hsinera.

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia