top of page

Txindoki AT lau talderekin Euskadiko Kluben Txapelketara

Egilea: Pululu Itzulpena: Auritz Mendizabal



Klubaren historia berrieneko gertakari berri bat izango da larunbat honetan Landako pistetan, Durangon. Txindoki Jaso Autowag AT taldeak Euskadiko aire zabaleko pistan kluben txapelketetan parte hartuko du ahal den talde guztiekin: 16 urtez azpikoen kategorietan (gizonezkoak eta emakumezkoak) eta 18 urtez azpikoen eta 20 urtez azpikoen kategoria bateratuan (gizonezkoak eta emakumezkoak).

Urdinen taldeko 35 atleta saiatuko dira lehiaketa honetan ahalik eta paper onena egiten, nahiz eta ez izan aire zabaleko pistako probetarako egunik onenak. Izan ere, 2021 denboraldiko azken txapelketa da.

Kategoria bakoitzean 8 taldek hartzen dute parte, eta Txindoki AT taldeaz gain, beste hiru taldek bakarrik (Tolosa CF, Barrutia de Vitoria eta Basauriko Artunduagak) taldea aurkeztu ahal izan dute lau kategorietan eta oso harro dago klub urdina horretaz. Arratsaldean izango da saioa eta Tolosa CF eta Txindoki AT taldeek elkarrekin bidaiatuko dute Altamiratik 14:10ean aterako den autobusean.

Denboraldiko bigarren kros-proba igandean, Laudioko Krosarekin batera Euskadiko txapelketa da master kategorian, eta Araban ere izango dira gure atletak.

Igandean, Durangoko Landakoko pistetan, kategoria mistoko kluben Espainiako Master Kopa jokatzen da. Bertan, sailkatu diren estatuko 8 klub daude. Klub horietako bat Renteria atletikoa da, eta Txindoki AT master kategoriako klub filialean eta Atlético Renteria klubaren koloreak aldeztuz, Fran Torres atleta urdina egongo da maila handiko txapelketa honetan gizonetan.

Herri-lasterketetan, larunbatean, Mutriku herri krossa eta Iruñeko harresien lasterketa izango ditugu. Igandean, Ataungo hiru auzoetako korrikaldia; Aramotz mendi lasterketa Zornotzan; Galdames Gurutzearen gailurra Galdamesen; eta maratoia, maratoi-erdia eta Martin Fizen 10 km Gasteizen eta Lekeitio bixirik santu guztien jaiegunean.

Emaitzak

Zornotzako Nazioarteko Krosera joan ziren atleta urdinen Kros kanpainaren hasiera ona. 16 urtez azpikoen kategorian, taldekako garaipen ona lortu zen, denak sailkapeneko lehen 10 postuetan sartuta: Jon Naldaiz 2.a, Urko Etxebeste 6.a, Ethan Cabanillas 7.a eta Haitz Urrestarazu 9.a. 18 urtez azpikoen kategorian, Unai Mendizabalen debut ona, helmugan 11. postuan sartuz.

Valentziako maratoi-erdian, marka pertsonal berria Alexander Oiarbide atleta ordiziarrarentzat. Proba entzutetsu hori 61. postuan amaitu zuen, 1 h 06.59 helmugan marka jarrita. Asko hobetu zuen Alexander Oiarbidek 2015eko azarotik zuen 1h 11.08 marka, oraindik askotan egin ez duen proba batean. Marka berri honekin bi gainmarka pertsonal dira 8 eguneko epean, joan den larunbatean Laredoko 10 km-tan 30.31 egin baitzuen.

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page