top of page

Txaponaren bi aldeak Txindoki ATrentzat kluben arteko Euskadiko txapelketan

Egilea: Pululu Itzulpena: Auritz Mendizabal




Atletismo egun handia izan zen joan den larunbatean Anoetako mini-estadioan (Donostia). Euskadiko lehen mailako kluben txapelketa izan zen eta Txindoki Jaso Autowag AT taldeak gizonezkoen eta emakumezkoen taldeekin parte hartu zuen. Norbanakoen kirola beste era batera bizitzeko jardunaldi polita, lehiatzeko eta gozatzeko aukera ezberdina, urtean egun batez talde-kirol bihurtzen baita.


Aurrekoan genioenez, oraingoan oso zaila zen kategoria mantentzea, bai gizonezkoetan bai emakumezkoetan. Bi kasuetan, eta beti bezala, taldeak atleta beteranoen eta gazteen arteko nahasketaz osatu ziren eta, kasu honetan, atleta gazte gehienak lehiaketa honetan hasiberriak ziren.


Atleta guztien portaera bikaina izan zen, ezbairik gabe. Parte hartu zuten 33 atletek, 17 gizonek eta 16 emakumek, paper handia egin zuten. Lanaldiaren amaieran, poza zen zazpigarren izatea lortzen zuten emakumeentzat, uste baino lasaiago kategoriari eutsita, eta gurutzea maila galdu zuten gizonentzat, 4 puntu eskasengatik zortzigarrenak eta azkenak baitziren. Datorren urtean beste aukera bat izango dute balio dutena erakusteko.


Lehenik eta behin, emakumeen arrakastatik hasiko gara; izan ere, nahiz eta hiru probetan atletarik izan ez, 400 metro hesi, 3.000 oztopo eta 5 km ibilian, horrek dakarren pisuarekin puntuazioan. Eta 16 kideetatik 10ek lehenengo aldiz egin zuten beraientzat aukeratutako froga. Benetan portaera bikaina denena.


Irenia Apaolazaren garaipen oso handia 400 metro lauetan 57,02ko markarekin ; baita Nora Tobarrena ere altuera-jauzian, 1.72 marka pertsonala kanpoan eginda. Hirugarren postua lortu zuen Iraia Mendiak 800 metroko lasterketan, 2.19.30ean marka pertsonala; laugarrenak Ane Ormazabal 200 metroan 26.60rekin, 4x100 metroko errelebo bikaina Itsaso Estala, Irenia Apaolaza, Garazi Etxeberria eta Ane Ormazabal 49,69rekin. Bostgarren egin zuten Sara Garcíak pertika jauzian 2.20rekin eta Itsaso Esatala 100 metro lauetan 12.94rekin. Seigarren Leire Tobar 100 metro hesietan 17.51rekin, Lurdes Intxausti pisu-jaurtiketan (4 kg), 7.19rekin (bere seme Gari Garmendia Real Sociedadeko bigarren zen pisu-jaurtiketan, 14.09rekin), Izaro Rubio 3000 metrotan 11:05.81ekin (alaba duen Sararekin batera debuta eginez pistan), Ane Irribarria xabalina jaurtiketan 20.18rekin eta Nahia Iraola 1500ean 5:04.96 marka pertsonala eginda. Zazpigarrena Garazi Etxeberria zen luzera-jauzian 4.69ko jauzi batekin. Zortzigarren Laxia Arsuaga eta Ahizpea Oiarbide jauzi hirukoitzean eta mailu jaurtiketan, biak debuta eginaz froga horietan eta hurrenez-hurren 8.55 eta 17.94 eginda; Uxue Ibañezek diskoa 10.58 botata ere zortzigarren eta baita 4x400, 4.26.31rekin klubaren errekor osoa hautsiz Ahizpea Oiarbide, Ana Samaniego, Uxue Ibáñez eta Iraia Mendia.


Aurten ere, Donostiako Atletiko Taldeak irabazi du emakumeentzako lehiaketa. Dorleta Armendariz ordiziarrak irabazi zuen mailu-jaurtiketa (49,88), Nerea Galparsoro bigarrena 100 metroko lasterketan (12,32) eta Dorleta Oiarbide bosgarrena pisuan (7,72 marka pertsonala).


Gizonezko taldea 17 atletak osatu zuten eta horietatik 12k txapelketan debuta egiten zuten. Bukaera arte aritu ziren borrokan, errelebo frogetara salbazio postuetan helduz, baina oraingoan ezin izan zioten mailari eutsi.


Denek egin zuten lan bikaina. Hoberenak beraien frogetan Adel Ben Miloud bigarren 800 metrotan 1:57.06rekin eta Eneko Agirrezabal 3000 metrotan 8:38.03 eginez, hirugarren Aritz Apaolaza 13.10 pisu jaurtiketan botata, bostgarren Ander Cerezo mailu jaurtiketan 19.36rekin; seigarrenak Alex Iraola 1500ean 4:16.97 marka pertsonalarekin, Jon Etxeberria Iztueta 3000 oztopoetan 11:08.48ekin, Ander Svensson altuera jauzian 1.70ekin eta Jon Montxo Torres xabalina jaurtiketan 30.37 botata; zazpigarren postua 400 hesietan Unax Auzmendi 1:03.26 marka pertsonalarekin, Danel Perez luzera jauzian 6.08 marka pertsonalarekin eta Egoitz Iztueta disko jaurtiketan 17.72rekin; zortzigarren egin zuten txapelketan debuta eginez Unai Mendizabalek 400 metro lauetan 55.60rekin, Ibai Garmendia 100 metrotan 13.14rekin, Axier Olano 200 metrotan 28.32rekin, Francisco Torres beteranoa jauzi hirukoitzean 9.91rekin, 4x100 erreleboa (Ibai Garmendia, Danel Perez, Axier Olano eta Unax Auzmendi) 49.44 eginda eta 4x400 (Adel Ben Miloud, Unai Mendizabal, Jon Etxeberria Iztueta eta Alex Iraola) 3:43.07rekin. Ayoub Hssine gazteak ezin izan zuen hasierako altuera gainditu pertika jauzian eta Angel Perez "Pululu" beteranoa deskalifikatu egin zuten bukaeran ibiliko frogan 4. postuan zijoala... 110 metro hesietan ez zen atleta urdinik izan.


Gizonezkoen lehiaketa, beste urtebetez, Realak irabazi zuen Gari Garmendiaren pisuarekin (14,09), eta Odei Lópezen bigarren postuarekin diskoa jaurtiketan (38.75 marka pertsonala). Ordiziako Hodei Caballero Tolosa CFko atleta bigarren izan zen 5 km ibiliko frogan 22.48.77 marka pertsonalarekin eta Gipuzkoako errekorra 20 urtez azpikoen kategorian ezarriz, eta bere taldearen bosgarren postua lortzen lagundu zuen.


Sevillako Algamitas herrian mendiko lasterketen Espainiako kopa hasi zen Fedme (Espainiako Mendizale eta Eskalada Federazioa) delakoan, Ordiziako Lide Urrestarazuk 4. postuan,Peñon extreme izeneko lasterketan., promesa kategorian irabazle izan zelarik. Irati Zubizarreta beasaindarralasterketeran bazken txanpan erretiratu egin zen.


Kluben ohorezko mailako liga eta jaurtiketen kontrola


Asteburu honetan hasiko da kluben ohorezko mailako liga. Emakumezkoen kategorian, Anoetako estadio txikian larunbat arratsaldean, Atlético San Sebastián izango da. Txindoki AT klub filiala da eta Nora Tobar altuera-jauzian,eta Irenia Apaolaza 4x400 metroko txandan lagata arituko dira. Droleta Armendariz eta Dorleta Oiarbide ordiziarrak mailua jaurtiko du froga horietan eta Nerea Galparsoro 100 metrotan.


Larunbat arratsaldean, halaber, Realeko gizonezkoen taldea ohorezko mailan hasiko da Iruñean, 100 metroko lasterketan Octavian Romanescurekin eta 4x100 metroko txandan, eta Gari Garmendiak pisu-jaurtiketan. Hodei Caballero 5 kilometroko ibilian erretserba moduan deitu dute.


Larunbatean, goizean, Donostiako Anoeta estadioan mailu-jaurtiketen kontrola eta Jabalina izango dira. Azken espezialitate horretan Francisco Torres ordiziarra egongo da.

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page