top of page

Pista estaliko kluben Euskadiko Kopa Donostian

Egilea: Pululu Itzulpena: Auritz Mendizabal



Urdinen atletismoko aurtengo lehen txapelketa larunbat arratsaldean izango da Donostiako belodromoan. Pista estaliko kluben Euskadiko Kopa egingo da eta, azken bederatzi urteetan, zortzigarren aldiz izango da Txindoki Jaso Autowag AT taldeko emakumezkoen taldea. 2013az geroztik 2020an baino ez da falta izan, ezin izan baitzen taldea osatu.

Banakako 12 proba eta 4x200 metroko errelebua izango ditu lehiaketak. Guztira, 11 atletak ordezkatuko dute urdinen kluba. Oraingoan, pertikazko jauziaren proba zailean huts egingo dute, non gure espezialista bakarra, Sara García, bizkarreko lesio batetik sendatzen ari baita.

Gure atletak hauek izango dira: Itsaso Estala, 60 metro lauan; Irenia Apaolaza, 200 metro lauan; Iraia Mendia, 400 metro lauan; Nahia Iraola, 800 metrotan; Uxue Ibáñez, 1.500 metrotan; Naroa Iturrioz, 3.000 metrotan; Leire Tobar, 60 metro hesietan; Nora Tobar, altuera jauzian; luzera jauzian, Garazi Etxeberria; hirukoitzean, Ane Ormazabal; pisu jaurtiketan, Ane Torres; eta 4x200 errelebuan Itsaso Estala, Garazi Etxeberria, Ane Ormazabal eta Leire Tobar.

Atleta gazte urdinen helburua ahalik eta paper onena egitea da, eta are gehiago kasu honetan, hiru atletek proba berri bat egingo baitute lehen aldiz. Lehiaketa honetan, emakumezkoen taldea txapeldunorde izan da, bi aldiz hirugarren, laugarren behin, bi aldiz bosgarren, eta azken aldian, 2019. urtean, zazpigarren. Zortzi klub arituko dira eta oraingoan ona izango litzateke zazpigarren postu hori hobetzea.

Emaitzak

Azkenik, San Silvestreko lasterketa batean urtea ixteko zortea izan zuten bi atleta ordiziarren emanaldi onak izan genituen.

Alexander Oiarbidek garrantzitsuenean parte hartzen zuen, San Silvestre Vallecanan, Madrileko auzo ezagunean. Eliteko atletentzat bakarrik, zirkuitua ez zen zoragarria eta are gutxiago Rayo Vallecanok jokatzen duen estadioan amaitzen den klasikoa bezain eskertua marka on bat egiteko. Horri gau hotza gehitzen badiogu, 213 atletetatik 60. heldu eta 31:43 egitea lasterketa polita da urteari amaiera on bat emateko.

Urtezahar eguneko goizean, Nafarroako Arcosko lasterketa-zirkuituan, 10 km-ko Nafarroako txapelketa jokatu zen. Bide batez eta aldi berean, San Silvestre herrikoi bat egin zen gutxi batzuentzat. Asier Auzmendi ordiziarrak eman zuen izena eta azken orduan Nafarroako Autonomia Erkidegora pasatzeko baimena izan zuen. Asierrek, orain sasoi onean, lasterketa ona egin zuen, nahiz eta zirkuituan ibilbide gogorra izan, asfalto onarekin bai, baina baita aldapa gora-beheratxuekin eta hotz eta euriarekin. Onak 37:05 10 km-etan eta amaitu zuten 134 atleta pribilegiatuetatik 41. postua lortzea.

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page