top of page

Pista estaliko gutxieneko absolutua eta kossean hamaika podium

Egilea: Pululu Itzulpena: Auritz Mendizbal




Emaitza handiak Txindoki Jaso Autowag AT taldeko atletek joan den asteburuan.

Donostiako Antonio Elorza belodromoko pista estaliko parte-hartze libreko probetako bigarren jardunaldian, nabarmendu behar da, gainerako marka guztien gainetik, Iraia Mendiak 1.500 metroko lasterketan lortutakoa pista estaliko proba horretan egindako lehen lasterketan. Distantzia mitikoa 4.37.55ean eginda, estatuko gutxieneko absolutua (4.40.00) lortu du eta balio du Estatuko Ourenseko maila absolutuan parte hartzeko otsailaren amaieran eta otsailaren erdialdean, noski, Antequeran egingo den 20 urtez azpikoen txapelketarako ere.

Gainerako probetan, 16 urtez azpikoetan Eneko Rodríguez atletaren debut handia 60 metro lauetan, markatzarra eginez 7.36; Danel Pérez 7.40, marka pertsonala; Unax Auzmendi 7.91, Ibai Garmedia 8.18, marka pertsonala; eta Axier Olano 8.20, marka pertsonala. Proba honetan ere, Realeko Octavian Romanescuk pistarekin topo egin du berriro 7:07an. Danel Pérezen 60 metroko hesietan (0,91) debut ona, 18 urtez azpikoen klubaren errekorra eginda 9.06 Eneko Barandiarani kenduz, 2000. urteaz geroztik 9.17an baitzuen, eta Ibai Garmedia 9,92 marka pertsonala. 1.500 metro gizonezkoetan, debut handia nahiz eta 16 urtez azpikoa izan oraindik, Jon Naldaizena 4.12.32ko markarekin, Valentzian ospatuko den 18 urtez azpikoen txapelketako gutxienekotik (4.11.50) 82 ehunenetara; proba berean, Unai Mendizabalek utzi egin zuen.

60 metro lauan Irenia Apaolaza 8.06 marka pertsonala, Itsaso Estala 8.11, 16 urtez azpikoen Uxue López atletaren debut ona 8.32rekin, Garazi Etxeberria 8.52 marka pertsonala eta Elene Basarteren debuta 8.85ekin. Proba horretan bertan, Nerea Galparsoro Atlético de San Sebastián-eko atleta ordiziarrak bere marka egiten zuen 7.76rekin. Altuera-jauzi diskretuan, Nora Tobarrek 1,61.

Eibarko Arrateko zelaietako Bolunburu Memorialeko Krosean, atleta urdinek hamaika podium: zortzi banaka eta hiru taldekako.

Norbanakoen mailan, Inge Iza lazkaotarraren hirugarren postua emakumeko sub16 kategorian, Ethan Cabanillasek sub16 gizonezkoetan, Samuel Vega ordiziarrak 18 urtez azpikoetan bigarren postuan, eta Unax Garcia ordiziarraren 20 urtez azpikoetan garaipena. Kategoria absolutu gizonezkoetan, oso pozik gaude José Antonio Blancoren “Txuri” karrera handiagatik. Bosgarren postuan iritsi zen, bi urte baino gehiago lesio madarikatuengatik lehiatu gabe egon ondoren.

Eskola-umeetan, alebin nesketan Natale Enaren garaipena, 10. Elene Balbas, 26. Itoitz Odriozola eta 27. Araitz Imaz, taldeka laugarrenak direla. Alebin mutiletan 4. Julen Lekuona, 5. Unax Mujika, 8. Aratz Argarate eta 14. Raúl Mendia, taldeka lehenak izanez. Infantil nesketan, Ane Iparragirreren garaipena, 2. Intza Arrondo, 10. Ainhoa Albisu eta 14. Maren Higuero; lehenengoak taldeka. Infantil mutiletan, 3. Alar Pérez, 8. Martin Mayora, 9. Liam Cabanillas eta 16. Xuhar Etxabe; taldeka lehenak hauek ere.

Gasteizko maratoi-erdian, aldi berean atleta federatuentzako Euskadiko txapelketa zena, zortzigarren postua emakumeetan eta Euskadiko zazpigarren postua Izaro Rubioren eskutik, 1:24:25eko marka handiarekin. Gizonetan, Álvaro Calderónek hartzen zuen parte eta 1:17:53an iristen zen jeneralaren 91. postuan eta Euskadiko 26. postuan, nahiz eta ez zuen izena eman txapelketarako.

Donostiako Anoeta estadioan egindako mailu-jaurtiketa librearen probetan, Atletico San Sebastianeko Dorleta Oiarbidek 46,04 bota eta irabazi zuen emakumezkoetan.

Asteburua

Asteburu honetako hitzordurik garrantzitsuena pista estaliko parte-hartze libreko probetako hirugarren jardunaldia da. Proba hori Donostiako Antonio Elorza belodromoan egingo da igande goizean, hilak 26, eta bertan atleta urdinak egongo dira.

Herri lasterketetan, hilaren 24an (ostirala), Gabon-gaua, balearen krosa Oteitzan (Nafarroa), eta hilaren 26an (igandea), Beach krosa Kontxako hondartzan, San Silbestre txikia Donsotian 6 eta 13 urte bitarteko umeentzako, Andramariko Krossa Getxon (Bizkaia) eta Nafarroako Villa de Andosillaren Gabonetako lasterketa eta Sansilrace 5 eta 10 km-koa Los Arcos-eko zirkuituan.

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page