Pista estaliko Gipuzkoako txapelketa absolutuaren lehen jardunaldia

Egilea: Pululu Itzulpena: Auritz Mendizabal



Larunbat honetan, arratsaldeko saioan, pista estaliko Gipuzkoako txapelketaren lehen jardunaldia egingo da Donostiako belodromoan. Bertan, urdinetatik lau atletak hartuko dute parte: Unai Mendizabalek 1.500 metroko proban debuta egingo du, Iraia Mendiak 400 metroko lasterketa eta 1500ean debuta egingo du baita ere, Itsaso Estala 60 metroko lasterketan arituko da eta Leire Tobar 60 metro hesietan. Nerea Galparsorok (Atlético San Sebastián) ere parte hartuko du 60 metro lauan eta Octavian Romanescuk (Reala) froga berean.

Arratsaldean, 16, 18 eta 20 urtez azpikoen kategorietan parte hartzeko proba batzuk ere egingo dira eta Aratz Zendon, Zuhatz Sukia, Uxue Artola eta Garazi Zubiaurre sub 16 kategoriako jaurtitzaile urdinek parte hartuko dute.

Emaitzak

Emaitza onak lortu dituzte Txindoki Autowag AT taldeko atletek Donostiako belodromoan 2021 parte-hartze libreko probetan egindako lehenengo jardunaldian.

Lehiaketaren ordena kronologikoari jarraiki, emaitzak hauek izan ziren: pisu-jaurtiketan (3 kg) Uxue Artolaren (11.08) eta Garazi Zubiaurreren (8.85) 16 urtez azpikoen kategorian,, Leire Tobar 9.72 emakume-hesietan, 60 metro lauetan Danel Pérez 7.73 eta Unax Auzmendi 7.84rekin marka pertsonala, eta emakumezkoen 60 metro lauetan Itsaso Estala 8.11, Irenia Apaolaza 8.07 marka pertsonala, Ane Ormazabal 8.22 eta Garazi Etxeberria 8.53 marka pertsonala.

16 urtez azpikoen atleten debut ona 1.000 metrotan: hala, Jon Naldaizek 2.47,04 lasterka egin zuen eta iaz 16 urtez azpikoen estatuko gutxieneko marka izango zena lortu; Eneko Oliveirak 2.58.88 eta Auritz Mendiak 3.09.64. Altuera-jauzian, Ander Svensson 1,75 eta bere marka pertsonala berdindu zuen pista estalian; luzera-jauzian Danel Pérezen erregistro ona eta marka pertsonala 6,06 metrorekin; altuera-jauzian Nora Tobar 1,66; 800 metrotan Unai Mendizabalen debut ona, 2.07.14; 16 urte azpiko pisu jaurtiketan, Espainiako txapedun den Aratz Cendonek 14.10 eta Zuhatz Sukiaren debut polita 11.88rekin; emakumezkoen 800metrotan Iraia Mendiak 2:22.31rekin sekulako marka egin eta iaz estatuko 20 urtez azpikora joateko marka gainditu zuen.

Gizonezkoen 200 metrotan Unax Auzmendi 24.92, marka pertsonala; Jon Etxeberria, 24.99. Eta emakumezkoen 200 metrotan Irenia Apaolaza, 25.56; Ane Ormazabal, 26.47; Leire Tobar, 27.80; eta Garazi Etxeberriaren debuta, 29.37.

Nerea Galparsorok (Atlético San Sebastián) ere hartu zuen parte 60 metroko lasterketan 7,85 eginda eta Octavian Romanescuk (Real Sociedad), berriz, 7,06.

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
This site was designed with the
.com
website builder. Create your website today.
Start Now