Pista estalia Donostian eta Bartzelonan

Egilea: Pululu Itzulpena: Auritz Mendizabal



Argazkia: @fotodeless

Larunbat honetan pista estaliko atletismoko hitzorduak Donostiako Antonio Elorza belodromoan eta Bartzelonako Palau Sant Jordi-n izango dira.

Donostiako hitzordua, azkenik, txapelketa nazionaletarako minimoen kontrola izango da, Eusko Jaurlaritzak ez baitu onartu Gipuzkoako txapelketa absolutuaren bigarren eta azken jardunaldia. Hasiera batean programatuta egon arren, lurralde-txapelketa bat ez dela proba erdi-profesionaltzat hartzen eta gutxienekoak egiteko kontrolak bai...

Kontrol honetarako programatutako probak Gipuzkoako txapelketa absolutuaren bigarren eguneko proba berak dira, eta bertan behera utzi dira programatuta zeuden kategoria txikietarako probak, oso zaila baita Donostia Covid-en gertaeraren egoera gorritik ateratzea.

Pista estaliko parte-hartze libreko probetako bigarren jardunaldia izango da aurten eta bosgarrena iazko abenduaren 13an pista estaliko denboraldia hasi zenetik.

Larunbateko arratsaldeko hitzordu horretan 10 atleta izango dira, eta guztien helburu argia denboraldi honetako prestazioak hobetzea da: emakumeen aldetik, 200 metrotan Irenia Apolaza, Ane Ormazabal eta Garazi Etxeberria egongo dira eta 800 metrotan Iraia Mendia; gizonezkoetan, altuera-jauzian eta luzera-jauzian Danel Pérez, 200 metrotan Unax Auzmendi eta Jon Etxeberria, 800 metrotan Unai Mendizabal eta 3000 metrotan Jon Etxeberria Iztueta eta debuta egingo duen Alex Iraola.

Larunbat goizean ere, Donostiako Anoetako mini-estadioan, disko- eta mailu-jaurtiketa luzeen parte-hartze libreko proba-jardunaldi bat dago programatuta. Jardunaldi horretan, Donostiako Atlético San Sebastiángo Dorleta Oiarbide eta Dorleta Armendariz ordiziarrak egongo dira (4 kg) mailu-jaurtiketan.

Bartzelonako Palau San Jordi atletismo-pista bihurtu da orain. Larunbatean, Espainiako atletismo-kluben txapelketa jokatuko da emakumezkoen eta gizonezkoen pista estalian. Espainiako sei talde onenak bakarrik egongo dira, bai gizonezkoetan, bai emakumezkoetan. Real Sociedad gizonezkoetan eta Atlético de San Sebastián emakumeetan izango dira gure ordezkariak. Bertan izango da Nerea Galparsoro Atleticorekin.

Azpitxapeldun bat eta txokolatezko hiru domina

Euskadiko pista estaliko txapelketa absolutuan parte hartu zuten txokoko zazpi atletek (larunbatean, Donostiako belodromoan) lortutako balantzea ona da, nahiz eta agian zerbait hobea izango zela espero zen.

Irenia Apaolaza abiadura-lasterkariak 400 metrotan guztia eman zuen eta, azkenik, marjina txikia zela eta, azpitxapeldun izatearekin konformatu behar izan zen 58.37 betiko markarik onenarekin. Iraia Mendia berriro itzuli zen 800 metroko lasterketa zoragarri bat egitera eta laugarrena amaitu zuen oso erregistro serioa eginda; 2.20.06 eginda bere marka 2 segundutan hobetu eta 20 urtez azpiko estatuko txapelketetara joateko ateak erabat zabaldu dituela dirudi... Nora Tobarrek ez zuen bere egunik onena izan eta harentzat oso lehiaketa diskretua dena egin zuen altuera-jauzian 1.61eko jauziarekin eta laugarren postua lortuz. Nerea Galparsoro (Atlético San Sebastián) ere laugarrena zen 60 metro lauko finalean, brontzezko dominarako ehunen bakar batera; Nereak 7.80ko finalerdian eta 7.83ko finala. Octavian Romanescu 60 metro lauko finalaurrekoan 6.97 egin eta ez zuen parte hartu finalean lesio txiki baten ondorioz; Itsaso Estalak 60 metro lauko finalerdian 8.05 bere aurtengo markarik onena egin zuen oraingoz eta 14. amaitu zuen. Ane Ormazabal proba berean 8.19rekin 18. izan zen.

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
This site was designed with the
.com
website builder. Create your website today.
Start Now