top of page

Ordiziako pistako maratoia eta Donostiako marken kontrola

Egilea: Pululu Itzulpena: Auritz Mendizabal



Larunbat goizean 9:00etatik aurrera Ordiziako Altamira estadioko pista urdinean, Espainiako maratoi-probaren errekorra hausten saiatuko da (42.195 metro edo itzulika pistan 400 metroko sokan guztira 105,5 bira), Hernani kirol-klubeko Eva Esnaola atleta gipuzkoarra 60 eta 64 urte arteko emakumeen kategorian.


Gipuzkoako 60 urteko ultrafondista Avilan jaio eta Katalunian bizi den Emilia Vaquero atletak orain duen Espainiako errekorra gainditzen saiatuko da. Atletak Sevillako maratoia egin zuen 2011n 3h18:23 denborarekin.


Eva sasoi betean dago; izan ere, maiatzaren 8an Valentzian, Burjasoteko pistan, 12 orduko munduko markarik onena lortu zuen. Guztira 124.495,85 metro egin zuen lasterka eta 100 kilometroko Espainiako errekorra gainditu zuen 9:21:37 denbora eginda.


Hernaniko atleta ez da bakarrik egongo ahaleginean; izan ere, atleta gehiago izango dira, 2018ko maiatzaren 12an Altamirako pistan egon zire bezala, 50 kmko munduko errekorra egin zuenean (125 bira) 55 eta 59 urte bitarteko kategorian 3::53:30 denborarekin; orduan Evak 57 urte zituen.


Igande goizean, Donostiako Anoeta estadioko pista izango da denboraldi honetako markak kontrolatzeko laugarren jardunaldia Gipuzkoan apirilaren 12an Arrasaten, maiatzaren 1ean Ordizian eta maiatzaren 12an Tolosan egindakoen ondoren. Orain txanda Donostian izango da eta datorren astean Gipuzkoako txapelketa absolutua egingo da bi egunetan. Igandeko hitzordu horretarako 25 atleta daude izena emanda.


Estatuko egutegian, larunbatean, urteko 5. meeting-a izango dugu Andújar-en (Jaen), Jaén Paraíso Interior meetingarekin, eta igandean 6. meeting-a, Alfonso Posada Vigon.


Igande goizean, Orion, Talai mendi trail mendiko lasterketa izango da.


Emaitzak


Kluben ohorezko mailako ligan, Valladolideko emakumezkoen partidan, Atlético San Sebastiánek lehen postua lortu zuen eta finalera pasa da Nucian (Alacant) ekainaren 13an, igandea, ospatuko denera. Hori lortzen lagundu zuten Nora Tobarrek, zeina altueran bigarrena baitzen 1,72rekin, Irenia Apaolazak, zeina bostgarrena baitzen 200 metrotan, 24.77ko marka ikaragarriarekin, nahiz eta aldeko gehiegizko haizeak (+3.6) berta behera utzi markaren legezkotasuna, eta 4x400 errelebuarekin irabazi zuen 3.46.89an. Dorleta Armendarizek mailua irabazi zuen (4 kg) 54,58 €-rekin eta Dorleta Oiarbide bigarrena izan zen 48.28 €-rekin; Nerea Galparsoro bigarren sailkatu zen errelebuarekin 4x100 metro 47,68an eginda eta 100 metro lauko bigarren serie gehigarria irabazi zuen 11.94ko markatzarrarekin, aldeko gehiegizko haizeak baliogabetuta (+2.6) hau ere.


Bartzelonako gizonezkoen partidan, Real Sociedadek garaipena lortu zuen eta finalera pasa zen ekainaren 12an, larunbatean, Nucian (Alacant) jokatu denerako, hirugarren postuan. Hori lortzen lagundu zuten Octavian Romanescuk 100 metroko lasterketan, 11.14rekin (+2.7), eta bigarrena 4x100 metroko errelebuan, 41.44rekin; Gari Garmendiak, pisua jaurtitzen lehena (7.260kg), 15.23rekin, eta Hodei Caballerok, 5 km-ko martxan deskalifikatzen zutenak; Octavianek 100 metroko aparteko seriea irabazi zuen 11.05ekin (+2,4).


Castellóko gizonezkoen partidan, Grupompleo Pamplona Atlético hirugarrena zen, eta finalaren atarian geratu zen 9. postuan, eta, oraingo honetan, 9. postutik 16.era bitartean lehiatuko dira, ekainaren 12an oraindik izendatzeke dagoen egoitzan. Alexander Oiarbide ordiziarra bosgarrena izan zen 3.000 metroko oztopoetan (9.37.70).


Gasteizko parte-hartze libreko probetan, Itsaso Estalak 100 metroko seriea irabazi zuen 13.08rekin eta finalean hirugarrena izan zen 13.15ekin.


Palentziako Feria Chican Adel Ben Miloud-en aurrerapausua denboraldian 800 metrotan, non seigarrena baitzen 1.56.58 markarekin.





Durangon egin zen Euskadiko Master Txapelketan, atleta urdinak ongi aritu ziren. 5.000 metroko lasterketan, garaipen nabarmena lortu zuen Asier Auzmendik 45 eta 49 urte bitarteko kategorian 17:01.84 marka pertsonalarekin eta, oinetakoen arau berria dela eta lasterketaren ondoren, atleta baten edo batzuen erreklamazioagatik deskalifikatu egin zuten. Epaileek ez zioten abisurik eman irteera-linean. Emakumezkoen kategoria berean, Izaro Rubio 5.000 metroko txapeldunordea zen 19:01.55 markarekin. Lurdes Intxausti txapeldunordea zen mailu-jaurtiketan eta brontzezko domina pisu jaurtiketan, 50 eta 54 urte bitarteko kategorian. Gotzon Auzmendi Euskadiko txapeldunordea zen 800 metroan 70 eta 74 urte bitarteko kategorian, eta Angel Pérez “Pululu” 5.a zen 5.000 metroan 50 eta 54 urte bitarteko kategorian.


Oiartzunen egindako Aiako mendi lasterketan, Ordiziako atletek parte hartu zuten. Hala, Mikel Zabalegi 3. zen, Jon Rodríguez 5., Iñigo Ormaetxea 19., Iñigo Etxarri 24., Markel Hidalgo 25. eta abar. Aramako Maider Unanue atletaren 4. postua nesketan . Ander Aranzegiren 7. postua eta Ane Irribarriaren 3.a lasterkeatrekin batera ospatu zen medni martxan.

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page