top of page

Maratoia Valentzian eta krosa Oviedon

Egilea: Pululu Itzulpena: Auritz Mendizabal




Asteburu honetan atletismoko bi hitzordu bakarrak igandean izango dira. Bi hitzordu garrantzitsu horietan Txindoki Jaso Autowag AT taldeko atletek parte hartuko dute.

Valentzian, berriro, Espainiako maratoirik onena eta, zalantzarik gabe, munduko onenetako bat izango da. Han izango da laugarren urtez jarraian Txindoki AT taldeko lehendakaria, Behobia Donostiako irabazlea aurten Eneko Agirrezabal, bere urteko helburu nagusian. Horrez gain, beste hiru atleta izango dira: Imanol Oiarbide, Iker Iztueta eta Egoitz Iztueta.

Eneko Agirrezabal laugarren aldiz arituko da bere marka pertsonala hobetzeko asmoz. Iaz bere marka egin zuen berriro maratoi horretan bertan. Eliteko atletekin bakarrik egin zuten maratoian 2:13:51ko krono ofiziala utzi zuen (2:13:48 erreala). Lehen, 2019an Sevillan egin zuen debutean 2:16:32an, eta urte horretan bertan, Valentzian, erlojua hobetu eta 2:14:36an uzten zuen.

Eneko Espainiako maratoiaren elitean sartuta dago: 2019an 12. postua lortu zuen estatuko rankingean eta 2020an 11. postua. Eneko, iaz, 55. postuan iritsi zen helmugara Valentzian, eta estatuko 9. atleta izan zen. Orain arte, inoiz izan den maratoirik onena izan da atleta espainiarren mailan, eta Valentziako maratoia 2020ko munduko maratoi azkarrena izan zen, eta inoiz egin den hirugarren maratoirik azkarrena izan da, Berlinen eta Londresen atzetik.

Behobia Donostian garaile sutsuarekin batera, Txindoki ATko hiru atleta izango dira Valentzian. Imanol Oiarbide beteranoa 60 urte bete berri da, eta Behobian 1:14 eginda bikain ibili zen lasterka. 2019an, Valentzian, bere maratoirik azkarrena egin zuen 2:40:40 eginez. Iker Iztueta orain bi urte ibilbide berean egindako 2:52:18 hobetzeko ideiarekin doa eta bere anaia den Egoitzek, 35 urte egin berritan, maratoira jauzi egin eta debuta egingo du, ondo jardun eta esperientzia hartzeko helburuarekin.

Bestalde, Oviedon, 2021eko CSDko (Kirol Kontseilu Gorena) Espainiako Kros Txapelketa jokatuko da 16 eta 18 urtez azpikoen kategorietan, eta Txindoki ATko hiru atleta egongo dira Euskadiko Selekzioarekin. Emakumezkoen 18 urtez azpikoen kategorian, Nahia Iraola izango da hautaketa on baten buru, podiumean sartzeko aukerak dituen selekzioarekin. 16 urtez azpikoen kategorian, Jon Naldaiz eta Urko Etxebeste egongo dira. Lasterketa on batean ere, ez litzateke harritzekoa izango podiumean sartzea selekzioka.

Herri-lasterketetan ez dago ezer hilaren 8ra arte (asteazkena), Sortzez Garbiaren egunera arte. Egun horretan, Altsasun, Alberto Barrikarte memorialaren lasterketa herrikoia egiten da eta Tafallan Cruz de las peñas lasterketa herrikoia.

Emaitzak

Donostiako maratoiaren pareko 10 km-ko lasterketan, aldi berean 10 km-ko ibilbideko Euskadiko txapelketa zena, Izaro Rubioren brontzezko domina ona atleta federatuen artean. Gainera, 47 urterekin, marka pertsonala lortu zuen 37:12 eginez horretarako eguraldi ona egin ez zuen goiz batean. Izaro bosgarren emakumea zen helmugan eta hirugarren euskal atleta federatua. Beraz, harentzako gainmarkaz gain, podiumera igo zen zazpigarren aldiz jarraian, azken bi hilabeteetan distantzia horretan egindako zazpi lehiaketetan. Oraingoan laguntza handia izan zuen Unax García semearekin, lasterketan parte hartu baitzuen eta 37:11n amaitu zuen.

Maratoian, aldi berean Gipuzkoako distantziako txapelketa izan zenean, Álvaro Calderón helmugan 57. postuan izan zen eta Gipuzkoako txapelketan 14. 2:44:28ko markarekin; probaren bigarren zatian erritmoan behera egin zuen tripetako arazoekin. Lasterketako 81. eta Gipuzkoako 15. postuetan, Asier Auzmendi oso erregularra izan zen ia proba osoan, baita eroriko bat izanda ere. Marka horiekin, Álvaro Calderón 87. postuan egongo da aurtengo ranking nazional absolutuan eta Asier Auzmendi 98. postuan.

Altamirako pista urdinean entrenatzen duten beste maratoilari handi batzuk ere izan ziren: Alberto Aranburu “Papildo” ordiziarra, 86. postuan sartzen zena 2:47:18 marka pertsonalarekin; Xabier Prieto ordiziarra 110. eta 2:50:32rekin debutatzen zuen; Ormaiztegiko atleta Naroa Sagarna 168., hirugarren helmugan eta Gipuzkoako txapelduna 2h.55.45 marka pertsonalarekin; eta Manuel Etxarri atleta ordiziar handia, 325. postuan 3:09:39 markarekin iristen zena, eta 5. postuan 60 urtetik gorako atleten artean.

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page