top of page

Kluben ohorezko maila ligaren hasiera

Egilea: Pululu Itzulpena: Auritz Mendizabal




Larunbat honetan hasiko da aire zabaleko pistako kluben ohorezko mailako Estatuko liga. Bertan daude Txindoki Jaso Autowag AT taldea klub filialak diren, Joma liga deritzonean, Real Sociedad eta emakumezkoen kategorian, Iberdrola Ligan, Atlético San Sebastián.

Atlético San Sebastián-eko neskek lehen partida izango dute etxean, Donostiako Anoeta estadioan, eta Iruña Atletikoko, Irungo Super Amara Bateko eta Ferrolgo itsasadarreko taldeak izango dituzte lehiakide. Txindoki AT Irenia Apaolazak ordezkatuko du 400 metroan eta 4x400 metroko errelebuan, eta Iraia Mendiak 3.000 metroan. Atleta ohi urdinak ere izango dira: Nora Tobar altuera-jauzian eta Dorleta Oiarbide mailu-jaurtiketan.

Real Sociedadeko mutilek Sorian izango dute hitzordua, eta Numantino de Soria atletismoko, Madrileko Marathon kirol-elkarteko eta Pontevedrako Gimnastika elkarteko taldeen lehiakide izango dira. Halaber, Gari Garmendia eta Hodei Caballero atleta ohi urdinak izango dira bertan.

Igandean, Arrrasateko Mojategiko pista izango da Gipuzkoako banakako eskola-txapelketaren hirugarren eta azken egunaren egoitza, alebin (2010 eta 2011) eta infantil (2008 eta 2009) kategorietarako. Txindoki AT eskolako atleta asko joango dira bertara.

Herri-lasterketetan, larunbatean, Nafarroa Xtrem GR322 Zubirin, Lutxanako milia Barakaldon eta igandean Andoaingo Santa Kruz Kross herrikoia Andoainen, Aloñako igoera Oñatin, Sodupeko Negu lasterketa (Bizkaia) eta ermitarako igoera Ribaforadan (Nafarroa).


Emaitzak

Trobada Catalunya Meridional-Gipuzkoa izeneko lehiaketan, hotz, euri eta haize baldintza ezin kaxkarragoetan jokatuta, arazo tekniko ugari sortu ziren Tarragonako Cambrils pistan, joan den larunbatean. Txindoki AT taldeko zortzi atletek Gipuzkoako Atletismo Federazioaren kontzentrazio-asteari amaiera emateko egin zuten lehiaketan.




16 urtez azpikoen kategorian, 1.000 metroan, Urko Etxebeste irabazlearen erregistro handia: 2.42.10 marka pertsonala estatuko gutxienekotik 10 zentesimara bakarrik, eta bigarren Haitz Urrestarazu, 2.42.98 marka pertsonala, estatuko gutxienekotik gertu, bi marka oso on lehenengo 1000n aire zabalean; Ander Izurietaren garaipena altuera-jauzian 1.62 marka pertsonala eginez, eta Ekain Mujika hirugarren luzera-jauzian 5,17rekin eta 7. 100 metrotan 12.76ko marka pertsonalarekin.

Nesken sub16 kategorian eta 100 metroko lasterketan, Uxue López bigarrena zen 12.87 markarekin eta hirugarrena 300 metroko lasterketan 42.69 marka pertsonalarekin; Elene Galparsoro 16. zen 100 metroko lasterketan 13.82rekin, eta Ane Barandiaran 6.a 1.000 metroko lasterketan 3.18.51rekin.




Infantil kategorian, Izaro Cendónek irabazi zuen pisu-jaurtiketan (2 kg) 11.51rekin, eta 28. zen 80 metro lauetan 13.21ekin.

Estatu Batuetan, Natchitoches, Luisiana estatuan, Txindoki ATko Ane Torres atletak, pisu jaurtiketan (4 kg), 13,10 bota zituen aire zabaleko bosgarren lehiaketan (4 kg). Marka pertsonal onena eta aire zabaleko klubeko onena da, baina Valentziako pista estalian lortutako 13.47ko topea baino txarragoa, eta disko-jaurtiketan berriro klubeko marka puskatzeko 42.90 metro bota zituen. Izugarria Ane egiten ari den denboraldia.

Zarauzko Pagoeta mendi lasterketan, 21 km-ko proban, Gari Bravoren seigarren postua, eta bikoteen arteko lasterketa mistoan, bosgarren postuan sartzen ziren Maite Arraiza lazkaotarra eta Juan Manuel Pecharroman ordiziarra. Lizarrako 10 km-etan, Mitxel Cuadrado 24. zen 38.52rekin.

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page