top of page

Izaro Rubio ez da jaisten podiumetik

Egilea: Pululu Itzulpena: Auritz Mendizabal



Txindoki Jaso Autowag ATko atleta dugun Izaro Rubio ordiziarrak itzulera gozoa eta polita izan du herri-lasterketen normaltasunerakoa.


Irailaren 26an Josetxo Imaz-en parte hartu zuenetik, bertan bigarren postuan sartu zenetik, eta lau lasterketa jarraian egin ondoren, oraindik ez da kaxatik jaitsi. Arrakasta handia izan du, eta are gehiago, gogoan badugu dagoeneko 47 urte dituela.


Urriaren 3an, igandean, Izaro gailendu zen Donostiako 10 km-tan, Donostiako maratoi-erdiarekin batera egin zen lasterketan. Joan den igandean, hilaren 10ean, hiru hondartzetako lasterketan, Donostian hau ere, hirugarren postua lortzeko borrokan ibili zen amaierara arte, eta 37,44ko erlojupeko handi bat lortu zuen 10 km-etan. Azkenik, joan den asteartean, Pilarikaren egunean, bigarren izan zen Tolosako San Esteban auzoko Herri Krossan garaipena lortzeko borrokan eta, zalantzarik gabe, Gipuzkoako denboraldi hasierako protagonistetako bat da.


Atleta urdinen beste emanaldi on batzuk Álvaro Calderón eta Jon Etxeberria Iztueta izan dira Donostiako hiru hondartzetako krosean eta Egoitz Iztueta, bederatzigarrena, Tolosako Herri Krossan.


Cuencako sub 16 kategoriako selekzio autonomikoen Espainiako txapelketan, oro har, paper ona izan zen eta Euskadiko elastikoa defendatu zuten lau atleta urdinek balorazio ona egin zuten.


Gizonezkoetan, Aratz Zendon 4. zen pisu-jaurtiketan (4 kg), 14.40rekin; Zuhatz Sukia 5. zen disko-jaurtiketan (1 kg), 40,99rekin, eta Jon Naldaiz 10. 1000 metroan (2.42,42), eta Euskadi bosgarrena zen gizonezkoen kategorian. Emakumezkoetan, Uxue Artola 14. zen pisu-jaurtiketan 9,50 metroko markarekin (3kg) eta emakumezkoetan Euskadi 15. izaten lagundu zuen.


Asteburua


Asteburu honetan, larunbateko Villa de Laredo ibilbideko 10 km-ak eta Bilboko nazioarteko milia ditugu eta egutegi nazionalaren denboraldiko lehen krosa, Guadalajarako Villa de la Torre krosa.


Herri-lasterketetan, larunbatean, Nafarroako ardoak Erriberrin egindako ibilbidea, paziente hematologikoaren aldeko lasterketa solidarioa Iruñean eta mendiko Basajaun Trail Race Galdeanon (Nafarroa). Igandean, Ordiziako mendi maratoia Larraitzetik Igaratzara 20 km inguruko itzuliaeginez; Donostian, 15 km-ko klasikoa, 5 km-koaren ondoan; Galdakao herri krossa, Andosillako herri lasterketa Nafarroan eta mendiko Aloñarako igoera Oñatin.

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page