top of page

Irenia Apaolaza, 200 metroko Espainiako zortzigarrena 20 urtez azpikoen kategorian

Egilea: Pululu Itzulpena: Auritz Mendizabal




Pista estaliko 20 urtez azpikoen Espainiako txapelketa ona Malagako Antequera herrian Irenia Apaolaza Txindoki Jaso Autowag ATko atletak egindakoa.

Irenia 200 metroko lasterketan parte hartzera joan zen Antequerara eta ordura arteko estatuko rankingeko 12 markarik onenak bakarrik izan zuten parte hartzeko aukera. Oso maila altuko ranking-a. Irenia parte-hartzaileen seigarren markarik onenarekin joan zen (24.89) eta, atleta guztien arteko berdintasuna zela eta, asmo haundienekin genuen. Bere finalerdian 3. egin eta 8. denborarik onenarekin B finalean sartzea lortu zuen.

Ireniak arratsaldeko “B” finalera sartu zen eta, goizeko zortzigarrena zenez, lau parte-hartzaileen kalerik okerrena egokitu zitzaion (hirugarrena) eta, oso ondo korrika egin zuen arren, azkenean ez zuen balio izan goizean lortutako zortzigarren hori hobetzeko 25.48 denborarekin. Kale horretan ez bazen izan, seguru asko denbora hobea egingo zuen. Ireniaren errubrika ona neguko denboraldi handi batean; orain aire zabaleko pistan pentsatzeko garaia da.

Hemen, Durangoko Landako pistetan eta 16 urtez azpikoen kategoriako jaurtiketan aire zabalean egindako parte-hartze libreko probetan, gizonezkoetan (4 kg) Aratz Zendonek 14,75 marka pertsonala jaurti zuen aire zabalean eta emakumezkoetan (3 kg), berriz, Garazi Zubiaurrek irabazi zuen, 8.85 marka pertsonalarekin aire zabalean, pista estalikoa berdinduz.

Asteburua

Asteburu honetarako, larunbat arratsaldean Donostiako Antonio Elorza belodromoan, pista estaliko minimoen kontrolerako jardunaldi txiki bat izango dugu 16 urtez azpikoen kategoriarako (eskola-adinean egoteagatik gutxien lehiatu ahal izan direnak). Jardunaldi hori Gipuzkoako Atletismo Federazioak antolatu du, zenbait klubek hala eskatuta, Oviedon egingo den kategoriako Espainiako txapelketetarako gutxienekoak egiteko intentzioarekin. Txindoki Jaso Autowag AT-tik, pisu jaurtiketan Uxue Artola eta Garazi Zubiaurre, gizonezkoen 600 metrotan Eneko Oliveira eta Ethan Cabanillas eta gizonezkoen 3.000 metrotan Jon Naldaiz izango dira bertan.

Igandean, Murtzian, ibilbideko martxako Kriterium nazionala egingo da. 10 kilometroko lasterketan, Tolosa CFko Hodei Caballero ordiziarra egongo da, otsailaren 14an Sevillan 20 urtez beherakoen kategorian (Espainiako hamargarren txapelketa) egin zuen 46.52 marka hobetzeko.

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page