top of page

Iraia Mendia eta Nahia Iraola Euskadiko Kros txapeldun

Egilea: Pululu Itzulpena: Auritz Mendizabal



Balantze ona Amurrioko El Refor kirol-konplexuaren zirkuitura joan ziren atleta urdinek Euskadiko banakako eta taldekako kros txapelketan joan den igandean.


Azkenean, hamalau atletak hartu zuten parte eta, zalantzarik gabe, Iraia Mendia lazkaotarrak 20 urtez azpiko emakumekeen kategorian lortu zuen Euskadiko txapelketa-titulua izan zen azpimarragarriena. Horrez gain, Nahia Iraola ordiziarrak 18 urtez azpikoen emakumeen kategoriako titulua lortu zuen. Bi txapelketa horietan, gainera, biek lortu zuten kategorian txapeldun izatea lehen urtekoak izanda.






16 urtez azpikoen kategorian, taldekako txapelketa erraz lortu zuten estatukoetan 3. izan eta gero; hirugarren postuan Urko Etxebeste, laugarren postuan Jon Naldaiz (bigarren zioala erori egin zen), Ethan Cabanillas 7., Haitz Urrestarazu 13., Eneko Oliveira 22. eta Auritz Mendia 24. 16 urtez azpiko nesken kategorian, Inge Iza 22. sailkatu zen.18 urtez azpikoen kategorian, Samuel Vegak seigarren postua lortu zuen, 11. postua Unai Mendizabal eta 26. Ayoub Hssine; pena da laugarren atleta ez izatea taldekako titulua eskuratzeko, beraiena baitzen bestela. 20 urtez azpikoen kategorian, karrera handia eta seigarren postua Unax Garciarentzat, bere denboraldia izan baitaiteke. Kategoria absolutuan, bederatzigarren postua lortu du Grupompleo Pamplona Atletico Alexander Oiarbidek, orain ibilbide-probetan buru-belarri dabilena.





Donostiako belodromoko pista estaliko parte-hartze libreko probetako lehen egunean, parte hartu zuten hamahiru atleta urdinek marka interesgarriak lortu zituzten. 16 urtez azpikoen kategorian (3 kg), Uxue Artola 10.52 eta Garazi Zubiaurre 9.2, pista estalian, marka pertsonala; emakumezkoetan (3 kg), Lurdes Intxausti 8.18; gizonezkoetan, 18 urtez azpikoen kategorian (5 kg), Zuhatz Sukia 12.30 eta Aimar Alustiza 12.19 marka pertsonala; eta Aratz Zendonek sei jaurtiketa baliogabe egin zituen. Emakumezkoen pertikarekin jauzi eginez, Sara Garcíak 2,40 egin zuen, 18 urtez azpikoen eta pista estaliko klubaren errekor absolutua. 16 urtez beherako gizonezkoen 60 metroko hesietan, Ibai Garmendiak 9.94ko debuta egin zuen; Ibai Garmendia berak 300 metroko lasterkan marka pertsonala, 42,17. 16 urtez behekoen gizonezkoetan luzera-jauzian, Ekain Mujika 4.88 marka pertsonala pista estalian. 18 urtez azpikoen gizonezkoen altuera-jauzian Danel Pérez 1,91 marka pertsonala pista estalian eta 16 urtez azpikoetan Ander Izurieta 1,50 marka pertsonala pista estalian. 300 metroan, 16 urtez azpikoen emakumeetan debuta Uxue Lópezena (43.79) eta Mara Alonsorena (47,83).


Getafen egindako ibilbideko (negukoa) Espainiako txapelketan, gizoneko sub20 kategoriako 5 km-tan, seigarren postua lortu zuen Hodei Caballero ordiziarrak. Marka pertsonal berria du, 22.22koa, eta Euskadiko marka errekorra da kategoria horretako distantzian; orain arte 22.53 zuen eta aire zabaleko pistan, berriz, 22.48.


Joan den igandean, Amurrioko eta Donostiako lehiaketen ondoren, Txindoki Jaso Autowag AT taldearen familia atletikoa Tximista sagardotegiko mahaiaren inguruan bildu zen, denboraldiaren amaiera ospatzeko eta 2021eko atleta onenak aintzatesteko. Nora Tobar emakumeetan eta Aratz Zendon gizonetan saritu zituzten.





Asteburua


Asteburu honetako agendak larunbatean Donostiako belodromoan pista estaliaren parte-hartze libreko bigarren jardunaldia iragartzen du, bertan urdinen presentzia ez baita falta. Igande goizean, Arrateko zelaiak, Eibarren, Bolunburu Krosaren beste edizio baten egoitza izango dira. Bigarren Krosa da Gipuzkoan, bai ikasleentzat bai federatuentzat. Gasteizko maratoi-erdia ere egiten da, atleta federatuentzako Euskadiko Distantzia Txapelketa, eta Donostiako Anoeta estadio txikia mailu-jaurtiketako parte-hartze libreko proba batzuen egoitza izango da.


Herri lasterketen agendak larunbaterako iragartzen ditu Martzillako (Nafarroa) Gabonetako lasterketa, Txantrea Herri krossa Iruñean, Super Amara Gabonetako krossa Irunen, Mendabiako (Nafarroa) Gabonetako lasterketa eta Zizurkilgo Gau Krossa Zizurkilen. Igande goizean, Gasteizko maratoi-erdia, Iurretako herri krossa Iurretan (Bizkaia), Itziar López de Uralde memoriala Algortan (Bizkaia), Esteribarko San Silvestre Trail Zubirin (Nafarroa), 21 km eta 8 km-ko lasterketekin eta Course du Bont de L’au (Iparralde)

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page