Ibilbide eta mendi-lasterketa olatua asteburuan

Egilea: Pululu Itzulpena: Auritz Mendizabal



Asteburu honetan, berriro ere, pandemia aurreko asteburuetakoa izango da, ibilbide nahiz mendiko lasterketa herrikoi eta federatu ugarirekin.


Euskal Autonomia Erkidegoari eta Nafarroari dagokienez, ibilbideko lehen lasterketa ostiralean izango da, Iruñean, Anaitasunako Gaueko Gurutzea. Larunbatean Berrobiko herri lasterketa izango dugu, hau ere asfaltoan; Bilbo-Bizkaia wop erronka, Bilbon taldekako ibilaldia, eta Araia-Aratz mendiko kilometro bertikala, Arabako Araian.


Igandean, ibilbide-lasterketetan, maratoi-erdia eta Donostiako 10 kilometroak. Udaberrian egin ohi da lasterketa hori. Aurten, salbuespen gisa, udazkenean izango da. Barakaldoko 5 km eta 10 km Espainiako Atletismo Federazioaren egutegian eta Cabanillasko lasterketa Nafarroan.


Mendi-lasterketetan, Zumaia flysch Trail mendi maratoia, uztailean RFEAren egutegian egin ohi dena, Aiako lasterketa, Mitxarro mendi lasterketa Araian (Araba), Mendira Joan-Etorri mendi lasterketa Nafarroako Etxarri Aranatzen eta Santurtziko (Bizkaia) Serantes igoera mendi lasterketa.


Azkenik, igandean, Valentzia 10k Ibercaja lasterketa egingo da Turiako hiriburuan. 2020ko urtarrilean munduko errekorra hautsi zen 10 km-ko ibilbidean. Alexander Oiarbide ordiziarra izango da proba honetan.


Eskola eta herri atletismoko egun handia Josetxo Imazen


Atletismoko egun eder eta handia izan zen joan den igandean Altamirako atletismoko pistetan bizi izan zena eskola-lasterketak eginez eta, ondoren, Ordizia, Beasain eta Lazkao zeharkatzen dituen herri-lasterketan.


Goiz zoragarria izan zen urte eta erditik aurrera txikienek atleta-lehiaketaz gozatu gabe zuten lehen txapelketarako, eta merezi zuten, noski, hainbat kategoriatako 8 lasterketetan parte hartu zuten 400 eskola-umek baino gehiagok. Ikuskizun bikaina izan zen, beren seme-alaben lasterketez gozatu zuten gurasoz eta familiaz gainezka egindako harmaila baten aurrean; izan ere, sekula Josetxo Imazen izan den haur kopuru haundiena bertaratu zen aurtengoan.







Herri-lasterketa ere arrakastatsua izan zen, nahiz eta arraroa den hain parte-hartze txikia izan; izan ere, 266 atletak izena eman zute eta horietatik 249 helmugara iritsi ziren, 209 gizon eta 40 emakume. Parte-hartze txikiaren zergatia ezezaguna da; baliteke oraindik atleta batzuek uko egitea halako ekitaldietan parte hartzeari eta, gainera, kirolari askoren ohiturak aldatu izana pandemia dela eta. Hala ere, asteburuan izan diren herri lasterketetan parte-hartze haundienekoa izan da. Ziur datorren urtetik aurrera gauzak bere onera etorriko direna.




Aitor Mimenza Elorrioko atleta izan zen probaren irabazlea. Aurreko irabazlea izan zen Alexander Oiarbide ordiziarra 4. kilometroan utzi zuen atzean, hirugarrena Arrasateko Unai Ibarra atleta eta 10. postuan, Alex Iraola ordiziarra sartu zen Txindoki ATko lehen atleta. Emakumeen kategorian, Maite Arraiza Lazkaon bizi den donostiar neskaren garaipena. Txindoki ATko Izaro Rubio bigarren eta hirugarrena Iraia Mendia. Beste atleta hauek ere nabarmendu ziren: Mitxel Cuadrado lehen beteranoa, 50 - 55 kategoriakoa; Imanol Oiarbide lehena, 55 - 60 kategoriakoa; Manuel Etxarri lehena, 60 - 65 kategoriakoa; eta Araitz Goikoetxea lehena, 35 - 40 kategoriakoa. Urtero korrika egiten duten hiru atletak, Xabier Mendizabal, Josi Etxebarrieta eta Manuel Etxarrik ez zuten aurtengoan ere hutsik egin.






Gorbeia Suzien mendiko lasterketan, 21 km-koan hirugarren postua Irati Zubizarretarentzako emakumezkoetan eta 31 km-ko Gorbeia Suzien Skyn, Lide Urrestarazuren hirugarren postu handia.

Sarrera nabarmenenak