Gipuzkoako txapelketa absolutua Donostian

Egilea: Pululu Itzulpena: Auritz Mendizabal




Asteburu honetan hitzordurik garrantzitsuena Donostiako Anoetako mini-estadioan egingo den Gipuzkoako txapelketa absolutua izango da larunbat arratsalde eta igande goizean. Txindoki Jaso Autowag AT taldearen parte-hartzea zabala izango da: hogei atleta baino gehiagok parte hartuko dute eta benetako 15 podium-aukera izango dituzte: Octavian Romanescu 100 metroan, Adel Ben Miloud 800 metroan, Danel Pérez altueran, Gari Garmendia pisuan, Aritz Apaolaza pisuan eta diskoan, Nerea Galparsoro 100, Irenia Apaolaza 200 metroan, Iraia Mendia 800 metroan, Nahia Iraola 1500 metroan, Leire Tobar 100 hesitan, Nora Tobar altueran eta jauzi hirukoitzean, Sara García pertikan eta Dorleta Oiarbide mailu jaurtiketan.

Igande goizean, Abadiñon, Euskadiko Atletismo Federazioak antolatutako Trail Txapelketa egingo da. Irati Zubizarreta emakumezkoen kategoria absolutuko proban eta Unax García 20 urtez azpikoen kategorian han izango dira.

Sara García Rubio, 2,50 metroko jauzi-klubaren marka absolutua pertikarekin

Atletismoko Gipuzkoako Federazioak antolatzen duen gutxieneko kontrolen laugarren jardunaldian Donostian parte hartu zuten atleta urdiñen emanaldia bikaina izan zen.

Sara García Rubiok pertikaz jauzi egin duen emakumezkoen klubaren errekor erabatekoa nabarmendu behar da, zalantzarik gabe. Izan ere, orain, 15 urte dituela, 2,50 metroan utzi du, aurrez 2,30ekin Gasteizen Ahizpea Oiarbidek 2014an eta Zaragozan Natale Irastorzak 2013an Sara berarekin batera zuten marka gaindituz. Ander Cerezo entrenatzailearekin batera egiten duen lan bikainak ordaina izan du. Zorionak!




Gizonezkoetan, 300 metroko marka pertsonalak: Ekain Mujika 43.28, Ander Izurieta 44.35, Harri Lasa 44.66 eta Andualem Ormazabalen debuta 1.04.55. Bi lasterketa handi 1000 metrotan: Jon Naldaizen garaipenean 2.47.19rekin erbi lanak eginez bere taldekide Ethan Cabanillas 2.49.08, Urko Etxebeste 2.49.3 eta Eneko Oliveirari 2.53.50 marka pertsonala egiten lagunduz; eta beste lasterketan, Haitz Urrestarazuren garaipen bikaina bere debutean 2.51.83 markarekin eta Alex Lizarraldek 3.03.28. 300 metroko hesietan, Ibai Garmendiaren debuta 49,18 markarekin; luzera-jauzian, Danel Pérezen marka pertsonala 6,17 eta Ekain Mujikaren 4,87 eta Ander Izurietaren 4,81 debut onak. Pisu jaurtiketan, Aratz Zendon 14.81 eta Zuhatz Sukia 12,76 aire zabaleko marka pertsonala eta Gari Garmendiaren 15,31. Disko jaurtiketan, Zuhatz Sukiak 39,45ekin marka pertsonala. 5.000 metroko lasterketa Gipuzkoako txapelketa izan zen eta hauek emaitzak: Alexander Oiarbide 5. izan zen 15:02 markarekin, 27. Jon Etxeberria Iztueta 17.59.69 markarekin eta Unax Garcíak 3. kman lasterketa utzi zuen.

Emakumezkoetan, Laxia Arsuagaren debuta 1.000 metroan 3.40.50 markarekin, pisu-jaurtiketan (3 kg), Uxue Artola 9.46, Garazi Zubiaurre 8.88 eta Lurdes Intxausti 7.96, mailu-jaurtiketa (3 kg) Lurdes Intxausti 24.25 eta mailu-jaurtiketa (4 kg) Dorleta Oiarbide 47.74.

Iruñeko marka-kontrolean asteazken honetan, Adel Ben Miloudek 1.54.35 800 metrotan, markak hobetzen aurrera begira, aurtengoan marka handi bat egin daitekeen sentsazioarekin.




Altamirako pistan joan den larunbateko W60 maratoiko Espainiako errekorra lortzeko ahaleginean, Eva Esnaola protagonista hori lortzetik 37 segundora gelditu zen, 3:19:00eko denbora eginez eta errekorra 3:18:23koa da; Evak lortuko zuen, zalantzarik gabe, ez bazen 30 eta 35 km artean geldialdi tekniko bat egin beharrean izan, minututik gora galdu baitzuen bertan. Horren adierazgarri da bere kide izan zen Alazne Mujikak 3:18:17 egin izana, beti errekorreko erritmoan joanez. Pena.

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak