top of page

Gipuzkoako errekor bat 16 urtetik beherakoentzat eta zazpi podium Euskadiko txapelketan

Egilea: Pululu Itzulpenaa: Auritz mendizabal




Asteburu handia atleta urdinek parte hartu zuten lehiaketetan.

Zalantzarik gabe, garrantzitsuena larunbat arratsaldean gertatu zen Anoetako estadio txikian, 16, 18 eta 20 urtez azpikoen Gipuzkoako txapelketako hirugarren egunean, eta parte-hartze libreko probak egin zrienean baita ere.. Proba horretan, 16 urtez azpikoen 1.500 metro oztopoko lasterketan, Urko Etxebeste beasaindarra Gipuzkoako txapeldun izan zen eta Gipuzkoako errekor berria ezarri zuen 4:25.16 eginda eta Jon Galarraga Tolosa Cfko atletari kenduta. Marka honekin, Urko Esapiniako ranking-ean bigarren jartzen da eta 3.000 metrokoan lehenengo jarraitzen du.




Euskadiko txapelketa absolutuan, Durangon, balantzea bikaina izan zen; izan ere, parte hartu zuten 11 atleta urdieatatik 8 podiumera igo ziren. Euskadi absolutuko txapeldunak hauek ziren: Iraia Mendia 1500 metroan 4.37,06; Ane Torres, pisu-jaurtiketan (4 kg) 12.97; Donostiako Atlético Dorleta Oiarbide ordiziarra, mailu-jaurtiketan (4 kg), 49,47 kg-rekin; eta Gari Garmendia Realeko izaldarra, 14,85rekin. Hauek ziren txapeldunordeak: Irenia Apaolaza 200 metroan, 24.88 marka pertsonala eta estatuko gutxienekoa 23 metroan; Sara García pertikan 2,65eko saltoarekin; eta Nora Tobar Atletico San Sebastianekin 1,73 altuera-jauzian. Danel Pérez 4.a zen altuera-jauzian 1.94; Ane Torres 6.a diskoan; Unai Mendizabal 12. 800 metrotan 1.59.02; Itsaso Estala 15. 100 metrotan 12.83 eta Nerea Galparsoro Atlético de San Sebastiánekin 6. 100 metrotan 12.49 finalean eta 12.22 (+2.8) semifinalean.




Donostiara itzulita, 1.500 metroko probetan, 16 urtez behekoen txapeldunorde Haitz Urrestarazu zen 4.46.17rekin. Parte-hartze libreko probetan, gizonezkoetan, pisu-jaurtiketan (5 kg) Aimar Alustiza 14,68 marka pertsonala, 100 metrotan Unax Auzmendi 12.08, Unai Mujika 14.10 eta Markel Pérez 14.21 eta 3.000 metroan Jon Naldaiz 9:10. Emakumezkoetan, 100 metrotan Elene Galparsoro 13.56, Elene Basarte 13.80 marka pertsonala, Amaia Santamaria 14.07 marka pertsonala, Rabha Adjour 14.49 (+2,2), Iraia Mendia 14.55, Malen Artza 14,81 marka pertsonala, Maddi Garate 14.83 marka pertsonala, Maddi Oiarbide 14.07 eta Izar Aranburu 16.09. 300 metrotan Ainhoa Albisu 47.22 marka pertsonala, 100 metro hesietan Amaia Santamaria 17.67 marka pertsonala, Garazi Zubiaurrek 9.86 pisu jaurtiketan eta pertika jauzian Maddi mendizabalek 2.45 marka pertsonala eta klubek 16 urtez azpikoen errekorra eta Elorri Garciak 2.15 marka pertsonala zerupean.

Valladolideko 18 urtez behekoen Espainiako selekzioen arteko txapelketan, Euskadirekin Aratz Zendon hautatu zuten pisu-jaurtiketan (5 kg) 15.28 eginez, Uxue Artola disko-jaurtiketan (1 kg) 13. zen 25.29rekin eta Eneko Rodríguezek 4x100 metro mistoko errelebuan parte hartzen zuen, eta 15. eta 50.00 marka egin zuten; Euskadik seigarren postua lortu zuen selekzioka.

Alacanteko La Nucia herrian egin zen Espainiako bigarren mailako klub masterren txapelketa. Bertan, Lurdes Intxausti izaldarrak Atlético Renteria klubarekin parte hartzen zuen, Txindoki AT filial master klubeko atleta gisa. Lurdes 3. mailu-jaurtiketan (3 kg), eta 25, 88 eta 5. pisu-jaurtiketan (3 kg), 8.78rekin. Atlético Renteriak 3. postuan amaitu zuen, eta lehena Hungariako puntuen sailkapenean.

Salamancako sari nagusian, Atletico San Sebastiankeo Paula de Juanek 1.00.61 egiten zuen 400 metro hesietan.

Eibarko parte-hartze libreko probetan, Amaia Santamariak 4.44 jauzi egiten zituen luzera-jauzian bere debutean; Iruñean, Leire Tobarrek 100 metroko hesiak korrika egiten zuen 16.00ean, eta Dorleta Oiarbidek mailua (4 kg) 47.14ra jaurtitzen zuen.

Asteburua

Asteburu honetan, larunbatean, Alacanteko La Nucia herrian, emakumezkoen kategoriako kluben ohorezko mailako Iberdrola ligaren finala izango da. Han izango da Donostiako Atlético Madrileko 4. postua gainditzeko eta podiumean sartzeko. Donostiarrekin Iraia Mendia 3.000 metro oztopoetan eta Irenia Apaolaza 4x400 erreleboanizango dira.

Igandean, Gipuzkoako 16,18 eta 20 urtetik beherakoen txapelketako laugarren eta azken jardunaldia, eta parte-hartze libreko 20 proba Donostian, Anoeta estadioan.

Herri-lasterketetan, larunbatean, Abkrossa Donostiako Amara auzoan, Gasteizko mendiak eta Azagrako (Nafarroa) Pablo Ariza sototik 10 km. Igandean, Lakuntzako Lakuntza Aralar mendi lasterketa, Tolosako hiru tontor eta bi tontor mendiko lasterketak eta Loiuko (Bizkaia) familia-lasterketa solidarioa.

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page