Euskadiko pista estaliko bost txapeldun berri

Egilea: Pululu Itzulpena: Auritz Mendizabal





Txindoki Jaso Autowag ATko hamalau atletek portaera bikaina izan zuten joan den larunbatean Donostiako Antonio Elorza belodromoan jokatutako 16, 18 eta 20 urtez azpikoen kategorietako pista estaliko Euskadiko txapelketan.


Denboraldi honetan Donostiako belodromoan jokatu den pista estaliko azken txapelketa izan da. Hasieran pista estaliko denboraldia zalantzazkoa zen baina, azkenean, uste baino hobeto amaitu da Gipuzkoako Atletismo Federazioaren lan onari esker eta atletek lehiatzeko aukera izan dute.


Azken txapelketa horretan, klub urdinak 14 atleta aurkeztu zituen eta, guztira, Euskadiko bost tituluren balantzea lortu zuten, bi azpitxapelketa eta brontzezko bi domina.





Gazteenetatik hasita, 16 urtez azpikoen kategorian Euskadiko titulua 3.000 metroan Jon Naldaizentzat 9.29.23 markarekin 3000 metrotan, marka pertsonala eta ia seguru Oviedon martxoaren 20an egingo den kategoriako Espainiako txapelketan lehiatzeko txartela. Azken hori bera ere Aratz Zendonentzat; izan ere 15,64 bota eta Euskadiko txapeldun izateaz gain, Oviedon izango da zerupeko titulua berresteko. Nesketan, Garazi Zubiaurre txapeldun 8,85 bere marka pertsonala berdinduz. 1000 metroko mutilen lasterketan, brontzea Eneko Oliveirarentzat 2:54.39rekin, 4. postua Ethan Cabanillasentzat 2:55.55 marka pertsonalarekin eta 9. Auritz Mendia 3:01.09rekin.


18 urtez azpikoen kategorian, Danel Pérez txapeldunordea zen luzera-jauzian (5.90), Nahia Iraola txapeldunorde zen 800 metroan (2.26.16) eta Unai Mendizabal 4.a zen 1500 metrotan (4.50.65) eta 6.a 800 metrotan (2.10.95); bi lasterketa horiek oso taktikoak izan ziren eta oso ondo etortzen dira txapelketetako lasterketetatik ikasteko.


20 urtez azpikoen kategorian, Euskadiko txapelduna Irenia Apaolazan 200 metroan 25.03rekin eta Iraia Mendian 800 metro eta 2.20.67 markarekin; 3.000 metroko mutiletan, brontzezko domina Jon Etxeberria Iztuetarentzat, 9.50.68 marka pertsonala pista estalian; Leire Tobar 4. nesken 60 metro hesietan denboraldiko bere emarka onena den 9.35ekin; Unax Auzmendik 8. 200metrotan 24.59rekin eta 9. 7.69rekin 60 metrotan, bietan marka pertsonala eginez.


Madrilgo Getafe herrian, Cerro de los Angeleseko zirkuitu gogorrean, banakako eta selekzio autonomikoen arteko Espainiako kros-txapelketan, 23 urtez azpikoen kategorian, Alex Iraola ordiziarraren Euskadiko selekzioarekin debut ona. Izan ere, 58. postua lortu zuen helmugan eta Euskadiko 4. atleta, azken sailkapenean Euskadiko selekzioa 11. postuan izan dadin lagunduz.


Estatu Batuetan, Birminghan hirian, Alabama estatuan, joan den astelehenean estreinatu zen pista estalian Txindoki Jaso Autowag ATko Ane Torres ordiziarra pisu-jaurtiketan (4 kg), 11.92 metrorekin.


Irenia Apaolaza 20 urtez beherakoen Espainiako txapelketan Antequeran (Malaga)


Larunbat honetan, Antequeran (Malaga), Espainiako txapelketa jokatuko da pista estaliko 20 urtez azpikoen kategorian. Irenia Apaolaza abiadura-lasterkaria bakarrik arituko da 200 metroko lasterketan. Irenia sasoi betean eta 24.89ko marka onenarekin joan da. Marka hori Gipuzkoako bosgarren onena da eta Estatuko txapelketa honetan parte hartzen duten 12 atletetatik seigarren markarik onenarekin eta podiumera igotzeko asmoarekin iritsiko da, guztiak oso parekatuta baitaude.


Adierazi behar da Ireniak, 400 metroan duen markarekin (57.89), 12 atleta bakarrik dituen talde selektiboan ere sartuko zela. Espainiako Atletismoko Errege Federazioak Covid murrizketen bidez lehiatzeko aukerak aurten dezente zaildu dira.


Murrizketa horiek direla eta, 800 metroko proban Iraia Mendia ez da egongo. Izan ere, 2.18.35eko krono batekin, 13. geratu da (12. postua 2.18.23rekin sartu da) eta, azken orduko ustekaberik ez bada, ez da joango eta aire zabaleko denboraldiari itxaron beharko dio. Iraiari bezala gertatu zaio Leire Tobarri ere 60 metro hesietan; 16 atleta baino ez ziren sartzen eta 18.a da rankingean: 9,35marka du eta 16. dagoenak, berriz, 9,33. Pena.


Larunbat honetan, Durangon, parte-hartze libreko proba batzuk egingo dira, eta 16 urtez azpikoen kategoriako jaurtitzaile urdinak joango dira pisu-jaurtiketako probara.

Sarrera nabarmenenak