top of page

Estatuko txapelketetarako gutxieneko hiru marka berri pista estalian

Egilea: Pululu Itzulpena: Auritz Mendizabal




Atletismoko egun handia pista estalian joan den larunbatean Donostiako Antonio Elorza belodromoan bizitakoa. Bertan, parte-hartze libreko probetako laugarren eta bosgarren jardunaldiak egin ziren eta, azkenean, Txindokiko 29 atletak hartu zuten parte.

Denak maila onean egon ziren. Espainiako txapelketetan parte hartzeko gutxieneko markak lortzen zituzten hiru atleta nabarmendu ziren.

Urko Etxebestek, bakarkako lasterketa batean, 16 urtez azpikoen 1.000 metroko lasterketan gutxienekoa lortu zuen 2.46.95 markarekin (2.47.00 eskatzen zioten) eta, hala, bere marka pertsonala hobetu zuen. 3.000 metroetan bezala, bigarren minimoa lortu zuen martxoaren amaieran Sabadellen egin beharreko 16 urtez azpikoen Espainiako txapelketarako.

Aratz Cendonek, 5 kg-ko bolarekin pisua jaurtitzeko bigarren lehiaketan, 14,64ko marka lortu zuen, martxoaren hasieran Valentzian 18 urtez beherakoen Espainiako txapelketan parte hartzeko eskatzen dizkioten 14.30etatik gora.

Nahia Iraolak, gorputzaldi bikainean, 4.55.86 marka pertsonala egitean (4.58.00 eskatzen zioten) lortu zuen gutxienekoa 1.500 metroan eta martxoaren hasieran Valentziako 18 urtez azpikoen estatuko txapelketan egongo da hau ere.

Goizeko lanaldian, gizonezkoen 60 metro lauetan, Danel Pérez 7.55, Unax Auzmendi 7.74, Damian Bucurici 7.84 (debuta) Ibai Garmendia 8.11 marka pertsonala, Harri Lasa 8.21 (debuta), Axier Olano 8.23, Markel Pérez 8.83 (debuta) eta Unai Mujika 8.92 (debuta).

800 metrotan, gizonezkoetan, Unai Mendizabal 2.04.10.

60 metro lau emakumezkotan, Irenia Apaolaza 8.02 marka pertsonala, Uxue López 8.22 marka pertsonala eta 16 urtez azpikoen gutxienekotik 12 ehunera soilik, Leire Tobar 8.37, Garazi Etxeberria 8.58, Elene Basarte 8.70 marka pertsonala eta Yera Galparsoro 9.24 (debuta).

300 metrotan emakumeetan, Uxue López 43.52, marka pertsonala.

Altuera-jauzian, Nora Tobarrek Atletico San Sebastianen elastikoarekin egiten zuen debuta 1.66 markarekin.

Arratsaldeko lanaldian, 200 metroko lasterketan, marka handia Eneko Rodríguezena debutean, 23:08 gutxienekotik 8 ehunenera, Estatuko 18 urtez azpiko minimotik (hanketan dauka, zalantzarik gabe). Unax Auzmendik 24:94an korritzen zuen, Ibai Garmendiak 26:32an egiten zuen debuta eta Axier Olanok, berriz, 26.70arekin.

600 metrotan Haitz Urrestarazuk bakarrik egin behar izan zuen lasterketa eta 1.35.68 markarekin egin zuen debuta.

1500 metroko lasterketan, Jon Naldaizek berriro egin zuen korrika 4.12.52an, Estatuko minimotik oso gutxira bigarren aldiz, eta debut ona Ethan Cabanillasek 4.19.39rekin.

Altuera-jauzian gizonetan, Danel Pérez 1,80 eta Ander Izurieta 1,55 marka pertsonala.

Zuhatz Sukiaren jaurtiketa ona 5 kg-ko bolarekin (13.94 kg-rekin estatuko minimotik 36 cm-ra baino ez da gelditzen, 14.30); marka pertsonala ere bada Aimar Alustizarentzat (12.85).

Emakumezkoen 200 metrotan, Irenia Apaolaza 25.07.

60 metro hesietako lasterketan, Leire Tobar bi aldiz aritu zen: lehenengoa 10.15ean eta bigarrena 9.92an.

Emakumezkoen pertika jauzian, marka pertsonal berria eta klubaren errekor absolutua pista estalian Sara Garcíarentzat (2,45).

3 kg-ko bolarekin, Uxue Artola 10.70, Garazi Zubiaurre 9.10 eta Lurdes Intxausti 8.80.

Asteburua

Asteburu honetan, larunbatean Donostiako Antonio Elorza belodromoan egingo den pista estaliko kluben Euskadiko Kopan, Real Sociedad Octavian Romanescurekin arituko da 60 metro lauetan, eta Gari Garmendia pisu-jaurtiketan, eta Atlético de San Sebastián Nerea Galparsororekin 200 metrokoan eta Nora Tobar altueran. Igande goizean, Donostiako Anoetako mini-estadioan, mailu-jaurtiketan norberak parte hartzeko probak egingo dira, eta han izango da Atletico San Sebastianekin Dorleta Oiarbide.

Herri-lasterketetan, larunbatean Cintruenigoko (Nafarroa) Virgen de la Paz herri-lasterketa eta igandean Arabako Laudioko herri-lasterketa izango ditugu.

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page