top of page

Espainiako txapelketan laugarren titulua Nora Tobar-entzat

Egilea: Pululu Itzulpena: Auritz Mendizabal




Txindoki Jaso Autowag ATko Nora Tobar atletak hitzik gabe utzi gintuen Espainiako txapelketan.

Nora Luis Puig belodromora joan zen Valentziara altuera-jauzian pista estaliko 23 urtez beherakoen Espainiako txapelketa jokatzera. Egia esan, Norak ez zuen jarduera onik izan negu honetan Donostiako belodromoan pista estalian lehiatu zen hiru alditan eta Estatuko txapelketara 1,66ko jauziarekin joan zen, bere marka den 1,71tik urrun.

Baina lerro hauetan lehenago ondo iragarri genuen bezala, Espainiako txapelketa batean onena espero behar da beti atleta ataundarrarengandik; izan ere, haren lehiaketa fetitxea da, zalantzarik gabe. Espainiako 14 txapelketetara joan denetako balantzea honako hau izan da: 12 poldium, hiru urre, sei zilar eta hiru brontze, eta beste bi laugarren postu.

Nora, urrez azpimarratzeko beste arratsalde batean, 1.56an jauzi egiten hasi zen, eta lehenengoan pasatu zuen; gero 1.61, 1.65, 1,69 eta 1.72an egin zuen bezala. Horrek marka pertsonala suposatzen zuen eta zilarrezko domina ziurtatzen zuen; listoia 1,74an zegoen harentzat eta beste lehiakide batentzat; azken horrek hiru saiakerak huts egin eta Norak, berriz, hirugarrenean gainditzea lortzen zuen.

Horrela, zakurako beste txapelekta bat lortu du. Maila goreneko lehiaketan duen gaitasuna izugarria da 2014az geroztik urtean bi aldiz lehiatzen baita, pista estalian bata eta aire zabalean bestea. Urte hauetan guztietan podiumera igo da kategoria guztietan, sub 16, sub 18, sub 20 eta sub 23 kategorietan. Noizbait hust egitea erraza izaten da lesio bat dela edo beste zerbait, baina Norak hainbeste urtean berea egitea ez da kasualitatea. Zorionak Nora eta Odei.

Euskadiko eta Nafarroako kategoria absolutuko neguko jaurtiketa luzeen txapelketan, Iruñean, emakumezkoen mailua jaurtitzeko proban (4 kg), Donostiako Atletikoko Dorleta Oiarbide Euskadiko txapelduna izan zen 44,38 jaurtiketa hoberenarekin. Bere taldekide Dorleta Armendariz ordiziarrak hiru saiakera nulo egin eta markarik gabe geratu zen.

Euskal Atletismo Federazioak antolatutako Getxoko Fadurako instalazioetan egin zen “Espainiako txapelketarako proba selektiboa” krosean. Adierazi behar da gizon seniorren lasterketaren buruan Segurarra zela, Txindoki Grupo Jaso Autowag AT-ko lehendakari eta Euskadiko egungo kros txapelduna den Eneko Agirrezabal eta lasterketa utzi egin behar izan zuela lesio baten ondorioz. 23 urtez azpikoen kategorian, zazpigarren postua lortu zuen Alex Iraolak elastiko urdinarekin krosean egin zuen lehen lasterketan. Hala ere, lehen sei sailkatuetako bat Euskadiko selekzioarekin joateari uko egin dionez, atleta gaztea izango da Txindokik Getafen izango duen ordezkari bakarra. Euskadiko selekzioarekin Espainiako Kros Txapelketara (igandea, 28) joango da.

Txindokiko Jaso Autowag ATko senior emakume absolutuen emanaldi handia: 9. Irati Zubizarreta, 10. Ana Samaniego eta 12. Uxue Ibáñez. Sub20 kategorian 13. postuan Jon Etxeberria Iztueta.

Ibilbideko Espainiako Txapelketan, Sevillako Alamillo parkeko zirkuituan, Tolosa CFko Hodei Caballero ordiziarrak eszenaratze ezin hobea egin zuen 20 urtez behekoen kategorian. Ibilbideko 10 km-ko proban atera zen, Espainiako 10.a izan zelarik 46,52ko markarekin. Iazko abenduan Getafen egiten zuen marka 2 minutuan hobetu zuen (48,50).

Pista estaliaren gutxienekoak kontrolatzeko Donostiako belodromoan egindako seigarren jardunaldiko emaitzei dagokienez, hauek izan ziren emaitzak:

1500 metro gizonezkoetan, Unai Mendizabal 4.15.64 marka pertsonala eta Ayoub Hssine-n debuta 5.11.53, 1.500 metro emakumeetan Nahia Iraola 5.12.54 eta Naroa Iturrioz 5.44.79, 60 metro hesietan Leire Tobar 9.49, 60 metro lauetan Octavian Romanescuk 7.01 semifinaletan eta 6.98 finalean, Nerea Galparsoro 7.83 eta 7.81, Itsaso Estala 8.04 denboraldiko marka eta 8.05 eta Garazi Etxeberria 8.55.

Altsasun federatuentzako Nafarroako Kros Txapelketa egin zen igande goizean Herrikoientzat ere egin zen lasterketa bat federatuen zirkuitu berean eta Egoitz Iztueta atleta ordiziarrak seigarren postu polita lortu zuen.

Pista estaliko Espainiako txapelketa absolutua Madrilen eta gutxieneko markak egiteko kontrola Donostian

Larunbat honetarako, eta Nora Tobarrek Valentzian egindako 1.74ko jauziaren sari nagusi gisa, 23 urtez azpikoen Espainiako txapelketa irabazi zuen altuera-jauzian eta absolutorako txartela atera du. Atleta ataundarrak 20 urterekin egingo du debuta eta, bigarren urtean, 23 urtez azpikoen kategorian (Noraren eta 2022aren falta dena geratzen zaio), Espainiako txapelketa batean parte hartuko du. Covid murrizketengatik 8k baino ez dute parte hartuko.

Norak larunbat arratsaldean parte hartuko du Madrilgo Gallur kirolgunean eta ikastea izan behar du helburu hemendik aurrera geratzen zaizkion txapelketa absolutuetarako, aldez aurretik jakin arren dena emango duela eta morala oso handia dela. Norari oraindik bere kategorian beste hiru Espainiako txapelketa gelditzen zaizkio egiteko, bata aurten eta beste bi datorren urtean.

Donostian, Antonio Elorza belodromoan, larunbatean, gutxienekoak lortzeko beste jardunaldi bat egingo da, 16,18 eta 20 azpikategorietarako Gipuzkoako txapelketa izango zena. Donostian jokatuko den gutxienekoen zazpigarren eta azken kontrola izango da. Oraingo honetan 18 atleta urdin izango dira, 9 gizonezko eta 9 emakumezko.

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page