Eneko Agirrezabalen maratoiaren elitean sendotzea

Egilea: Pululu Itzulpena: Auritz Mendizabal


Atletismo goiz bikaina eskeini zigun telebista, ordenagailu eta mugikor bidez jarrapeina egin geniogunoi (entrenatzen jarraitzea ezinezkoa zaigu eta...), beste behin eta hirugarrenez jarraian maratoi batean, berea egin baizuen oraingoan ere. Eta jarrai dezala.

Txindoki Jaso Autowag AT taldeko atleta onenak, egungo presidenteak eta Jon Etxeberrriak entrenatuta, Eneko Agirrezabal segurarrak, igandean hartu zuen parte Valentziako maratoiaren 40. edizioan. Jakina da aurten maratoi hori mundu osoko eliteko atletentzat baino ez zela eta segurtasun-neurri zorrotzak izan zituen.

Proba honen aurrekoetan esan bezala, ziurrenik munduko azkarrena izan zitekeen 2020an maratoiaren distantzian lasterka egiteko (42 km eta 195 metro). Izan ere, halaxe izan zen zalantzarik gabe, horretarako martxoan Tokion irabazi zuenaren 2 h 04.15 egindako erlojupekoa hobetu behar zen. Eta Turiako hirian, berriz, irabazleak 2 h03.00-ko marka egin zuen.

Valentziako maratoia munduko betiko hirugarren maratoi azkarrena bihurtu da Berlingo eta Londresko maratoien atzetik.

Eneko Agirrezabal probaren 55. postuan iritsi zen helmugara (parte-hartzaile guztien 73. markarik onenarekin abiatu zen), 2h13,51 segundoko marka pertsonal berriarekin (2h13,48 denbora errealean). Iaz proba berean lortutako 2h14,35eko denbora errealeko kronoa 47 segundotan hobetu du; Enekoren krono horrek km bakoitza 3 minutu eta 10 segundotan egitea suposatzen du, hau da, 31:40 10 kmko.

Enekok berriz ere maila eman zuen. Estatuko atleten artean 9. izan baitzen, eta 10. markarekin iristen baitzen irteera-lerroan zeuden estatuko 32 atletetatik. Datu garrantzitsu bat da Espainiako lehen bost atletak 2h10 baino gutxiago egin zutela eta gutxieneko olinpikoa egin zutela; zalantzarik gabe betiko estatuko atleten maratoi lasterketarik onena.

Berriro ere Eneko oso erregularra zen lasterketan, ia etengabe 3,10 km-ko erritmoa mantenduz. Horren erakusgarri da maratoi-erdia 1h 06.46an egin zuela, eta bigarren erdia 16 segundoz baino ez zela atzeratu, 1h 07.02an. Enekok 2h 15 minutuko erbia gidatzen zuen taldean alde egin zuen lasterketan, harik eta 30. km-an bakarrik geratu zen arte. Maratoi-erdian lasterketako 64. pasa zen eta 55. postuan amaitu zuen proba.





2h.13.51ko marka honekin, Eneko betiko maratoiko Gipuzkoako rankingeko 4.a da, eta Diego García (2h09.51), Kamel Ziani (2h 10.36) eta Iraitz Arrospide (2h10,59) baino ez ditu aurrean, denak nazioarteko mailako korrikalariak hainbat aldiz. Eta hori zaila izango da Enekoren kasuan; izan ere, estatuko atleten arteko maratoi-proba, berak daramatzan bi urteetan, izugarri igo da, eta Enekok 2020ko denboraldia Estatuko sailkapeneko 11. atleta bezala amaitu du. Eta 2019ko azken 12. postua hobetu du 2006tik 2019 arteko ranking guztia hartuta. Adibidez, Berlingo Europako txapelketan 2018an parte hartzeko eskatzen zuten gutxienekoa lortuko zuen, 2h14.30 izan baitzen marka hori.

Maratoia adin kontua ez dela frogatzeko, esan behar da Valentzian 12. postuan heldu zen eta estatuko eta Europako lehen atleta Ayad Lamdassem izan zela, duela 14 urteko Julio Rey-ren maratoiko Espainiako errekor zaharra gaindituz eta 2h06.35ean utziz; eta 2h 09,28ko markarekin hasi zela, Londresen 2013an 31 urte zituela. Beraz, 39 urterekin egin du bere markarik onena; ea Enekok, 33 urterekin hasi zela kontuan hartuta, aurrerantzean beste poz batzuk emateko gai den.




Azkenik, IAAF taulako puntuei dagokienez, bertan ikusten baita atletismoko probetako marka bakoitzaren maila, adierazi behar da Enekoren 2h.13,48 markak 1095 puntu balio dituela taulan, hau da, 28,30 10 km-tan ibilbidean edo 1h 02.23 maratoi erdian.

Hodei Caballerok 4 segundotan hobetu du Euskadiko errekorra

Ibilaldi atletikoko CD Cerro Buenavista Getafeko 10 km-ren lasterketan, Tolosako CFko Hodei Caballero ordiziarrak 13. postuan helmugaratu eta 18 urte azpikoen artean lehenengoa izanda, 48:50 egin eta Euskadiko kategoriako errekorra ezarri zuen. Gogoan izango du bizi osoan egun hau Hodeik; izan ere, horrez gain, Jesús Ángel García Bragado eta Diego García Carrera ibiltari haundiekin batera egin baitzuen lasterketa.

Pista estalia hasten da

Igande honetan Donostiako belodromoan izango da pista estaliko parte-hartze libreko lehen proba. Bertan, Txindoki ATko bost atleta izango dira: Unax Auzmendi eta Irenia Apaolaza egongo dira 60 metro lauetan, Ane Irribarria 60 metro hesietan, Iraia Mendia 800 metroan debuta egingo du eta Nora Tobar altuera jauzian arituko da.

Sarrera nabarmenenak