top of page

Eneko Agirrezabal Valentziako “Elite Edition” maratoian

Pululu (Itzulpena: Auritz Mendiabal)



Igande honetan, Valentzian, munduko maratoi azkarrena izango da seguruenik 2020ko urte bitxi honetan. Valentziako maratoia ez da falta izango aurten eta, gainera, tokatzen zen egunean, ez munduko maratoi gehienak bezala, bertan behera utzi behar izan baitituzte. 2019. urtea amaitu baino lehen izena emanda zeuden 30000 atleta baino gehiagok parte hartzen ez badute ere, eliteko atletentzako maratoia izango da. Maratoi horretan, gizonezkoen eta emakumezkoen artean, munduko 218 atleta baino ez dira izango.
 
Maratoi honetan izango da Txindoki Jaso Autowag AT taldeko lehendakaria den Eneko Agirrezabal segurarra. Bere hirugarren maratoia izango da eta Valentzian bigarrena, joan den urteko otsailean Sevillan hasi zenetik (2h16.32). Eneko proba hau prestatzen ari da abuztutik aurrera egingo den jakin gabe. 2019ko abenduaren 1ean Valentzian egin zuen bigarren maratoian 2h14,36 marka pertsonalarekin aritu zenetik, beste hiru aldiz baino ez du lehiatzeko aukerarik izan: abenduaren 31n Donostiako San Silbestrean bigarren eginez, Idiazabalgo kros herrikoian irabazi otsailaren 26an eta Euskadiko Kross txapeldun izan zenean Gernikan.
 
Valentziako maratoia Espainiako maratoirik azkarrena da gizonezkoetan eta emakumezkoetan, eta Espainiako maratoirik onena da 2014az geroztik; iaz, berriz, munduko seigarren maratoi azkarrena izatea lortu zuen, Kinde Atanaw Alayew etiopeak irabazi baitzuen 2h 03.51 marka eginez.
 
Eneko Valentzian parte hartzaileen 73. marka onenarekin aurkeztu da 2h 14,36 (3,11 km bakoitzeko) bere marka hobetzeko helburuarekin. Estatuko 25 atletetatik 10.a da; beste zazpik debuta egingo dute aurten bertan.
 
Sevillan 15. egin zuen eta estatuko 2., Valentzian iaz 40. eta estatuko 7. Ea aurten beste poz bat ematen digun. 
Eutsi, Eneko! Maratoia zuzenean jarraitu ahal izango da igandean 8:30etik aurrera, bai Teledeporten bai etb4n.
 
Hodei Caballero Getafera
 
Tolosa CFko Hodei Caballero ordiziar atletak AD Cerro Buenavista txapelketan parte hartuko du igande honetan Getafen, 10 km-ko ibilbideko proban (RFEAren egutegiari dagokion saria). Hodeiren 18 urte azpikoen kategoriako azken lasterketa izango da eta adin-tarte horretako berak duen Euskadiko errekorra hobetzea izango du helburu.
 
Kataluniako Granollers herrian, igandean, egutegi nazionaleko lehen krosa izango den Granollerseko Cross Ciutat egingo da. Egitea bera da berri handia.

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page