top of page

Danel Pérez Espainiako txapeldun eta Iraia Mendia txapeldunorde

Egilea: Pululu Itzulpena: Auritz Mendizabal




Balantze bikaina egin dute Txindoki Jaso Autowag AT taldeko bi atletek, Torrenteko (Valentzia) 20 urtez behekoen aire zabaleko pistako Espainiako txapelketan parte hartu zutenek.

Danel Pérez ordiziarra, altuera-jauziko lehiaketa bikain batean, Espainiako txapeldun izan zen 2.01 metroko marka pertsonal berriarekin, eta bere bizitzan lehen aldiz altuera-jauziko 2 metroko hesi mitikoa igaro zuen. 1.97ko marka hoberenarekin joan zen Danel Espainiako txapelketara, pista estalian egindakoarekin, Antequeran (Malaga), Espainiako 4. izan zenean, eta Torrent-en marka hori parte-hartzaileen 5. onena izan zen. Baina oraingoan, berandu baino lehenago atera behar zitzaion eta, konkurtso borobila egin zuen sustoren bat behintzat kentzen badugu. Gogoratu 2004koa dela eta horregatik kategorian lehenengo urtea duela oraindik... Danelek, 2.01eko marka horrekin, uztailaren 17an, igandea, 20 urtez azpikoen kategoriako klubaren errekorra hautsi zuen, José Félix Bartolomé zenduarena egon dena 39 urtez eta ez egun bat gehiago; izan ere 1983ko uztailaren 17an egin baitzuen Espainiako junior kategoriako txapelketa batean. Joseba Bolinagarenarekin batera zen zaharrena, egun berean egina 800 metrotan brontzea lortzeko 1:52.92rekin.




Larunbatean Iraia Mendia lazkaotarrak pronostikoak betetzen zituen, eta 3.000 metroko oztopoko txapeldunordea zen Espainia txapelketan; Marta Serrano Azpiazu madrildarrak irabazi zuen lasterketan munduko txapelketara joateko minimaren (10:21) azpitik korrika eginez. 10:27.01 eginda berea den Gipuzkoako errekorretik segundu eskasera gelditu zen Iraia. Haundia Iraiaren denboraldia.

Igande goizean, Tolosa CFko ordiziarra den Hodei Caballero Espainiako 4. postuan sartu zen 10 km-ko pista-ibilaldi zailean, 50:17.87 marka pertsonal hoberenarekin. Pena abixu bategatik egin behar izan zuen geldialdi batek brontzea lortzea ekidin baitzion. Haundia honen denboraldia ere.

16 urtez azpikoen Espainiako Txapelketa Avilesen (Asturias)

Asturiasko Avilés herrian aire zabaleko pista-denboraldiko Espainiako azken txapelketa egingo da asteburu honetan. Atleta gazteenek, 16 urtez azpikoek jokatuko dute, 2007. eta 2008. urteetan jaiotakoek.

Txindoki Jaso Autowag AT taldekoak dira hiru atleta: Urko Etxebeste beasaindarra, larunbat arratsean 1500 metro oztopo izango dituena eta 4.25.16 kategoriako Gipuzkoako errekorra, parte-hartzaileen hirugarren markarik onena duena. Urkoren helburua argi dago: podiumean sartzen saiatzea eta Euskadiko denboraldiko kategoriako fondistarik hoberena izan dela erakustea.




Haitz Urrestarazu ataundarra 1.000 metroko lasterketara joango da, EAEko mediofondistarik onena zalantzrik gabe, 2.37.75eko bosgarren markarekin berdinduta; eta Haitzen helburua igandeko finalean sartzea da. Horretarako, korrika egin beharko du, eta asko, larunbateko finalaurreko zailetan.

Uxue López beasaindarrak 100 metroko lasterketan parte hartuko du 24. postuan 12.68rekin, finalerdietara pasatzeko eta marka hobetzeko asmoz; eta 300 metroko lasterketan, 42.04 marka (parte-hartzaileen 20.a) hobetzeko asmoz. Uxue larunbatean hasiko da goizean.




Uztailaren 26an (asteartea), Anoetako estadio txikian, parte-hartze libreko probetako beste egun bat izango da: emakumezkoen altuera-jauzia, emakumezkoen pertika-jauzia, 200 metro emakume eta gizonezkoen luzera-jauzia.

Herri lasterketetan, asteburu honetan, hauek izango ditugu: Triku trail lasterketa Billabonan, Areta trail mendi lasterketa Laudion (Araba) eta Buñuelgo gaueko lasterketa Nafarroan, hilaren 24an, igandea, Zornotzan (Bizkaia), eta hilaren 25ean, astelehena, Santiotako krossa lasterketa Billabonan eta Bizkaiko Iluntziz lasterketa.


Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page