top of page

Atletismoko egun handia Altamirako pistan

Egilea: Pululu Itzulpena: Auritz Mendizabal




Larunbat honetan, Ordiziako Altamira estadioko pista urdin berri eta politean, goizez egingo da Gipuzkoako markak kontrolatzeko bigarren jardunaldia, Gipuzkoako Atletismo Federazioak aire zabaleko pistaren denboraldi honetan antolatzen duen bigarrena.

Lehen jardunaldia apirilaren 10ean egin zen, larunbatean, Arrasateko Mojategiko pistan. Oraingo honetan, atletismoa Altamirako pistara itzuliko da lehen aldiz 2021ean. Irailaren 20an pista urdin berri eta amaitu berria inauguratu zen, Gipuzkoako kolore horretako lehena, eta Gipuzkoako atletismoko federazioak antolatutako beste marka-kontrol bat jasoko du. Aurrekoa atleta eta ikusleen presentzia ezin-hobearekin egin zen; oraingoan 430 atleta izango dira, baina murrizketen ondorioz, ezingo da ikuslerik sartu bertara.

Lanaldia luzea izango da, probak 9:30ean hasi eta 14:00etatik aurrera luzatuko baitira. Atletismoko diziplina guztietako probak izango dira, besteak beste, abiadura-lasterketak, hesi-lasterketak, iraupen-erdiko lasterketak eta iraupen-lasterketak, altuera eta pertika-jauzi bertikalak, jauzi horizontala jauzi hirukoitzarekin, pisu-jaurtiketa eta 4x100 metroko errelebu-lasterketak. Parte hartzen duten 430 atletetatik hogeita hamar baino gehiago Txindoki Jaso Autowag AT taldekoak izango dira. Atletismoko jardunaldiaren zuzeneko emanaldia jarraitu ahal izango da streaming bidez Aupa Tv plataforma digitalean.

Dena Covid protokolo zorrotz baten arabera egingo da, bai atletentzat, bai epaileentzat, bai boluntarioentzat, etab. Eta jendeari eskatzen zaio instalaziotik kanpo segurtasun-distantzia uneoro mantentzea probak jarraitzeko, ekitaldi guztia ondo pasa dadin. Espero bai, baina ez da iragartzen eguraldi lehorrarekin egitea.

Atletismoa Altamirako pistetara itzuliko da maiatzak 22an emakumeentzako maratoi ofizial batekin. Espainiako errekorra lortu nahi da master kategorian

Gipuzkoako Atletismo Federazioak maiatzaren 22tik aurrera Ordiziako markak kontrolatzeko beste jardunaldiren bat antolatuko duenaren posibilitateaz aparte, aurtengo Altamirako atletismoarekin egingo den gailurra José Antonio Peña nazioarteko V. Meeting-a izango da, ekainaren 19an.

Emaitzak

Kluben ohorezko mailako ligako lehen jardunaldian, emakumezkoen Donostiako Atletico taldeak irabazi zuen Donostiako Anoeta estadio txikian lehiaketa. Txindoki ATtik, Donostiako taldearen klub filialeko atleta gisa, Nora Tobarrek eta Irenia Apaolazak hartu zuten parte. Nora Tobar altuera-jauziko bigarrena izan zen 1.69 markarekin eta Irenia Apaolaza, berriz, 4x400 metroko txandako bigarren postan jardun zen eta 3.50.51rekin bigarrenak izan ziren. Donostiako taldean Dorleta Armendariz ordiziarrak mailu-jaurtiketan bigarren egin zuen 51,71rekin, Dorleta Oiarbidek hirugarren 49,87ko marka pertsonalarekin proba berean eta Nerea Galparsoro 4x100 errelebuaren bigarren postan aritu zen, hirugarrenak 48,39rekin izanik.

Bestalde, Real Sociedadek gizonezkoetan Iruñeko Larrabide estadioan egindako lehiaketa irabazi zuen, Octavian Romanescuk garaipenean lagunduz; 5. egin zuen 100 metroetan 10,82 (+2,8) markarekin eta hirugarren 4x100 metroko errelebuan, 41,36 markarekin. Gari Garmendia hirugarren postuan sailkatu zen pisua jaurtitzen (7.260kg), 15.55 metrorekin.

Donostiako Anoetako estadio txikian egindako jaurtiketen kontrolean Fran Torresek xabalina 28.67 metrora jaurti zuen.

Espainiako Atletismoko Errege Federazioaren egutegiko Tast de la Mitja ibilbideko lasterketan, Granollersen (Bartzelona) egindako 10 km-koan, Alexander Oiarbide ordiziarraren 11. postu ederra 30.44ko markarekin, bere betiko laugarren markarik onena, onenetik 9 segundora. Denboraldia hasteko modu bikaina.

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page