Atletismoko agenda zabal eta erakargarria

Egilea: Pululu Itzulpena: Auritz Mendizabal




Asteburu hau atletismoko hitzordu garrantzitsu eta erakargarriz beteta dago, aire zabaleko pistaren udako kanpainan. Atleta urdinek Espainiako bi txapelketa, Euskadiko txapelketa bat, Gipuzkoako bi txapelketa eta parte-hartze libreko probak izango dituzte.

Larunbatean, Bartzelonako Berga herrian, Trail Running federazioen Espainiako txapelketa egingo da. Ethan Cabanillas eta Eneko Oliveira atleta urdinak 20 urtez azpikoen kategorian Euskadiko selekzioarekin egongo dira, biak 18 urtez azpikoen kategoriakoak izanda. Kategoria absolutuan Garikoitz Bravo ere hautatu zuten, baina ez da bertan izango ezkondu berri delako.

Larunbatean eta igandean, Murtzian, Espainiako aire zabaleko pistako unibertsitateko txapelketa jokatuko da. Txindoki Jaso Autowag ATko abiadura lasterkaria den Irenia Apaolaza 200 metroan eta Atlético San Sebastián-eko Nora Tobar atleta urdin-ohia altuera-jauzian lehiatuko dira, biak larunbatean.

Larunbatean, Durangoko Landakoko pistan, 18 urtez azpikoen eta 20 urtez azpikoen kategorietako banakako Euskadiko txapelketa jokatuko da eta bertan atleta urdin ugari izango dira.

Larunbatean, Donostiako Anoeta estadioko pistan, Gipuzkoako 16 urtez beherakoen txapelketako hiru proba izango dira: 100 metrokoak, luzera-jauzia eta 600 metrokoak. Horietan ere izango ditugu urdinak eta parte hartzeko programatuta dauden probetan ere bai.

Igandean, Ordiziako Altamira estadioko pista urdina itzuli egingo da, bost urte igaro ondoren, taldekako eskolarteko eta kluben arteko txapelketa antolatzera. Urte horietan ezin izan da lehen bezala jokatu obrengatik, eta ondoren Covidagatik. Txapelketa ederra izango da 10:00etan hasi eta 13:00ak arte. Jakina, Txindoki eskolako taldeak ere egongo dira.

Lasterketa-agenda ostiralean hasiko da, Iruñetik Donostiarako Basque Ultra Trailarekin, larunbatean Segura-Zerain Mendi lasterketa eta igandean Donostiako minbiziaren aurkako lasterketa, Zarauzko Herri lasterketa, Ezkioko Izazpiko igoera, Errenteriako Landarbaso trail, Aiako mendi lasterketa, Gernika Lumoko mendi lasterketa, Higa Monreal xtrem Monrealen eta Iruñean empresen lasterketa.

Emaitzak

Klubetako ohorezko mailako ligan, Donostiako Atlético San Sebastiánek parte hartzen zuen partidan, atleta urdinen puntu-ekarpen handia 213 punturekin irabazteko eta estatuan parte hartzen duten 16 taldeen sailkapen orokorrean laugarren jartzeko.

Irenia Apaolaza bigarrena zen 400 metroan 57.25 markarekin, eta 4x400 erreleboa irabazi zuen Ghaita El Jarraz, Lorea Ibarzabal eta Alazne Etxeberria lankideekin, 3.50.37ko markarekin. Iraia Mendia bigarrena zen 3.000 metroko lasterketan, 10.03.90 eginez lasterketan, bere lehen 3000 metro aire zabalean; Nora Tobar hirugarrena zen altuera-jauzian 1.72 metrorekin eta Dorleta Oiarbide laugarrena zen mailu-jaurtiketan (4 kg), 47.84 metrorekin.

Gari Garmendia gizonezkoen Real Sociedad taldearekin parte hartzen zuen Soriako partidan. 4. izan zen pisu-jaurtiketan (4 kg), 14.57 eta 8. xabalina-jaurtiketan (800 gr), 37.83; Hodei Caballero, berriz, 4. izan zen 5 km-ko martxan, 22:46.33 marka pertsonalarekin. Reala bigarrena zen 192 puntu bilduz, eta Estatuko ohorezko mailako 16 taldeetatik bosgarrena.

Arrasaten egin zen Gipuzkoako banakako eskola-txapelketaren hirugarren eta azken egunean, 7 domina lortu ziren; Irungo bigarren jardunaldiko 4 dominak eta Eibarko 9 dominak batuta, Txindoki AT eskolako ikasleen 20 domina lortu ziren Gipuzkoako txapelketa honetan. Balantze ona.

Arrasaten, 1.000 metroko alebin mutiletan, Idiazabalgo Aita Iparragirreko Mikel Garmendiaren titulua (3.18.0) eta Beasaingo Lizeo Alkartasunako Beñat Aldasorok subtxapelketa (3.18.3) eta zilarra Idiazabalgo Aita Iparragirreko Milkel Bolinagak Wortex alebin mutilen jaurtiketan (38.31). Neska infantiletan, 1.000 metroan triplete berria, Eibarren bezala 3.000 metrokoan: Beasaingo Loinazpeko Ane Iparragirreren titulua 3.10.3, Lazkaoko San Benitoko Ane Barandiaranen zilarrezko domina 3.10.6rekin eta Ordiziako Jakintzako Intza Arrondoren brontzezko domina 3.19.4rekin. Ordiziako Izaro Cendon Oianguren-ekoa Gipuzkoako subtxapelketa (2 kg), pisu jaurtiketan.

Nabarmentzekoak dira 20 domina horietatik Ane Iparragirreren urrezko hirurak 500, 1.000 eta 3.000 metrotan, Mikel Garmendiaren urrezko biak 1.000 eta 2.000 metrotan, Mikel Bolinagaren zilarrezko biak pilota eta wortex jaurtiketan, Beñat Aldasororen zilarrezko biak 1000 eta 2.000 metrotan, eta Ane Barandiaranen bi dominak 1.000 eta 3.00 metrotan eta Intza Arrondoren bi dominak distantzia berdinetan.

Andoaingo herri lasterketan, 10 kmko lasterketan 9. postuan Beñat Iturrioz (34.49), Bolitas Anaiak Josi Etxeberrieta eta Mitxel Cuadrado 23. (38.12) eta 24. (38.18) ziren, hurrenez hurren.

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia