top of page

Aratz Zendon pisu jaurtiketako 16 urtetik beherakoen Espainiako txapeldun

Egilea: Pululu Itzulpena: Auritz Mendizabal




Duela 15 egun gosaltzen genuen igande goizean Eneko Agirrezabal klubeko presidenteak eta atletarik onenak Valentzian egiten zuten maratoi handiaz gozatuz. Igande honetan ere gosari goxo bat izango dugu berriro ere, “Gosaria diamanteekin” film handiaren izenburuak dioen bezala. Eta inoiz ez hobeto esanda, 14 urteko klubeko atletarik gazteena, pixkanaka Odei Lopez bere entrenatzaileak doitzen duena, diamantea baita.




Pista estaliko 16 urtez beherakoen Espainiako txapelketa jokatu zuen Aratzek Madrileko Gallur kirol-gunean. Txapelketa martxoan bertan behera geratu zen pandemiaren ondorioz, eta segurtasun-neurri zorrotzak ezarri ziren lehiaketaren aurretik zeuden antigeno-testen bidez. Izan ere, pisu-jaurtiketako proban, Ordiziako atleta marka zuten 8 atleta onenen artean zegoen, Gateizen Euskadiko txapeldun izan zena orain hilabete batzuk.

Atleta urdinarentzat Espainiako lehen txapelketa izan zen; izan ere, Estatuko aire zabaleko kategoriakoan, urrian eta Granollers-en, ezin izan zen azken orduan joan Covid-en positibo baten kontaktua izanagatik.




Aratzek 13.98ko jaurtiketa txiki batekin hasi zuen lehiaketa. Jaurtiketen lehen txandan 4. postuan jarri zen eta faborito handiena zenak hasiera batean 15.07. urteko marka hoberena ateratzen zuen. Bigarren saiakeran, Ordiziako atletak hankaz gora jarri zuen lehiaketa, eta 4 kg-tako bola 15.66ra jaurti zuen. Jakina, Espainiako urteko marka onena ezarri zuen.




Lehiaketak jarraitzen zuen eta Aratz titulutik gero eta hurbilago zegoen; izan ere, aurkari zuzenenak 15.18 jaurtiagatik oraindik bere markatik metro erdira geratzen zen. 14.77, 14.78 eta 13.75 izan ziren nulorik gabeko konkurtsoan Aratzen hurrengo jaurtiketak. Eta bere azken jaurtiketan, iadanik Eapiniako txapeldun zela jakinda eta zalantzarik gera ez zedin eta bere ordu arteko jaurtiketa onena kasualitatea ez zela izan frogatuz, azkenekoan 15.61era bota zuen bola.




Ikusitakoaren ondoren, beti egongo da zalantzan Aratzek urrian Granollers-en lortu ahal izan zezakeenaz, titulua 14.52rekin irabazi baitzen, zilarra 14,47rekin eta brontzea 14,31rekin. Zalantzarik gabe urrezko domina urruti ez zuen izango joan balitz.

Odeiren mutil gazte honek txapelketa bat lortu du eta aurrez beste batek egindakoa errepikatu du: izan ere Valentzian 2013an Gari Garmendia izaldarrak ere lortu baitzuen estatuko kategoria honetako txapelketan gailentzea. Orduan, Garik 15 urte zituela, 16.27 bota eta Gipuzkoako errekorra hautsi zuen eta estatuko 10. historiako kategoriako markarik onena. Aratzek 2021ean Garirenak botatzeko erronka polita du.

Donostiar belodromoan parte hartze libreko probako bigarren egunean gertatutakotik, 25.29 metroko Irenia Apaolazaren marka nabarmendu behar da 200 metrotan, bere marka pertsonala berdinduz eta lehenengo aukeran estatuko txapelketetarako 20 urtez azpikoen kategoriako gutxienekoa eginez. Ireniak 60 metro lauetan 8.14an helmuga zeharkatuz marka pertsonaletik bi ehunenetara gedlitu zen. Unax Azumendik ere marka pertsonala egin zuen 200 metrotan 25.44 eginez. Garazi Etxeberriak 8.59, Danel Perezek 7.71 eta Ane Ormazabalek 8.18 egin zuten 60 metro lauetan. 200 metroetan Nerea Galparsorok (Atlético San Sebastián) 25.66 eta Itsaso Estalak 27.30 eta Ander Svenssonek altuera jauzian 1.68 egin zuten.


Asteburua

Datorren igandean hirugarren jardunaldia pista estaliko parte-hartze libreko probetan Donostiako belodromoan. Atleta urdinik ez da faltako.

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page