top of page

Alexander Oiarbide nazioarteko San Silvestre Vallecanan

Egilea: Pululu Itzulpena: Auritz Mendizabal




Ordiziako San Silbestrearen edizio honek izan behar zuen 44.a; 1977an lehen aldiz izan zenetik lehenengo aldiz bertan behera gelditu da beste zenbait lasterketa bezala, ordea. 2021eko azken egunera arte itxaron beharko dugu berriro egiteko.

Espainiako Atletismoko Errege Federazioaren urteko azken egunean, guztira bost San Silbestre lasterketa iragartzen dira. Aurten bi bakarrik egingo dira eta oso modu berezian. Bizkaiko Galdakaoko San Silbestrea, Valentziako Crevillente eta Beasaingoa erori egin dira.

Egutegi horretako bi baino ez dira egingo: Nassos (sudurrak katalanez) Bartzelonan, hiru irteera izango dituztelarik 1.000 lagunentzat bakarrik, eta hiriaren kanpoaldean Madrilen National Nederlanden San Silvestre Vallecana. Azken urte honetan, munduko San Silbestrerik garrantzitsuenean, ez ditu korrika egiten duten ia 40000 atleta herrikoiak izango eta birtualki egitearekin konformatuko beharko dira nahi badute.

Eliteko atletentzako lasterketa izango da, bai gizonezkoentzat bai emakumezkoentzat; sexu bakoitzeko 250 atletak 34 eta 40 minutu baino gutxiagoko marka egiaztatu behar izan dute, hurrenez hurren, 10 km-tan parte hartu ahal izateko. Ohiko ibilbidean ere ez da izango: Vallecasen, Madrileko auzo ezaguneko Zabalgune etorbidean irteera eta helmuga dituela, 2,5 km-ko zirkuitu homologatu batean, eta 10 km-ak osatzeko, 4 buelta emango dituzte. Proba egin aurretik eta parte hartzeko, antigenoen test bat egin eta pasatu beharko dute, eta parte hartzeko eskatzen zizkieten denboretan ez badira sartzen helmugan, deskalifikatu egingo dituzte.

Vallecasen egongo da Ordiziako San Silbestrearen azken irabazlea, Alexander Oiarbide ordiziarra. Zalantzarik gabe, 2020 urte zorigaitzeko honetan gehien aritu den atleta ordiziarra, eta joan den azaroaren 22an Alcobendasen egin zuen kronoa hobetzen saiatuko da. Hori bai, bizilagun guztien arnasa faltako zaio 19:30etatik aurrera animatuz. Txindoki ATko Eneko Agirrezabal, gure San Silbestreko atleta arrakastatsuena ere proba berean zegoen izena emanda. Azken orduan ezin izango da joan lesio bat dela eta.

Gainerako hilgarriok geure buruarekin lastertzearekin, kirol-jarduerarekin edo dena delakoarekin modu batera edo bestera gainditzearekin konformatu beharko dugu, aurtegoa ahalik eta ondoen amaitzeko eta lehenbailehen ahazteko. Orain zaila dirudi pentsatzea Josetxo Imaz izan dela martxoaren 14tik datorren urtera arteko asfaltozko lasterketa herrikoi bakarra gure inguru hauetan.

Emaitzak

Atleta urdinek emaitza onak izan dituzte Donostiako belodromoan pista estaliko parte-hartze libreko probetako hirugarren jardunaldian. Batez ere, Irenia Apaolazaren lasterketa eta marka handia nabarmendu behar dira 400 metroko lasterketan. Izan ere, 57,89ko markarekin gailendu zen eta ia segundo batean hobetu zuen bere marka (joan den urtarrilean 58,88). Krono handi horrek 20 urtez azpikoen estatuko txapelketarako txartela eskuratzea dakar, 200 metroko lasterketan aurrez lortu zuen bezala. Iraia Mendiarentzat ere marka pertsonala 1.03.30ekin. Luzera-jauzian, Danel Pérezek 5.75 eta Unax Auzmendik 5.30. 3.000 metroko proban, pista estalian, Alexander Oiarbidek 8.38.30, Unai Mendizabalek 9.32.67, Jon Etxeberria Iztuetak 10.15.20 eta Asier Auzmendik 10.28.98.

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page