top of page

23 urtez azpikoen Mediterraneo txapelketa Nora Tobarrek Pescaran (Italia)

Egilea: Pululu Itzulpena: Auritz Mendizabal




Nora Tobar atleta ataundarra 23 urtez azpikoen Espainiako selekzioarekin lehiatuko da igande honetan, Italiako Pescara herrian asteburu honetan ospatzen den kategoriako Mediterraneoko txapelketan.

Nora Tobarrek, orain Donostiako Atletikoan, altuera-jauziko proba egingo du. Azken hiru urteetan 23 urtez azpikoen kategoriako Espainiako txapelduna izan da eta, gainera, 2021ean Espainiako txapeldun absolutua eta 2022an Espainiako txapeldunordea.

Norarentzat hirugarren nazioartekotasuna izango da eta altuera-jauziko proban bigarrena; iaz Europako mailako txapelketa jokatu zuen Tallinen (Estonia). Hau izango da denboraldiko pistako azken txapelketa Espainiako selekzioentzako eta Nora Tobarrentzako ere bai, beste txapelketa handi batean lehiatzeko sari honekin amaituko duen denboraldi paregabean.

Herri-lasterketen agendan, larunbat honetarako Urgull Gaztelutxo Krossa (Donostia), Ponle freno lasterketa (Gasteiz), Ubideko Ubidestroil trail lasterketa (Bizkaia) eta Ikazkin trail lasterketa (Aretxabaleta) ditugu. Igandean, Axari trail lasterketa Idiazabalen, Agoizko mendi lasterketa Agoitzen (Nafarroa), Etxebarriko mendi lasterketa Etxebarrin (Bizkaia), Trapagarango Zugaztieta igoera (Bzkaia), Gautegiz Arteagako lasterketa (Nafarroa) eta Ardoi Maiorreko krosa.

Txindoki Atletismo Eskolaren hasiera

Datorren astelehenean hasiko dira Txindoki Atletismo Eskolako entrenamenduak. Atleta gazteek atletismoaren modalitate guztiak ezagutzeko aukera izango dute: abiadura, iraupena, hesiak, jauziak (luzera, jauzi hirukoitza, pertika, altuera), jaurtiketak, etab.

Infantil mailako atletak (2009-2010) astelehen, asteazken eta ostiraletan 17:30etik 18:30era arituko dira, alebin atletak (2011-2012) astearte eta ostegunetan 17:00etatik 18:00etara, eta atleta benjaminak (2013-2014) astearte eta ostiraletan 17:00etatik 18:00etara.

Txindoki Atletismo Eskolan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago: edozein argibide edo kontsultatarako, txindokiateskola@gmail.com helbidera idatzita.

Josetxo Imaz Memoriala

Irailaren 25ean egingo den Josetxo Imaz Memoriala herri lasterketaren XXII. ediziorako izen-emateak , Lazkaon irteera eta helmuga duela, erritmo onean doaz abuztuaren 29an ireki zirenetik (60 korrikalari baino gehiago apuntatu dira). Horiek egiteko gogoratu web orria: www.kronoak.com

Emaitzak

Hauek izan dira uztailaren amaieratik irailaren hasierara bitarteko atleta urdinen emaitzak.

Uztailaren 30ean, Valdelucioko (Palentzia) leguan (5 km), Álvaro Calderónen bigarren postu ona.

Uztailaren 31n, Andorran, mendiko Euskal Selekzioarekin, Iraia Mendiak bigarren postu nagusia eta lehen junior handiarekin, 19 km inguruko Skyrace Arinsalen.

Abuztuaren 6an, Itziar Trail mendiko lasterketa Itziarren, Garikoitz Bravoren 3. postua.

Abuztuaren 13an, Labinen (Kroazia), 8 km-an, Ethan Cabanillasen 4. postuan eta lehen kategoria juniorrean; Liam Cabanillas anaia bigarrena zen kadete kategorian.

Abuztuaren 18an, Azkoitan, ohiko atletismo-erakustaldia egin zen kalean, Andra Mari jaiak zirela eta. Beste behin ere, atleta urdinak ez ziren falta izan, pisu-jaurtiketan (6 kg), Gari Garmendiak 15.47, Odei Lópezek 15.42 eta Aritz Apolazak 13.50 jaurti zituzten, eta ez zuen Aratz Zendonek jaurti, badaezpada ere, zorua bustita baitzegoen eta, hartara, lesiorik izan ez zedin; ezta Nora Tobarrek ere.

Abuztuaren 23an, mendiko Euskal Selekzioarekin parte hartu zuen YCCn (Youth Chamonix Courmayeur), Alpeetan, Mont Blanc-eko ultra trailean, Iraia Mendia atleta lazkaotarrak.. Lehen lasterketan, abuztuaren 23an (asteartea), 15 km Courmayeurren (Italia), Iraia hirugarrena zen sailkapen absolutuan eta lehena junior kategorian; bigarren lasterketan, abuztuaren 24an (asteazkena), Chamonixen (Frantzia), bigarrena zen sailkapen nagusian eta lehena junior kategorian. Horrela, bi lasterketen arteko denboren zenbaketa orokorragatik, Iraia 17 segundoren abantailaz garaipen osoa lortzen zuen.

Abuztuaren 27an, Lekeition, altuera-jauziko txapelketa klasikoa egin zen kalean, eta Danel Pérez atleta ordiziarra, 20 urtez azpikoen Espainiako txapelduna, hirugarrena zen 1.96 markarekin.

Irailaren 4an, Usurbeko igoera herri lasterketan, 27.postuan Ayoub Hssine.

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page