top of page

Aratz Zendon, pisua jaurtikeko 16 urtetik beherakoen Euskadiko txapelduna


Azkenean, aire zabaleko pistako 16 urtez beherakoen Euskadiko txapelketan lehiatu behar zuten sei atleten erdiak baino ez ziren joan Gasteiza; beste hirurak, berriz, konfinatuta egoteagatik baja izan ziren Covid dela eta. Zoritxarrez gero eta ohikoagoa da mugitzen garen eremu guztietan.


Urdinen pabiloia, ordea, oso maila altuan egon zen; izan ere, Aratz Zendon klubeko atleta federatu gazteenak (14 urteEuskadiko 16 urtez azpikoen (4 kg) txapeldun izan zen. Jaurtiketa hoberen 14,38 metrokoa egin zuen eta netse gainontzekoaetan aurretik zuen marka hoberenearen gainetik ibili zen, nabarmen hobetu duela erakutsiz. Eta hori martxoan lehiatzen hasi eta orain ez asko arte entrenamentu gutxi egina egonda...


Gainera, Aratz izan zen parte-hartzailerik gazteena eta Espainiako 16 urtetik beherakoen txapelketan (13.50) parte hartzeko gutxieneko marka lortu zuen, asteburu honetan Granollersen (Bartzelona) jokatu beharrekoa.


3.000 metroko lasterketan Naroa Iturriozek 12.37.44ko markarekin lortu zuen Euskadiko azpitxapeldun izatea, aire zabaleko pista hain arraroa den denboraldi hau ixteko modu polita. Baita Nahia Iraolak ere 1000 metroko proban, non 3.21.60ko krono batekin brontzezko domina jaso baitzuen.




Gazteizko hitzordura Unai Mendizabal Lekuona falta izan zen 600 eta 1000 metroan, Lide Azurmendi 1.000 metroan eta Sara Garcia pertikaz jauzi egiten, ziur aski klub urdinaren domina kopurua handituko zutenak.


Tarragonan 18 urtez beherakoen aire zabaleko pistako Espainiako txapelketa egin zen. Tolosa CF Hodei Caballero ordiziarrak parte hartu zuen 10.000 metroko lasterketan eta seigarren postuan amaitu zuen. Pistako marka 52.42.31n utzi zuen.


Igandean, Larraitz eta Igaratza artean, Ordiziako mendiko maratoi arrakastatsuan Irati Zubizarreta atleta urdiñako emakumezkoetan bigarren postu ona lortu zuen; gainera, 23 urtez azpikorik onena izan zen. Gizonezkoetan, 49. postuan Jon Zeberio sartzen zen, 6. bere kateorian. Ordiziako lehen atleta, 11. postuan, Mikel Zabalegi izan zen; proba, gizonetan, Martin Diez (1:41.12) segurarrak irabazi zuen eta, emakumeetan, Igorreko Onditz Iturbe atletak (1:57,49).


Espainiako 16 urtez beherakoen pistako txapelketa Granollersen (Bartzelona)


Asteburu honetarako Txindoki Jaso Autowag ATko atletek parte hartuko duten lehiaketa bakarra 16 urtez behekoen pistako Espainiako txapelketa izango da, Granollersen (Bartzelona), denboraldi atipiko honetako aire zabaleko banakako Espainiako azken txapelketa.


Kataluniako hirira Zegamako Unai Mendizabal Lekuona atleta (1.000 metroko lasterketan parte hartzen duena) eta Aratz Zendon ordiziarra (4 kg pisu jaurtiketan) joango dira.


2005. urteko Unai bere merezimenduekin estreinatuko da Espainiako txapelketa batean, 1000 metroko lasterketa zailean, denboraldi bikain baten ondoren. Denboraldi horretan, zalantzarik gabe, Unaik iraupen erdiko probetan etorkizun ona duela erakutsi du. Larunbatean finalaurrekoa izango du Unaik, eta igandeko final handian sartzen saiatuko da. Borroka egiteko aukerak baditu; izan ere, 22 parte hartzaileetatik 11. marka hoberenarekin doa.


2006ko Aratz ere Espainiako txapelketa batean estreinatuko da. Kategroain bere lehen urtea izanda, helburua esperientzia hartzea aurrerantzean egingo dituen bidaietarako. Izan ere, zerupeko marken artean 4. marka du eta bere urtekoen artean hoberena; harro egotekoa benetan. Jarraipen estua egin beharko zaio, horrelako lehia batean edozer pasa baidaiteke.


Esan beharra dago bi atleta horiek etenik edo ezeztapenik gabe jarraitzen badute, 2020ko Espainiako pista estaliko txapelketa egingo dutela. Txapelketa martxoan egitekoa zen Madrilen, eta ikusgai dago abenduaren 19ko eta 20ko asteburuan, baita Madrilen ere, egingo ote den.

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page