top of page

Pistako 16 urtetik beherakoen Euskadiko Txapelketa Gasteizen


Larunbat honetan, Gasteizen, Mendizorrotzako pistetan, Euskadiko 16 urtez behekoen aire zabaleko pistako azken txapelketa jokatuko da ezohiko denboraldi honetan Euskal Autonomia Erkidegoan.


Txindoki Jaso Autowag ATko sei atletak eman zuten izena txapelketa honetan zazpi proba desberdinetan parte hartzeko. Gaur egun, horietako lauk bakarrik har dezakete parte; izan ere, horietako bi egun konfinatuta daude eta horrela egongo dira, gutxienez, larunbata arte.


Bajetako bat Zegamako Unai Mendizabal Lekuona atletarena da. Irabazteko aukera argiak zituen 1.000 metroko proban eta aukera handiak zituen, halaber, podiumaren punturik gorenaren alde borrokatzeko 600 metroko lasterketan. Bestea Lide Azurmendi izaldarrarena, 1000 metroko frogan.


Ezer arrarorik gertatzen ez bada, lau ordiziar izango dira Gasteizen urdinen ordezkariak. Aratz Zendonek pisu-jaurtiketan (4 kg) txapeldun izatea izango litzateke normalena eta otsailean egin zuen 13,26 metroko jaurtiketa gainditu eta 13,50 metrotik pasako balitz, datorren astean Granollersen jokatuko den estatuko txapelketarako txartela lortuko luke. Nahia Iraolak 1.000 metroan podiumaren gorenera igo eta otsailean egindako 3.09.52 denbora hobetzeko asmoa du, Naroa Iturrioz 3.000 metrotan podiumean egongo da seguru asko eta 11.41.02ko marka hobetu nahi du eta Sara Garcíak, berriz, irabazi nahi du otsaliean pista estalian egin zuen bezala 2,20 metroko jauziarekin.




Tarragonan 18 urtez beherakoen kategoriako Espainiako txapelketa jokatuko da. Denboraldi honetan ez dugu ordezkaritzarik izango, masterretan izan ez dugun bezala.



III. Ordiziako Mendi Erdimaratoia


Igande honetan 200 atletak hartuko dute parte Ordiziako mendiko maratoi-erdian, eta 9:00etan aterako dira Larraitzen. 20,5 km egingo dituzte Alotza eta Igaratzara, eta Larraitzera itzuliko dira ibilbide beretik. Irteera mailakatua egingo da langaren aurreko zelaigunean.


di lasterketa ere izango da igande honetan.Zornotzako (Bizkaia) Aramotz men


Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page