top of page

Pistaren estreinaldi bikaina eta Espainiar estatuko 23 urtez azpiko aire zabaleko txapelketa


Dena ahoz eske atera zen, atletismo goiz bikaina esan ohi den bezala, etorkizunean zeresana emango duen atletismo pista bikanaren erakusgarri.


Bizi dugun egoera honetan eta, ondorioz, atletismo-denboraldia hain arraroa denez, irailean atletismo probak egitea, parte-hartze handiarekin, emaitza handiekin eta harmailetan jendea dagoela ikusita, oso pozik egoteko modukoa da, Altamira estadioko pista urdinaren inaugurazioan gertatu zen bezala.


Lehiaketa hasi eta gutxira, ekitaldi xume eta polit batean, aurresku batekin eta Adur Ezenarro alkatea buru zuten agintarien presentziarekin, Jon Ander Caballero kirol-zinegotzia, Ramon Goikoetxea atletismo-federazioko lehendakaria, Txindoki Jaso Autowag ATko lehendakari Eneko Agirrezabal eta Gipuzkoako Foru Aldundiko kirol zuzendaria den Goizane Alvarezekin.


Modalitate guztietako proba atletikoetan parte hartu zuten 200 atleta baino gehiagok. Hain emaitza onak izan zituzten, ezen, pista berri horrek Euskadiko eta Nafarroako marka berriak eta marka pertsonalak ikusi ditu estreinaldian.



Goizeko mailarik handieneko proba, zalantzarik gabe, gizonezkoen 1.000 metroko lasterketarena izan zen. Orain arte estatuan egin den 16 urtez azpikoen kategoriako 1.000 metroko lasterketarik azkarrena izan da aurten. Santurtziko Hugo Álvarez atletak irabazi zuen, eta 2.33.20 markarekin adin tarte hortako Euskadiko errekorra ezarri eta estatuko bigarren markarik onena. Berangoko Alain Floresek 2.34.88 marka haundiarekin bigarren sartu zen eta hirugarrena Txindoki Jaso Autowag ATko Unai Mendizabal Lekuona Zegamarra, 2.40,56 marka pertsonala eginez (uztailean 2.45.87an ibili zen) eta Espainiako 16 urtez beherakoen txapelketarako estatuko gutxienekoa, urriaren amaieran Granollersen egin beharrekoa. Horretarako 2.43.00 eskatzen zioten eta Unaik beste behin Adel Ben Miloud Ordiziarraren lan bikainaren laguntza izan zuen eta baita ongi baliatu ere.


Gizonezkoen 3.000 metroko proba ere bikaina: Iker Diges Hiru Herriko nafarrak lortu zuen garaipena, 8.37.04rekin 20 urte azpiko errekor berria ezarriz; 1.500 metroko marka pertsonala Aitor Etxeberriarentzat 3.52,19rekin. Emakumezkoetan eta 1500 metrotan marka pertsonala Irungo Super Amara BATeko Sara Villasanterentzat 4.34,50rekin; 1.000 metroko lasterketan, Tolosako June Sudupe-ren 16 urtetik beherako atletarentzat marka pertsonala, 3.04.48rekin; eta 400 metro hesietan Tolosako taldeko Paula de Juan ordiziarraren garaipena 1.01.73 marka politarekin. Altuera-jauzian Nora Tobar Txindoki Jaso Autowag ATkoak 1,67m gainditzea lortu zuen. Bere ahizpa den Leire Tobarrek ezin izan zuen 100 metro hesietan amaitu tarabatu egi zelako, baina ondoren 100 metrotan bere seriea 13.32 eginda irabazi zuen.



23 urtez beherakoen Espainiako Aire Zabaleko Pistako Txapelketa Sevillan


Asteburu honetan Sevillako San Pablo pista izango da 23 urtez beherakoen kategoriako aire zabaleko pistako Espainiako txapelketaren egoitza. Hain arraroa den denboraldi honetako txapelketa guztiak bezala, hau ere datatik kanpo iristen da eta, gutxienez, egin daitekeela baloratu behar da.



Dorleta Armendariz ordiziarrak ilusio handiz parte hartzen du mailu-jaurtiketan (4 kg), duela bi asteko Madrilgo estatuko absolutuan 5. postua lortu ondoren. Dorletak parte hartzen duten 10 parte-hartzaileetatik hirugarren markarik onena du 56.20ko Euskadi Absolutuaren errekorrarekin, eta denboraldi honetako marka ere hirugarrena da 54.99rekin.


Espainiako banakako 10. txapelketa izango da hau Dorletarentzat. Balantzea ikusgarria da Espainiako txapelduna hiru aldiz izan baita eta Espainiako txapeldunordea izan baita 2013tik. Dorleta Espainiako txapelduna izan da, bai gazteenetan, bai 18 urtez azpikoena, bai 20 urtez azpikoena, eta ea igande honetan, Sevillako angelusaren orduan, podiumera ere igotzen den, promesa edo 23 urtez azpikoen kategorian.



Igande goizean ere, 10:30ak baino lehentxeago, Txindoki Jaso Autowag ATko Nora Tobar ataundarra altura-jauziaren finalean izango da. Norak 5. markarik onena du, klubeko errekor absolutu gisa, eta otsailean Sevillan egin zen pista estaliko txapelketan brontzea eskuratzearen konfidantzaz arituko da.


Hau izango da Espainiako Noraren 14. txapelketa 2014az geroztik, eta orain arte parte hartu duen 13 txapelketetan 11 domina eskuratu ditu: urrezko bi, zilarrezko sei eta brontzezko 3. Kategoria guztietan domina lortu dueta podiumera igo ez denetan laugarren postua eskuratu du. Palmares bikaina benetan.


Zalantzarik gabe, klubeko bi atletarik onenak dira gaur egun, eta zenbakiek berresten dute; izan ere, 21 aldiz parte hartu dute Espainiako txapelketetan, eta 15 domina lortu dituzte. Datorren astean 17 izango direla esatea espero dugu. Zorte on!

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page