Espainiako txapelketa absolutua Madrilen


Asteburu honetan aire zabaleko pistako banakako Espainiako txapelketa absolutua jokatuko da Madrilen. Orain arte bezala, ezohiko txapelketa da eta Madrilgo Erkidegoko lau egoitzatan egingo da.


Getafe izango da abiadura-proben, hesien eta errelebuen egoitza, Alcobendas jauzi horizontalena eta altuera-jauziarena, Vallehermoso proba konbinatuena, iraupen-erdia, iraupena, ibilera eta pertika jauziarena eta Moratalaz jaurtiketen egoitza.


Azken egoitza horretan, Moratalazko jaurtiketen egoitzan, larunbat arratsaldean, Txindoki taldeko Jaso Autowag AT Dorleta Armendariz atleta ordiziarra izango da mailu-jaurtiketako proban (4 kg). Espainiako bigarren txapelketa absolutua izango da berarentzat, Getafen 2018an Espainiako txapelketa 11. izan ondoren (50.99 metro).


Dorleta da proba honetako Euskadiko gaur egungo “recordwoman” absolutua, AEBn 2018an egindako 56,20ko markarekin; 2019an ere bikain ibili zen 56,00 jaurtiz Amerikan. Denboraldi hain arraro honetan eta, urtebete baino gehiago lehiatu gabe egon ondoren, 53.09 jaurti zituen abuztuaren 22an Leonen. Finalista postua lortzeko asmoarekin doa oraingoan, izena eman duten 11 nesketatik 9. marka baitu.


Emaitzak


Vallehermosoko (Madril) kluben arteko Espainiako Kopan Donostiako Atletikoa laugarrena zen emakume-kopan. Dorleta Oiarbide ordiziarrak mailu-jaurtiketan parte hartu zuen (4 kg) 42,51rekin (zortzigarren). Real Sociedad taldea hirugarrena zen gizonezkoen kopan, eta zortzigarrena Txindoki AT Aritz Apolaza beasaindarra ere pisu-jaurtiketan (7.260kg) 10.83rekin. Asteazken honetan Donostian egindako jaurtiketen parte-hartze libreko probetan, Dorleta Armendarizek emakumezkoen mailu jaurtiketa (4kg) irabazi zuen 51.71rekin.

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
This site was designed with the
.com
website builder. Create your website today.
Start Now