Kluben Espainiako Kopa Madrilen


Asteburu honetan kluben arteko txapelketen txanda izango da. Aurten, formatu murriztuan, egun bakar batean izango da, eta ezin izango da mailaz ez igo ezta jaitsi ere, ezin izan baita ligarik egin Covidaren pandemia dela eta.

Emakumezkoen kluben kopako finala Vallehermoso estadioan izango da larunbatean, eta gizonezkoena igandean.

Emakumeen Iberdrola Kopak Espainiako zortzi klub onenak bilduko ditu, eta final horretan Donostiako Atletikoa egongo da, eta mailu-jaurtiketan (4 kg) Dorleta Oiarbide donostiar klubeko ordiziarra egongo da. Otsailean Iruñean (46.65) izan zenetik lehiatu ez duen arren, ahalik eta paper onena egiten saiatuko da. Gogoratu Dorletak 48.64ko marka duela iaz ekainean lortuta.

Gizonezkoen La Liga Sports Kopak Espainiako zortzi klub onenak elkartuko ditu baita. Final horretan Reala egongo da, eta pisu-jaurtiketan (7.260 kg) Txindoki ATko (Realaren klub filiala) Aritz Apaolaza izango da, oraindik ere 20 urtez azpikoen kategorian dagoen arren. Aritzek Antekeran Realarekin orduan ere urtarrilean jaurti zuenetik lehiatu gabe dago. 7.260 kiloko pixuarekin bi aldiz aritua da, batean 2019ko urtarrilean Donostian 12.89 botata eta bestean Gasteizen urte bereko ekainean 12.51.

Nora Tobar altuera-jauziko Euskadiko txapeldunordea

Donostian egindako Euskadiko txapelketa absolutuan, Nora Tobar atletak altuera-jauziko Euskadiko azpitxapeldun absolutua izatea lortu zuen 1.61eko jauziarekin. Hala, otsailean Euskadiko pista estaliko txapelketan lortutako postu bera lortu zuen. Norak bi aldiz egin du salto uda atipiko honetan Donostian, eta bietan belodromoaren barruan egin behar izan du; lehena, bero handiagatik, uztailaren 30ean, eta, bigarrena, abuztuaren 29an, euriagatik eta hotzagatik.

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
This site was designed with the
.com
website builder. Create your website today.
Start Now