top of page

Pista estaliko parte-hartze libreko azken probak


Larunbat arratsaldean, Donostiako belodromoan, Gipuzkoako neguko denboraldi honetako pista estaliko parte-hartze libreko proben 5. eta azken jardunaldia egingo da. Hemendik aurrera txapelketa desberdinen txanda iritsiko da, eta Donostian, berriz ere, urdinen ordezkaritza oparoa egongo da. Horrez Gain, larunbatean bertan parte hartze libreko xabalina jaurtiketa probak jokatuko dira Tolosako Berazubi futbol zelaian

Antequeran (Malaga), larunbatean, 20 urtez azpikoen kategoriako pista estaliko kluben Espainiako txapelketa jokatuko da, eta lehen aldiz, Real Sociedad taldeko gizonezkoen ordezkaritza joango da, eta eurekin batera, klub filialeko atleta moduan pisu-jaurtiketako proban, Aritz Apaolaza izango da. Iruñean, eta hau ere larunbatean, Nafarroako kirol jokoen barruan, 16 eta 18 urtez azpikoentzat jaurtiketa luzeen jardunaldia ospatuko da.

Igandea eskola krosa daukagu Zumarragan, eta Ero-etxe eskola krosa Tolosan. Berrizen (Bizkaia) Bizkaiko banakako eta klubetako kros txapelketa egingo dute; Tuteran (Nafarroa), berriz, errelebo mistoko kros txapelketa eta errelebo mistoko kros jardunaldia egingo dituzte, Nafarroako kirol jokoen barruan. Estatuko kros egutegian gertuen dagoena Huescako Jose Luis Alos kros memoriala da.

Herri lasterketetan, larunbatean Kalamua Barinaga Jaitsiera dugu Markina Xemeinen (Bizkaia), eta igandean Garingo mendi lasterketa Beasaingo Garin auzoan.

Emaitzak

Elgoibarko nazioarteko krosean korrikalari urdinen parte-hartzea oso ona izan zen, bai federatutako kategorietan, bai eskola-kategorietan. Azken hauek berriro erakutsi zuten Gipuzkoako eskola-krosean duten nagusitasuna.

Gizonezkoen federatutako senior mailan, Alexander Oiarbidek, beste behin ere, lasterketa ona egin zuen, 29. helmugaratu baitzen, eta 4. euskal atleta izan zen, Auritz Mendizabal ere bikain, 70. eta 17. euskalduna izan baitzen. 20 urtez azpiko kategorian, gizonezkoetan Jon Zeberio 37. eta 11. euskal atleta izan zen eta emakumezkoetan, Intza Urrestarazu Euskadiko selekzioarekin bikain aritu zen, 16. izan baitzen helmugan eta 3. euskal atleta. 18 urtez azpikoetan, Aimar Aierbe Euskadiko selekzioarekin 28. eta 4. euskalduna izan zen, Jon Etxeberria 43. eta 8. euskal atleta eta Urtzi Altuna 59. eta 18. euskal atleta izan zen. 16 urtez azpikoetan, eta gizonezkoetan, Unai Mendizabal 22. eta 5. euskal atleta izan zen, eta emakumezkoetan, berriz, talde urdinaren jarduna bikaina izan zen, Kantabriako eta Nafarroako selekzioek bakarrik irabazi baitzien taldekako sailkapenean, 3. postua lortu zutelarik. Banaka, Nahia Iraola 12. eta 2. euskalduna izan zen, Naroa Iturrioz 22. eta 4. euskalduna, Libe Galparsoro 28. eta 7. euskalduna, Lide Azurmendi 30. eta 8. euskalduna eta Naia Fernandez 46. eta 11. euskalduna.

Eskola-kategorietan, mutiletan, Alar Perez 4. eta lehen euskal atleta izan zen, 10. Martin Mayora, 14. Haitz Mujika eta 15. Unax Zubillaga, Txindoki ATk taldekako saria irabaziz, nesketan Ane Iparragirre 2. eta lehen euskal atleta, 3. Intza Arrondo, 19. Elene Galparsoro eta 30. Ainhoa Albisu, taldekako lehenak izanik. Mutiletan 8. Eneko Oliveira eta 2. euskal atleta, 9. Jon Naldaiz, 11. Urko Etxebeste eta 16. Haitz Urrestarazu, taldekako lehenak, eta nesketan Maren Gorrotxategi, 50. Eta 15. euskal atleta izan zen, 66. Elaia Calvillo eta 72. Maren Sanz.

Donostiako belodromoan egindako pista estaliko parte-hartze libreko proben 4. jardunaldian, honako emaitza hauek nabarmendu behar dira: 200 metrotan, Octavian Romanescu 22.23; 800 metrotan, Auritz Mendizabal 2.15.07 marka pertsonala; 1.000 metrotan, Adel Ben Miloud 2.49.23 (erbi lanetan) marka pertsonala pista estalian, Unai Mendizabal 2.49.56 marka pertsonalean eta Estatuko gutxieneko markatik bi segundotara bakarrik. 200 metro emakumezkoetan Irenia Apaolazak 25.93 denboraldiko marka egin zuen eta Ane Ormazabalek 26.52, pisuan (3kg) Lurdes Intxaustik 8.01 eta pisuan (4kg) Leire Garmendiak 11.37.


Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page