Ordiziako XLIII. San Silbestrea, XVII Jose Manuel Caballero “Txato” memoriala


Abenduaren 31n, asteartea, San Silbestre egunez, Gipuzkoako lurraldean arratsaldeko ordutegian egiten diren oinezko lasterketarik beteranoenak, ezagunenak, zalapartatsuenak eta berantiarrenak du hitzordua; gureak, Ordiziakoak.

Goiz Aterpe elkarteak antolatutako proba, udalaren eta Txindoki Jaso Grupo Autowag AT taldearen laguntzarekin. Aurten, 17:30etan hasiko da, beti bezala, Ordiziako udaletxearen parean, txikienentzako lasterketekin eta ondoko ordutegiarekin:

18:30etatik aurrera, Olano tabernatik, kadeteetatik (2005) aurrera, proba ireki herrikoia aterako da, ohiko ibilbide gogorra egiteko (6200 metro gutxi gorabehera). Itzuli txiki bat eta hiru itzuli handi izango ditu, eta hiru aldiz igoko da Asto kaleko aldapa, probako gurutz-bidea.

Antolatzaileek gogorarazi dute aurten eta lehen aldiz izen-emateak euro bateko kostuarekin egin daitezkeela Kronoak.com eta Rockthesport.com plataforma digitaletan hilaren 30eko 20:00ak arte, atletek dortsalean sartutako kronometraje-txipa eraman dezaten. Probaren egunean bertan ere egin liteke inskripzioa, bai goizean eta baita arratsaldean ere, Goiz Aterpe elkartean, baina orduan kostua 5 eurokoa izango da.

Proba ondo egiteko eta antolakuntzari sailkapen zuzena eta azkarra errazteko beharrezkoak diren berritasun horiek gorabehera, eguraldiak laguntzen badu 2018ko Urtezahar gauean helmugara iritsi ziren 569 atleten errekorra puskatzea espero da aurtengoan ere.


Aurten ez du proba honetako benetako menderatzaileak parte hartuko (sei aldiz irabazi du eta 18.54ko errekorra du 2018an), Donostiako San Silvestre proban parte hartuko duelako, Jaso Autowag AT taldeko Eneko Agirrezabal lehendakariak. Eta beraz, eta azken uneko sorpresarik ez bada behintzat, proba irabazteko faboritoak Alexander Oiarbide y Uxue Ibañez izango dira.

Sarrera nabarmenenak