Irenia eta Aritz Apaolazak 20 urtez azpiko gutxieneko estatukoak


Donostiako belodromoko pista estaliko parte-hartze libreko proben bigarren jardunaldiak estatuko gutxieneko bi marka berri ekarri zizkigun. Lehen jardunaldian Ane Irribarria bazen 23 urtez azpiko estatuko minimoa lortzen zuena; bigarren jardunaldi honetan, alde batetik, Irenia Apaolaza 18 urtez azpiko atletak lortu zuen gutxieneko marka, denboraldiko lehen 400 metrotan, 20 urtez azpiko marka pertsonala eta gutxieneko estatukoa (59.40) eginez. Martxoan Sabadellen egingo den 20 urtez azpiko Espainiako txapelketarako txartela ematen dio honek. Eta bestetik, Aritz Apaolaza pisu-jaurtitzaileak 20 urtez azpiko gutxieneko marka lortu zuen, 6 kg.ko pisua 14.33ra jaurtitzean, estatuko txapelketara bertaratzeko eskatzen den gutxieneko marka gaindituz honek ere.

Talde urdineko atletek bigarren jardunaldi honetan egindako beste marka batzuk hauek izan ziren: 60 metro lauetan Irenia Apaolazak 8.19, Amaia Zeberiok 8.23 marka pertsonala, Daniela Holguinek 8.24 marka pertsonala, Ane Irribarriak 8.36 marka pertsonala, Ane Garmendiak 8.45 marka pertsonala, Garazi Etxeberriak 8.72 marka pertsonala, Leire Mendizabalek 8.86 marka pertsonala eta Nuria Pecharromanek 8.89 marka pertsonala. 400 metro lauetan Iraia Mendiak 1.06.35 eta Ahizpea Oiarbide 1.07.27, pertika jauzian Sara Garciak 2.00 marka pertsonala eta Ane Barandiaran 1.80 marka pertsonala, luzera jauzian Leire Mendizabalek 4.44 eta pisu jaurtiketan (4kg) Leire Garmendiak 10.65.

Mutilen kategorian, 60 metrotan Unax Auzmendik 7.91 marka pertsonala, Ander Svenssonek 8.15, Danel Perezek 8.22 marka pertsonala eta Bingen Zubiarrainek 8.28 marka pertsonala, 600 metrotan Unai Mendizabalek 1.33.63 marka pertsonala eta altuera jauzian Ander Svenssonek 1.70 eta Danel Perezek 1.67 marka pertsonala.

Gasteizko maratoi erdian Alvaro Calderonek parte hartu zuen, adiskide bati lagunduz 1:21:13an amaitu zuen,163. postuan, eta Angel Perez "Pululu" k 1:33:21 egin zuen helmugara iritsitako 2522 atletetatik 730. postuan.


Asteburuan

Asteburu honetarako, Donostiako belodromoan partaidetza libreko proben hirugarren jardunaldia dugu ostiralean, bertan egongo dira berriz ere gure atleta urdinak. Lasterketei dagokienez, Pasai Antxoko Gabonetako krossa ere izango dugu ostiral honetan.

Larunbat goizean partaidetza libreko probak daude Donostiako belodromoan, lasterketetan Nafarroan Monrealgo San Silbestrea dugu eta Bizkaian Abadiño eta Sestaoko San Silbestreak.

Igandean Oiartzunen Oiartzun lasterketa herrikoia dugu, Araban San Venustiana Iruña Okan, Nafarroan Esteribarko San Silbestrea Zubirin, Artikako San Silbestrea eta Sesmako Gabonetako lasterketa eta Bizkaian Andra Mari Itxas Argia krosa Getxon, Gabonetako krossa Santurtzin, Urdubiko San Silbestrea, Bermeoko San Silbestrea eta Gernikako Abixadan Lasterketa.

Sarrera nabarmenenak