top of page

Donostian pista estalia eta Gasteizen maratoi erdia


Gabon aurreko asteburu honetan atletismo ekintzak ostiralean hasten dira Donostiako belodromoan ospatuko den pista estaliko frogen jardunaldiarekin. Gure taldeko hainbat urdinek bertan parte hartuko dute. Iruñean kanpoko pistan Nafarroako kirol jokuen bederatzigarren jardurnaldia ospatuko da 14, 16 eta 18 urtez azpiko kirolarientzat eta luzera jauzia 20 urtez azpiko eta absolutu mailakoentzat.

Lasterketa herrikoiei dagokienez, larunbatean Mendabiako Eguberrietako lasterketa ospatuko da, igandean garrantzitsuena Gasteizen izango den maratoi erdia izango bada ere, Basaurin ere ospatuko da eta Elorrion berriz, Santxibiri herri lasterketa izango dugu. Asteartean, Eguberri bezperan, Belatxikieta igoera Zornotzan eta Oteitzan Cross de la Ballena deiturikoa.


Ane Irribarriaren estaturako gutxieneko marka lehenengo aukeran

Donostian ospatu ziren pista estaliko frogetan hasiera bikaina izan genuen eta Ane Irribarriak lortutakoa azpimarratu behar dugu, 60 metro hesietan 23 urtez azpikoetan 09:56 denborarekin otsailean Salamancan Espainiako txapelketan parte hartzeko estatuko gutxienekoa egin zuen. Irenia Apaolazak eta Ane Ormazabalek ere hasiera bikaina izan zuten 200 metrotan, 26:01 eta 26:16 denbora egin zutelarik hurrenez hurren. Luzera jauzian Ander Svensson seniorrak 5,80 metroko saltoa egin zuen hasteko, 1.000 metroko frogan Unai Mendizabalek 2:52:81 denbora markatu zuen eta pertiga jauzian Ander Cerezok 2,60. Gandiako Safor-Teika taldeko Leire Garmendia ordiziarrak pisu jaurtiketan 11,12ko marka egin zuen.


Venta de Bañosen saio ona

Esperientzia interesgarria eta saio ona egin zuten Venta de Bañoseko nazioarteko krossean parte hartu zuten gure sei korrikalari urdinek. Gipuzkoako Federazioak gonbidatuta beste hainbat korrikalari gipuzkoarrekin batera parte hartu zuten. 16 urtez azpikoa nesketan, taldekako sailkapenean bigarren izan ziren Txindoki Grupo Jaso Autowag ATko lau parte hartzaileak. Banakako sailkapenean Nahia Iraola zazpigarrena izan zen, gipuzkoarretan bigarrena, Naroa Iturrioz 20., gipuzkoarretan seigarrena, Lide Azurmendi 29., gipuzkoarretan bederatzigarrena eta Libe Galparsoro 34., gipuzkoarretan hamabigarrena. 18 urtez azpiko mutiletan Unax Garciak 11.postua lortu zuen, Gipuzkoako laugarrena eta Jon Etxeberriak 18. egin zuen, gipuzkoarretan zortzigarrena izan zelarik.

Donostian Kontxako hondartzan ospatu zen Beach krossean Jon Zeberiok 10 egin zuen, 20 urtez azpikoetan irabazlea izan zelarik.

Irungo Gabonetako krossean Uxue Ibañez azpimarratu behar dugu, emakumezkoetan seigarren izan zelarik eta gizonezkoetan Adel Ben Miloud 30. eta Egoitz Iztueta 32.


Argazkia: BIDASOA ATLETIKO TALDEA


Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page