top of page

Krossa Oiangun eta maratoia Valentzian


Bi ekitaldi oso garrantzitsu izango ditugu astebukaera honetan eta biak igandean. Txindoki Grupo Jaso Autiwag ATek antolatuta Oianguko zelaietan Txindoki Krossa ospatuko da alde batetik, federatutako atleten arteko Gipuzkoako txapelketarako puntuagarri. Federatuentzako bigarren krossa izango da Irungoaren ondoren eta hirugarrena eskolarteakoentzat, Zarautzen eta Irunen lehiatu ostean.

11 lasterketetan 16 kategoria ezberdin lehiatuko dira, 9:45etan masterrekin hasi eta 13:00tan benjaminekin amaituz. Lokatza erruz izango dugu egun hauetarako iragarrita dagoen eguraldia kontutan hartuta. 350 atleta inguru izango dira lasterketa guztien artean.


Parkeko txiringitoa martxan izango da pintxo eta salda beroa ikusleen eskuragarri izan daitezen.


Valentziako maratoia izango da beste ekitaldi garrantzitsua. Udazkeneko helburu nagusitzat hartuta bertan izango da Eneko Agirrezabal; ondo prestatu ahal izan du eta otsailean Sevillan egin zuen 2:16:32 botatzen saiatuko da. Bakoitzak bere marka jaisteko joango dira Auritz Mendizabal, Imanol Oiarbide eta Iker Iztueta ere; José Antonio Blanco "Txuri"k ez du aukerarik izango, min hartu bait du.

10 kmko lasterketeta ere izango da Valentzian; bertan izango dira Alexander Oiarbide eta Egoitz Iztueta. " Bolitas Anaiak" taldeko Aitor Azurmendi "Jaito", Alberto Aranburu " Papildo" eta Gotzon Ansoleaga ere bertan izango dira, azken unean Fernando Monasterio lesionatu eta joan ezinik gelditu delarik.

Pistako frogak ere ospatuko dira: Partehartze askeko frogak izango dira Tolosan luzera eta disko, Burlatan sub14entzako Nafarroako kirol jolasen 7. jardunaldia, sub16entzako 8. jardunaldia Iruñean, eta pixu, disko eta luzerako partehartze askeko frogak Bilbon.

Gipuzkoako federakuntzak antolatuta altuera asteazkenean (3 urdin izango dira), hesiak ostiralean (beste 3 etxeko atleta) eta larunbatean pixuko kontzentrazioak (8 Txindokiko jaurtitzaile) egingo dira.

Valentziaz gain, estatuan igandean Konstituzio krossa Aranda de Dueron, Alcalá de Henares eko krossa eta Granollers eko krossa ere ospatuko dira.

Lasterketa herrikoiei dagokienez, ostegunean Glideride Experience Barakaldon, San Saturnino kross herrikoia Artaxonan, Zarautzen bikotekako kross mistoa, Zalla-Balmaseda-Zalla Zallan eta Etxebarri X-Treme Etxebarrin.


Emaitzak

Donostiako maratoi erdian Gipuzkoako txapelketan 5. postu ona lortu zuen Álvaro Calderón ek 1:15:19 eginda, bere markatik 1'ra eta 2229 partehartzaikeetatik 46.; Egoitz Iztueta ere han izan genuen 1:18:06 egin eta 77. sailkatuz hau ere bere markatik minutu exkaxera. Uxue Ibañezek 5. egin zuen 10kmtan 38:55 egin eta bigarren gipuzkoarra helmugan. 901 heldu ziren helmugara eta 87. sartu zen.


Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page