Txindoki ATak 12 podium lortu zituen Irun hiriko krossean


Lorpen bikaina izan zen Txindoki Grupo Jaso Autowag ATko atletek Irunen lortu zutena, banakoetan 7 podium lortu ziren eta 5 taldekoetan.

Federatuetan, senior mailan emakumezkoetan Uxue Ibañezek bigarren postua lortua zuen, gizonezkoetan Abel Ben Miloud 18. sartu zelarik. 20 urtez azpiko kategorian, emakumezkoetan Intza Urrestarazuk 4.postua lortu zuen eta gizonezkoetan Mikel Samaniego 5. eta Jon Zeberio 6. izan ziren. 18 urtez azpiko gizonezkoetan Aimar Aierbek 2. egin zuen, Unax Garcia 7. eta Jon Etxeberria 18. 16 urtez azpiko emakumezkoetan talde mailan irabazi egin zuten: Nahia Iraola 2., Naroa Iturrioz 4., Lide Azurmendi 7. eta Libe Galparsoro 10 izan ziren. 16 urtez azpiko gizonezkoetan Unai Mendizabalek 3. egin zuen eta Markel Etxeberriak 13. Master kategorian Auritz Mendizabal 8. izan zen, 35-39 urte artekoetan 1. izan zelarik.

Eskolarteko kategorian alebin nesketan Ane Iparragirre 4., Intza Arrondo 5., Nora Urkola 9. eta Elene Galparsoro 19 izan ziren, taldeko sailkapenean lehenengo postua lortu zutelarik. Alebin mutiletan Alar Perez 2., Ander Berasategi 4., Martin Mayora 8. eta Xabat Beaskoetxea 13. izan ziren; hauek ere taldeko sailkapenean lehenengo postua lortu zuten. Infantil nesketan Nerea Garro 10., Uxue Lopez 14., Maren Gorrotxategi 16. eta Nahia Urain 26. izan ziren, taldeko sailkapenean hirugarren eginez eta, azkenik, infantil mutiletan Jon Naldaizek beste podium bat lortu zuen, 3. izan zelarik, Haitz Urrestarazu 5., Enaitz Aierbe 6. eta Urko Etxebeste 8. izan ziren, taldeka irabaziz.

Asteburuan

Larunbat honetan Getxon kanpoko parte-hartze askeko probak ospatuko dira, Iruñean 14, 16 eta 18 urtez azpikoentzat Nafarroako VI.kirol jokoak eta Gasteizen Euskal federazioak antolaturiko hesietako kontzentrazioa izango dira; bertan izango da Leire Tobar.

Lasterketa herrikoietan ostiralean Iruñean Anaitasuna gau krossa, larunbatean Azkoitiko herri lasterketa, Eulaten El Arriero krossa eta Getxo Gau Traila izango ditugu. Igandean, Gipuzkoako maratoi txapelketa ospatuko da Donostian, atleta urdinen parte hartzerik gabe, baina Gipuzkoako erdi maratoi txapelketan Txindoki ATko Alvaro Calderon donostiarrak parte hartuko du, Burlatan Hiru Herri krossa, Murgian eskolartekoentzat Zailu krossa, Iruñean Emakumeen lasterketa, Durangon Emakumeen lasterketa, Berriatuan Errege bideko krossa eta Santurtzin nazio mailako egutegian dagoen Santurtzi-Bilbo ospatuko da, Bartzelonan Jean Bouin bezala (estatu mailako lasterketarik zaharrenak XCVI.edizioa izango du) , Alcobendasen konstituzioaren nazioarteko krossa eta Lugon Ponte Romana krossa.


Argazkiak: SUPER AMARA BAT

Sarrera nabarmenenak