top of page

Eneko Agirrezabal eta Alexander Oiarbide lehen hamarretan Behobian


Eneko Agirrezabal segurarrak eta Alexander Oiarbide ordiziarrak izugarrizko Behobia osatu zuten igandean; hurrenez hurren 5. eta 10. iritsi ziren helmugara. Izaro Rubiok ere lan bikaina egin zuen, 7000 emakumezkoen artetik 23. helmugaratuz.


Eneko Agirrezabal aurreko laukotearekin mantendu zen 5.km-ra arte, momentu horretan maratoira zuzendutako entrenamentuaren txispa faltak eta bareak heldu ziolako atzean geratu eta bakarrik osatu zuen lasterketa osoa. Bere marka minutu bat eta 2 segundutan hobetuta 1:02:18ko denboran bukatu zuen. Sentsazio oso onekin bukatu zuen eta udazken honetan bere helburu nagusia den abenduan 1eko Valentziako maratoirako test bikaina burutu zuen Txindoki Grupo Jaso Autowag AT-eko lehendakariak.


Alexander Oiarbidek urtez urte aurrerapausu handiak egiten ari da, aurrez junior eta promesa mailan irabazlea izana bada, aurtengoan maila absolutuan 10 lehenengoetan sartzea lortu du, bere denbora 2 minutu eta 20 segundutan hobetu duelarik, 1:03:56 denbora markatuz. Orain Alexander kross denboraldian zentratuko da.


Emakumezkoetan, Izaro Rubiok 23. eta beteranoen artean (41-50 urteen artean) 6. egin zuen, 1:20:32 denbora egin zuelarik, bere denbora onenetik minutu eskasera. Goierritarren artean bigarren izan zen.


Txindoki Grupo Jaso Autowag AT-ko atleta federatu gehiagok ere parte hartu zuten. Horien artean Alvaro Calderon 1:11:43 marka pertsonalarekin 154. izan zen, Imanol Oiarbidek 272. egin zuen, bere kategoriako beteranoen (51-60 urteen artean) kasuan 5. izan zen 1:13:50 denborarekin. Odilo Rivera segurarrak 1:20:01 markatu zuen, bere denborarik onena, eta Anjel Perez “Pululu”k 1:29:09an bukatu zuen.


Ordiziarren artean aipatzekoak, gizonezkoetan Iban Gallego (1:12:56), Gorka Ugalde (1:17:35), Mitxel Cuadrado (1:18:38) eta Manuel Etxarri (1:22:46), 61-70 urteen artean 2.izan zena eta emakumezkoetan, Maria Diaz (1:32:48) eta 8. 51-60 urteen artean eta Garazi Otegi 1:34:12rekin.


Burgosen, munduko kross onena kontsideratua den Atapuercako nazioarteko krossean, denboraldiari hasiera bikaina eman zien Unax Garcia eta Jon Etxeberriak, hurrenez hurren 92. eta 93. sartu zirelarik helmugan 18 urtez azpiko kategorian eta 4000 metroak 14:00 denboran eginez.


Asteburuan

Federatutako atletentzat lehenengoa eta eskolartekoentzat 2.a den krossa ospatuko da Irunen igandean. Eskolartekoen artean Txindoki AT-k parte hartze handia izango du eta neurrikoa federatuen kasuan. Larunbatean Eibarren jauzi hirukoitzeko eta xabalina-jaurtiketako froga libreak ospatuko dira, Maddi Urrestarazuk parte hartuko duelarik. Donostian, Gipuzkoako federazioak antolatuta, altuera-jauzi eta hesien kontzentrazioa dugu Anoetako Belodromoan. Bertan izango dira taldeko 7 atleta altuera jauzian eta 3 atleta hesietan. Nafarroan, Burlatan, 14 urtez azpikoen IV.kirol jokoen jardunaldia ospatuko da eta Iruñean 16 eta 18 urtez azpikoen V.jardunaldia. Igandean, Laudio bailarako krossa eta Abanto Zierbanan Trianoko eskolarteko kross herrikoia ospatuko dira. Estatu mailan, igandean Toledon Espada Toledana krossa eta Sorian nazioarteko krossa ospatuko dira.


Lasterketa herrikoiei dagokienez, larunbatean izango dugu Ikaztegietako herrikoia, Mutrikuko herri krossa, Ezkioko mendi lasterketa mixtoa, Elgoibarren Karakate igoera eta Arronizko kross traila eta erdi maratoia. Igandean izango dugu Errezilgo kross mixtoa, Miramon-Donostian haurren parkinsonaren kontrakoa, Nafarroako itxaropenaren telefonoaren lasterketa Iruñean, Burlatan Erripagaña Urban Traila, Obanosen (Nafarroa) genero indarkeriaren aurkako lasterketa solidarioa-Memorial Nagore Laffage, San Adrianen (Nafarroa) Valle del Plantio krossa, Tuteran Aminet lasterketa herrikoia, Lemoan Lemoatx traila eta Bilboko Herri Krossa Bilbon.


Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page