Behobia hemen da!


Azkenean iritsi da atleta askok azken hilabeteetan gehien espero izan duten igandea. Hemen da Behobia-Donostia herri lasterketetan herrikoiena, bere LV.edizioa izango da eta 1919ko martxoan mugako herri honetatik lehen aldiz irteera eman zitzaionez, lehen mendeurrena ere ospatzen dute.


Aurten Txindoki Grupo Jaso Autowag ATko lehendakari den Eneko Agirrezabalek parte hartuko du, berarentzat udazken honetan garrantzitsuena izango den abenduaren 1eko Valentziako maratoirako test garrantzitsua izango delarik. Enekok 2016an parte hartu zuen eta zapigarren sailkatu zen, lehen gipuzkoarra izan zelarik eta Diego Garcia saria jasoz. Aurtengoan ere lehen postuetan ibiliko dela aurreikusten da eta eguraldiak laguntzen badu, 2016ko hartan egin zuen denboran ibiliko da: 1:03:20. Alexander Oiarbide ordiziarrak ere parte hartuko du, parte hartu zuten 2017ko 108 edo iazko 87 ordiziarren artetik lehen postuetan ibili izan da eta aurten ere ahalik eta posturik onenean iristen saiatuko da, iaz egin zuen bere denborarik onena hobetzen saiatuko delarik: 1:06:16.


Agenda

Behobiaz gain, asteburu honetan beste hainbat froga ere ospatzen dira. Larunbatean, Iruñean 14, 16 eta 18 urtez azpiko froga libreak egingo dira, Olatzen (Nafarroan) Larreak Bizirik herrikoia eta azken urteetan munduko kross hoberena bezala izendatzen den Atapuercako nazioarteko krossa ere ospatuko da. Igandean, Urduñako mendi lasterketa eta Algortan San Martin-Villamonte herri krossa. Asteazkenean, Tolosan, alebin eta infantilentzat parte hartze libreko frogak egingo dira berriz ere.

Zarauzko krossean Txindoki ATko eskolartekoen erabateko nagusitasuna

Beste urte batez denboraldiko lehen krosseko protagonistak izan ziren gure urdinak Zarautzen. Egin ziren lau lasterketatan taldekako garaileak izan ziren, bai alebinak, baita infantilak ere, nahiz neska eta mutilak. 2 podiumetatik 6 urdinenak izan ziren eta lau lasterketetatik 2 irabazi ziren. Parte hartzaileen artean ere gehiengoa urdina izan zen, 187 parte hartzaileetatik 52 izan ziren, hau da, %28a. Alebin nesketan Ane Iparragirrek irabazi zuen, 2.Naia Arizmendi, 4.Intza Arrondo eta 10.Elene Galparsoro. Alebin mutiletan Alar Perezek irabazi zuen, 2.Martin Mayora, 4.Enaitz Landa, 6.Xabat Beaskoetxea eta 7.Xabat Mujika. Infantil nesketan 3.Nerea Garro, 7.Lucia Barandiaran, 8.Maren Gorrotxategi eta 9.Uxue Lopez. Infantil mutiletan 3.Jon Naldaiz, 5.Urko Etxebeste, 6.Enaitz Aierbe, 7.Haitz Urrestarazu eta 9.Sustrai Muxika.

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
This site was designed with the
.com
website builder. Create your website today.
Start Now