top of page

Eskolarteko kross denboraldiaren hasiera Zarautzen


Igande honetan Zarautzen eskolarteko kross denboraldia hasten da Isidoro Unzueta memorialaren 50.urteurrenarekin batera. Bertan Txindoki Grupo Jaso Autowag AT eskolako 50 bat eskola kiroleko atletek parteko hartuko dute. Probak 10:50tan hasiko dira. 1220 metroko distantzia egingo dute alebin neskek (2008-2009). 11:05tan alebin mutilen txanda izango da, distantzia berdina egingo dutelarik. 11:25tan infantil neskek (2006-2007) parte hartuko dute, 1440 metroko distantzian, eta azkenik, 11:45tan 1940metro egingo dituzten infantil mutilek.

Egutegi nazionalari ere ekingo diote: alde batetik, Ciudad de Palencia krossarekin eta bestetik, Jaengo Torredonjimeno herriko “cross del Aceite” deitutakoarekin.

Larunbatean, Donostiako Anoeta belodromoan, jauzi, abiadura eta hesietan parte hartzen dutenek kontzetrazio saio bat izango dute Gipuzkoako federazioak antolatuta. Bertan 20 bat atleta urdin izango ditugu.


Herri lasterketei dagokienez, ostiralean Hondarribian Beñat Elzo mendi lasterketa izango dugu, Lekeition Lekeitio Bixirik deitua eta Iruñeako harresiaren gaueko lasterketa. Larunbatean, Soraluzetik Bergara egiten den Antxintxika lasterketa eta Galdeanon Basajaun Trail Race deitua, eta azkenik, igandean, Basauriko herri krossa.

Emaitzak

Arratsalde ederraz gozatzeko aukera izan genuen Ordiziako Kale Nagusian pertiga jauzien erakustaldiarekin. Ikustera gerturatu zirenek 12 atleta ikusteko aukera izan zuten, lau neska eta 8 mutil. Azken orduan lesio baten ondorioz, Espainiako txapelduna den Miren Bartolome naparrak ez zuen parte hartzerik izan. Gizonezkoetan Super Amara Bat taldeko Mikel Camponek irabazi zuen 4,80metroko jauzia eginda, bigarren talde bereko Luis Aranzabal izan zen 4,40ko jauziarekin, hirugarren Rodrigo Iglesias errioxarra 4,20rekin, laugarren master mailako munduko txapelduna den Francis Hernandez naparra 4,00metrorekin, bostgarren Atlético de San Sebastián taldeko Unai Gonzalez (4,00m), seigarren Tolosako Ander Martinez de Rituerto (3,60), zazpigarren Pablo Bustos naparra (3,40) eta zortzigarren Txindoki AT-ko entrenatzailea, Ander Cerezo, 3,20rekin. Nesketan irabazlea Paloma Romero sevillarra izan zen 3,50 metroko jauziarekin, bigarren Super Amara Bat taldeko Malen Orduña (3,40), hirugarren eta bere debutean infantil mailako Txindoki AT taldeko Sara Garcia ordiziarra 2,00 metro saltatu zuelarik; 2,10eko saiakera egitera zioala pertiga hautsi eta ezbeharra izan zuen. Zumarragako ospitalean frogak egin zizkioten eta zorionez ezer larririk ez du. Laugarren geratu zen Txindoki ATko infantil mailako Ane Barandiaran, 1,90 metroko altuera jauzia ozta ozta gainditzea lortu ez zuelarik.


Ataungo 17,3 km-ko Hiru Auztoetako korrikaldian garailea Alexander Oiarbide izan zen 56:32 denborarekin, zazpigarren 1:02:36rekin Auritz Mendizabal eta bigarren beteranoa Imanol Oiarbide izan zen 1:04:22rekin, 35.postuan. Bigarren emakumezkoa eta beteranoen mailan lehenengo Izaro Rubio izan zen 1:10:51 denborarekin. Lasarte Oria Bai lasterketan, Egoitz Iztuetak 37.postua lortu zuen 10km-ko distantzia 36:21 denboran eginda.

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page