Test garrantzitsuak Bilbon eta Donostian.


Argazkia: JAVIER ZATARAIN

Asteburu honetan ere lasterketa herriko ugari izango dira eta, gainera, atleta askorentzat aste gutxi barru ospatuko diren Behobia, Donostiako maratoia eta erdi maratoia eta Valentziako maratoierako test garrantzitsuak izan ohi dira.

Larunbatean festa Bilbon izango da. Bilboko gaueko maratoia ospatuko da , baita erdi maratoia ere, parte hartze handiarekin, bertan parte hartuko duten gure urdinek test moduan hartu dutena. 10 km-ko lasterketa ere ospatuko da. Hauek guztiak Espainiako atletismoko federazioak homologatuak dira. Espainiako federazioaren egutegiaren barruan ospatuko da baita Berangoko (Bizkaia) nazioarteko milia ere. Balmasedan KoliKatzora igoera, Gipuzkoan, Orendainen 8 eta 21 km-ko Eltxo Trail, eta Nafarroan, Oliten Nafarroako ardoaren ibilbidea eta 9,5 km-ko Urdazubiko kontrabandisten gaueko mendi lasterketa izango dira larunbateko lasterketen agenda beteko dutenak.

Igandean Donostian izango da festa. Bertan ospatuko da 15 km-ko oinezko klasikoa (Behobiarako test garrantzitsua askorentzat) eta baita 10 eta 5 km-koak ere. Aretxabaletan kooperatiben arteko mundukide lasterketa solidarioa ospatuko da, Araban Jarindo Albertia mendi lasterketa Legution eta Gasteizen bularreko minbiziaren aurkarko lasterketa solidarioa. Nafarroan, berriz, 22 km-ko Urdazubiko kontrabandisten gaueko mendi lasterketa.

Egutegian ere markatuta dago Durangon ospatuko den 16 eta 20 urte azpiko kluben arteko Euskadiko txapelketa (urdinik ez da izango bertan), igandean Ciudad Realen Espainiako maratoi txapelketa, Berantevillan (Araban) egutegiko lehengo eskolarteko krossa eta Tolosan, astelehenean, eskolarteko parte-hartze libreko lehenengo probak egingo dituzte.

Emaitzak

Donostiako hiru hondartzen lasterketan, 10 km-ko distantzian, Alexander Oiarbidek 5.postua lortu zuen 32:28 denbora egin zuelarik, 26. Alvaro Calderon 35:28rekin, Egoitz Iztueta 33. 35:54ko denborarekin eta 38. Imanol Oiarbide 36:00rekin. Nesken artean 5. Eta 6. postuetan iritsi ziren Uxue eta Maria Ibañez ahizpak, biak 40:07 denborarekin, probako 179. eta 180. postuetan. Tolosan, San Esteban auzoko herrikoiean eta 8,1 km-ko distantzian, 65. postua lortu zuen Iker Iztuetak, Valentziako maratoirako prestaketa moduan Tolosararte korrika iritsi ondoren.

Sarrera nabarmenenak