top of page

Asteburu honetan hogei lasterketa herrikoi


Udazkena aurrera doa eta baita hainbat eta hainbat lasterketa herrikoi ere, azaroaren bukaeran Behobi-Donostia famatuarekin eta Donostiako maratoiarekin bukatuko direlarik.


Asteburu honetan Euskadi eta Nafarroan hogei lasterketa herrikoi ditugu.


Larunbatean Gipuzkoan Tolosako San Esteban Kross Herrikoia, Martutenen El Pilar herrikoia, Urnietan Asier Nieblaren oroimenezko lasterketa, Oiartzunen Urkabeko igoera eta Eibarren Asier Cuevas Herri Lasterketa ditugu. Bizkaian, Muskizen 12 eta 25 km-ko Mello saria mendi lasterketa, eta Nafarroan Estella-Lizarrako 5 km eta 10 km-ak, Nafarroako banakako eta klub arteko 5 km-ko txapelketa izango delarik gainera.


Igandean, Gipuzkoan, Donostian hiru hondartzetako krossa eta Zarautzen Zarautz Bihotzekin lasterketa, Bizkaian Zeberion Zeberio Xtrem, Portugaleten emakume Adoretsua lasterketa, Gorozikako mendi lasterketa, Zalla Herri bira Galarzeiz Txiki eta Bilbon Artxandako funikularrera igoera, eta azkenik, Nafarroan Iruñean Zubiri maratoia, Andosillan Villa de Andosilla herrikoia eta Aoitzen 13 eta 21 km-ko Agoizko mendi lasterketa.


Emaitzak


Hondarribin bukatu zen 10 km-ko Txingudiko herrikoian Jon Etxeberriak 53. egin zuen 38:20ko denborarekin, Aimar Aierbek 56. 38:28-rekin eta Unax Garcia 57. 38:32 markatu zuen; gazte hauentzat test garrantzitsua izan zen datorren kross denboraldirako.

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page