top of page

PISTA ESTALIKO LEHEN EUSKADIKO TXAPELKETAK


Urteko lehen asteburuan, pista estaliko lehen Euskadiko Txapelketak ospatuko dira Donostiako belodromoan. Proba Konbinatuetan U20, Nora Tobar ataundarra Txapela irabazteko faborita dela nabarmendu behar degu.


AGENDA

  • 04-01-19 + 05-01-19

  • Euskadiko Txapelketa 3000 m U16-U18-U20 (M/F)

  • Euskadiko Proba Konbinatuen Txapelketa (Nora Tobar)

  • 05-01-19

  • Euskadiko Master Txapelketa (Barandi, Gotzon, Pululu)

  • PLP Getxo

  • 06-01-19

  • Cross Internacional Zornotza

  • Cross de Reyes Puente la Reina-Gares

  • Sei Izar Herri Krossa Santutxu

  • 07-01-19

  • Cross de Reyes Larraga

EMAITZAK


Arazo batzu medio, osaturik ez zegoen Txindoki Grupo Jaso At-ko nesken taldeak, pista estaliko Euskadiko Klub Txapelketan 7. postua lortu zuen. Beraien maila hori ez dela jakin badakigu, baina klubarekiko konpromezua eta txapelketan egindako esfortzua txalotu behar diegu gure neskei.

  • Altuera: P1 Nora Tobar 1.61 (junior minima estatala Madrid)

  • 60 m: P3 Leire Tobar 8.05

  • 60 m v: P4 Ane Irribarria 8.54 (Sub 23 minima estatala Salamanca)

  • 200 m: P4 Irenia Apaolaza 26.66

  • 4x200m: P4 Itsaso Estala, Ane Ormazabal, Garazi Ramírez, Ainara Zubeldia 1.49.36

  • 400 m: P6 Ahizpea Oiarbide 1.05.30

  • 3000 m: P6 Lorea Rajado 14.23.22

  • Triplea: P7 Leire Mendizabal 10.07

  • Pisua: P7 Lurdes Intxausti 7.60

  • 800 m: P7 Irene Izagirre 2.51.09

  • Luzera: P8 Elene Bolinaga

  • 1500 m: EZ

  • Pertiga: EZ

60 m serie extratan, Ainara Zubeldia 8.13, Ane Ormazabal 8.28, Itsaso Estala 8.31 eta Garazi Ramírez 8.54.


SAN SILBESTREAK


Ordizian, partaidetza errekorra eta zirkuituko marka berria ere bai Txindoki Grupo Jaso AT-ko lehendakaria den Eneko Agirrezabalek 18.54. Bigarren Alex Oiarbide eta hirugarren Jose Antonio Blanco “Txuri”. Nesketan, Izaro Rubio garaile Uxue Ibañez eta Ana Samaniego gazteak atzean utzi eta gero. Kadete mutiletan, Unax Garcia garaile (ama Izaro bezela) eta hirugarren Jon Etxeberria.

Beasainen, Alvaro Calderon bikain 18. postua lortuz eta bide batez, lehen gipuzkuarra eta beteranoetan hirugarren. Nesketan, Uxue Arresek 19.postua eskuratu zuen. Urtzi Altuna, berriz, bigarren gaztetxoetan.

Lazkaon, Jon Etxeberria P6, Jon Zeberio P8 eta Iraia Mendia P5 nesketan.

Zegaman, oso ondo Unai Mendizabal P25 eta aita Auritz Mendizabal P26.


Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page