top of page

Txindoki Grupo Jaso AT-ren elkarretaratzea Haron


Asteburu honetan, Txindoki Grupo Jaso AT osatzen duten kide asko, infantiletatik hasi eta beteranoak arte, Haro herrira joko du han elkarretaratze bat egiteko asmoz. Atletismo Eskolan aurpegi berriak ditugu eta horiek eta betikoak ezagutu daitezen da bidai honetako asmo nagusia. Larunbat goizean aterako dira Altamiratik eta itzulera igande eguerdian izango da.

Zerupeko denboraldiaren azken asteburu honek, bere momentuan bertan behera gelditu ziren 2 Txapelketa izango ditu ospagai. Larunbatean, Getxon, Euskadiko Iraupen Txapelketa jokatuko da. Igandean, Getxon, Euskadiko Trail Txapelketa izango da.

Larunbatean, eta Donostiako Belodromoan, Euskadiko Atletismo Federazioko bigarren elkarretaratzea izango dugu, kasu hontan, konbinatuena izango da.


Asteburua

Larunbatean Oñati-Arrasate lasterketa, Txantxilla-Santa Barbara Hernanin, Asier Cuevas Herri Lasterketa Eibarren, Lizuniaga Igoera Beran, Durangoko Gau Krosa eta Bilboko Milla (neskak taldeka).

Igandean, Donibane Lohitzune-Hondarribia Maratoi Erdia, Lasarte Oria Bai lasterketa, Ataungo Hiru Auzoetako Krosa, Debako Memorial Mateos lasterketa Mixtoa, Basauriko Lau Zubietako lasterketa, Ceniceroko Lasterketa (Errioxa) eta Win Run lasterketa La Bastidan.


Eneko Agirrezabal eta Izaro Rubio 15 Km-tako Klasikan protagonistak

15 km-ko Donostiako Klasikan estreinu bikaina izan zuen Eneko Agirrezabal Segurarrak. Irabazlea izan genuen, bere Maratoi debuta prestatzeko erabili zuen lasterketa honetan. Gogoratu, debuta Valentzian egingo duela Abenduak 2an ospatuko den Maratoiean.

Maratoi bera prestatzen ari den Izaro Rubiok ere, lasterketa bikaina osatu zuen, sailkapen orokorrean bigarren eginez eta bere W40 mailan garaipena lortuz.

Txindoki Grupo Jaso AT-ko Uxue Ibañez (8ª), Alvaro Calderon, Juanito Rubio eta Unai Azpiazuk, lehiaketa ona burutu zuten.

Bilbao Nigth Maratoiko 10 km-tan, 40. postuan Egoitz Iztueta sailkatu zen 36.21 denborarekin, eta Eltxo Trail mendi lasterketan, Lurdes Intxausti 10. postuan izan genuen.


Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page